(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Industriako laugarren iraultzako teknologiak sartzeko Nafarroak duen “erronka handia” azpimarratu du Ayerdik ostirala, 2016.eko azaroak 11


IKT klusterreko egoitzan izandako jardunaldi batzuetan, Foru Gobernua eraldaketan, ETEen eraldaketan bereziki, aurrera egiteko sustatzen ari den babes-politikak zehaztu ditu


Manu Ayerdi, ATANAn.

Ayerdi lehendakariordeak aipatu duenez, 4.0 industriak jokatzeko logika berri bat sortuko du merkatuan. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik azpimarratu duenez, industria-sektoreak (eskualdeko BPGren % 31) erronka "handi" bat du aurretik: teknologia digitalaren sarrera, industriako laugarren iraultza izenekoa edo 4.0 industria. Erronka horrek dakartzan aukerak nahiz zailtasunak aztertzeko, lehendakariordeak nabarmendu du erronka "guztion artean partekatu behar dela", hau da, enpresa txiki eta handiak, administrazioa, ikerketa-zentroak…

Manu Ayerdik gaur goizean "Konektatutako Industria 4.0: aukerak, erronkak eta jarduera berriak" izeneko dibulgazioko jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du. Jardunaldia Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Nafarroako Gobernuak eta ATANA, Nafarroako IKT Klusterrak antolatu dute.

Bere agerraldian, adierazi du Nafarroako Gobernua egokitzeko behar horretaz "jabetzen" dela eta, horrez gain, "Nafarroako Industria 4.0" horretara eraldatzeko "laguntza" ematen ari dela, ETEetan bereziki.

Gogoratuko denez, Foru Komunitateak industria-sektore oso garrantzitsua du, berezitasun hori du (enpleguaren % 24,6 eta BPGren % 31,5, 2015ean % 2,9 hazi zen), eta bi errealitate daude bertan: digitalizazio-maila handiko multinazionalak eta enpresa handiak eta ETEek osatutako produkzio-sektorearen % 99,1, gehienak egokitu behar direnak.

Eraldaketa hori babesteko tresnak eta ildoak, Ayerdik zehaztu duenez, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren baitan daude, industriaren aldeko apustu argia egiten duena ("industria gehiago berdin kalitatezko enplegu gehiago", esan du), eta 2020ko Industrializazio Planaren eta Banda Zabaleko Planaren baitan. Azken horrek zuntz optikoa Nafarroa osora zabaldu nahi du 31,5 milioi euroko inbertsioa eginez hurrengo 5 urteetan, 4.280 enpresa dituzten 59 industrialderen hornidura barne. "Banda zabalik gabe ez dago konektatutako industria-sare bat izateko aukerarik", aipatu du.

Plangintzari laguntzen deialdiak gehitu behar zaizkio. Azpimarratu duenez, inbertsioko 350 proiektuen % 10 4.0 industriari lotuta daude (robotika, ikuspegi artifiziala, sentsorizazioa, big data…). Eta I+Gri emandako laguntzetan, diru-laguntzen % 35 fabrikazio aurreratura bideratuko da.

Beste babes-politika batzuk honako hauek dira: kudeatzeko eredu berriak, kluster eta jardueren bultzada ETE berritzaileen eta enpresa traktoreen arteko lankidetza errazteko, eta gaitasunen prestakuntza eta garapeneko kapitulu guztia. Haren barnean, lehendakariordeak Lanbide Heziketako berrikuntzak jarri ditu adibide modura: zentroetan gaitasunak txertatzea edo sustatzea (robotika, prototipoak eta 3D formatuan inprