(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eta “la Caixa”-k adineko 3.000 pertsonarentzako hogei bat tailer sustatuko dituzte 2017an ostirala, 2016.eko azaroak 11


Tailer horiekin zahartze aktiboa eta gizartean duten partaidetza sustatu nahi dira, bai eta bizitzaren ziklo honetako garapen pertsonala ere


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta "la Caixa" Gizarte Ekintzak Adineko Pertsonen Programa abian jarriko dute berriz ere; haren barnean, zahartze aktiboa sustatzeko hogei bat tailer sartzen dira, eta haiekin 3.000 nafarrengana heldu nahi da. Horretarako, finantza-erakundeak 123.000 euro bideratuko ditu.

Hitzarmenaren sinadura

Ana Diez, Laparra lehendakariordea eta Marc Simon lankidetza-hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta "la Caixa" Gizarte Ekintzak Adineko Pertsonen Programa abian jarriko dute berriz ere; haren barnean, zahartze aktiboa sustatzeko hogei bat tailer sartzen dira, eta haiekin 3.000 nafarrengana heldu nahi da. Horretarako, finantza-erakundeak 123.000 euro bideratuko ditu.

Ekimena arautzen duen hitzarmena gaur goizean sinatu dute Nafarroako Jauregian Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak; Nafarroako Caixabank-eko lurralde-zuzendari Ana Diezek eta "la Caixa" Banku Fundazioko Gizarte Arloko zuzendari eta korporatibo Marc Simonek.


pertsonak

Gobernuko eta La Caixako arduradunak erretiratuen klubeko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Programa bi erakundeen artean itundutako adineko 8 zentrotan egingo da: Arkupeak elkartea; Francisco Yndurain Adinekoen Unibertsitatea; Bilaketa fundazioa; El Vergel adineko zentroa; Atarrabiako adineko zentroa; Barañaingo adineko zentroa; "La Ribera" Pentsiodun eta Erretiratuen elkartea; Lizarrako erretiratu, alargun eta pentsiodunen elkartea eta Tafallako San Sebastian Erretiratuen elkartea. Azken bi zentroak aurtengo bi atxikitze berri izan dira.

Programaren helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da zahartze aktiboko programen bidez, ondorengo balioetan oinarrituz: pertsonaren duintasuna, humanismoa eta elkartasuna, eta pertsona ahulenei arreta berezia eskaintzen dietenak.

Tailerrak lau arlotan egituratzen dira: osasun eta ongizatearen sustapena; informazioa eta komunikazioa; prestakuntza, partaidetza sozial eta boluntariotzako proiektuak; eta garapen pertsonala eta bizitzaren zikloa. Azken hori 2017rako berrikuntzetako bat da. Haren helburua zahartzeari aurre egiten laguntzea da aukeren eta indarguneen une baten gisa, garapen eta hazkunde pertsonala sustatuz eta baita duintasun nahiz autonomia ere bizitzako etapa berri honetan.

Adineko Pertsonen Programa "la Caixa" Gizarte Ekintzako adierazgarrienetako bat da, eta 1915ean du jatorria. Duela mende batetik, abian jarritako proiektuak errealitatera egokitu dira talde horretako behar sozial berriei erantzuteko. Nafarroan, Nafarroako Gobernuak eta "la Caixa"-k alor horretan lankidetzan ari dira 2006. urtetik. Iaz, "la Caixa" Gizarte Ekintzak 76.000 euro bideratu zituen ehun bat jarduera eta tailerretarako (2.600 pertsonak parte hartu zuten).

Tailerren edukia

Jarraian, programatutako tailerren helburuak eta edukia zehazten dira.

1. Osasuna eta ongizatea sustatzeko tailerrak

- Esnatu irribarre batekin

Tailer honekin ongizateari eta osasunari lagundu nahi zaie, adinekoen artean ondo lo ez egiteagatik sarritan sortzen diren kezkei erantzuteko, informazioa emateko asmoz; hala, loari eta haren aldaketei buruzko ezagutza handiagoak izango dituzte, eta gauean lo indarberritzailea lortzen lagunduko duten estrategiak eskainiko zaizkie.

- Aktiba zaitez

Tailer honen helburua gure gorputzak nola funtzionatzen duen ezagutaraztea da –garuna, bereziki– eta zein diren zahartzearen ondorioak. Gainera, tresna gehiago adineko pertsonen esku jarri nahi ditu zahartze naturalaren eta gaixotasunaren arteko aldea hautemateko, bizitza aktibo baten garrantzia ulertzen laguntzeko asmoz, bizitzako etapa honetan ongizate handiagoa izate aldera.

- Min gutxiago, bizitza gehiago

Mina duten adinekoen ongizatearen eta bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzeko tailerra, eta minik ez duten adinekoena baina hura prebenitzeko tresnak izan nahi dituztenak. Sinesmenei aurre egiten lagundu nahi die, adibidez, mina adinaren gaitza dela; hala, adinekoen osasun fisikoa eta emozionala hobetzen lagunduko da. Jarduera praktikoak ere egingo dira.

- Entrena zaitez

Zahartze osasungarri bat lortzeko programa da, eta adinekoei autonomia gordetzen eta jarduera fisikoa berreskuratzen lagunduko die.

- Landu zure burua

Adinekoek beraien gaitasun kognitiboak era erraz eta entretenigarrian lantzeko pentsatutako plataforma birtual bat da, zahartze egoki eta osasungarri baten giltzarri modura. www.activalamente.com wbgunean sartuz gero, adinekoek 1.200 ariketa baino gehiagoko ibilbide pertsonalizatu bat jarraitu dezakete, eta garunaren arlo kognitibo nagusiak lantzen dituzte: hizkuntza, memoria, funtzio exekutiboak, arreta eta kontzentrazioa, prozesamendu bisuala eta entzumenezkoa.

 

- Elikatu zure ongizatea

Adinekoei beraien autonomia sustatzeko eta ongizatea hobetzeko beharrezko tresnak emateko xedearekin jarraituz, berrikuntza modura aurten tailer bat antolatu da eta, bertan, elikadura osasungarri eta orekatua izateko jarraibide eta ohiturak eskaintzen dira, hobeto sentitzen lagunduko dutenak.

2. Garapen pertsonaleko eta bizitzaren zikloko tailerrak

- Nik nahi dudan bezala bizitzea

Tailer honetan bizitzako etapa honek eskaintzen dituen aukerak ikusarazi nahi dira, galeren garai baten modura hartu gabe. Hainbat gai jorratzen dira: motibazioak, bizitza propioaren kontrola, denboraren plangintza, erabakiak hartzea, pentsamendu positiboa, harremanak eta nork bere buruari baimena ematea.

- Pentsamendu baikorrarekin bizitzea

Duintasun eta autonomiaren balioak sustatzen saiatzea da helburua zahartzearen etapari aurre egiteko, hazkundeari eta garapen pertsonalari lagunduz. Tailerreko saioetan lantzen dira: erresilientzia eta egokitzapen-gaistasunak; indargune psikologikoak (jakituria, jakin-mina, adorea, jarraikortasuna eta umorea esaterako); gatazken prebentzioa eta kudeaketa; edo bakardadean ondo sentitzea.

3. Informatika eta Komunikazioko Tailerrak (IKT)

- Has zaitez informatika ikasten

Tailer honetan ordenagailu eta saguaren funtzio oinarrizkoenak erakusten dira, testuak tratatzeko programak ezagutu eta haiekin praktikatzen da, eta adinekoak Internet eta posta elektronikoaren munduan murgiltzen dira.

- Sortu eta diseinatu testu-dokumentu bat

Tailerraren helburua adinekoei dokumentu digital bat sortzen eta editatzen erakustea da, taldeko proiektu bat egiteko asmoz.Proiektuari buruzko informazioa Interneten bilatuko dute, eta irudiak deskargatzen eta dokumentu batean txertatzen ikasiko dute, bai eta mezu elektronikoak artxiboekin bidaltzen ere, besteak beste.

- Argazkiei ukituak ematea eta aurkezpen digitalak

Tarte honetan, irudiei ukituak ematen ikasiko dute Photoshop programa erabiliz. Aurkezpen digital bat nola sortzen eta editatzen den jakingo dute (Powerpoint), eta bertan aurrez ukituak izan diren irudiak jasoko dira taldekako proiektu bat egiteko asmoz.

- Sareari konektatu

Tailer honetan, adinekoek plataforma sozial garrantzitsuenak ezagutuko dituzte, haiekin praktikatuko dute eta erabilera arduratsua egiten ikasiko dute. Ezagunekin harremanetan jarri ahalko dira, esperientziak eta iritziak partekatuko dituzte, eta azken orduko albisteak zabalduko eta eskuratuko. Tailer honekin sare sozialak zertarako balio duten ulertzen lagunduko die eta, beraz, beraien bizitzan nola aplikatu hurbileneko ingurunearekin komunikatzeko aukerak zabaltzeko eta hobetzeko.

- Internet erabil ezazu zure eguneroko bizitzan

Adinekoek beraien ezagutzak zabalduko dituzte informazioa Interneten bilatzeko orduan, bideoak eta argazkiak ikusteko; partekatzeko plataformak ezagutuko dituzte, sarean izapideak segurtasunez egiten ikasiko dute eta gailu mugikor pertsonal batzuen aplikazioak erabiltzen, tabletak eta smartphone-ak, esaterako.

4. Prestakuntza, partaidetza sozial eta boluntariotzako tailerrak

- Adineko irakurleak (tertulia)

Gaiagatik bereziki hautatutako liburu baten irakurketaren gaineko tertulietan parte hartzea. Tailer hau profesionalek emango dute eta profesionalen aldetik bere dinamizazioaren zailtasuna baloratzen den zentroetan egingo da.

- Irakurle Apartak (prestakuntza)

Gaiagatik bereziki hautatutako liburu baten irakurketaren gaineko tertulietan parte hartzea, boluntarioek dinamizatutakoak. Prestakuntza-jarduerak aurreikusita daude.

- Tokiko Ekintza

Boluntariotzako proiektu bat lurraldeko erakunde eta eragileekin garatzeko jarduera zonalde bakoitzeko berariazko beharren arabera.

- Zibergela solidarioa

"la Caixa" Gizarte Ekintzak sustatutako jarduera Barne Ministerioarekin sinatutako hitzarmen baten esparruan; bertan, adineko boluntarioek Gizarteratzeko Zentroetan dauden pertsonei prestakuntza ematen diete, kolektibo horren gainean dagoen estigma sozialaren aurka lan egiteko eta boluntarioaren asebetetze-maila betetzeko, onuradunen prestakuntza eta gizarteratzeko beharrei gizartean erantzuna eman ahal izateko aukera izatean. Jarduera Adineko Zentroetan egiten da, zenteroak adineko horiek beren jarduera egiten duten komunitateari irekitzean.

- Belaunaldi arteko jarduerak

Jarduera hauen helburua belaunaldi arteko harremanak sustatzea da adin-talde askotako pertsonak hurbiltzeko, elkarrekiko loturak eta ezagutza aberasteko asmoarekin, IKTak elkarrekintzarako tresna modura erabiliz.

- Boluntariotza-proiektuetarako oinarrizko prestakuntza

Baliabide informatiko batean berariazko prestakuntza behar duten boluntarioentzako tailerra, boluntariotza-proiektuak egin ahal izateko: taldekako lana, gatazkak konpontzea, taldeen dinamizazioa…

- Aktibatu zure burua gela irekia

Gela irekiak dinamizatzeko jarduera, eta bertan, boluntarioek parte-hartzaileak AktibatuBurua estimulazio kognitiboaren erabileran barneratzen dituzte. Prestakuntzako jarduerak aurreikusten dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa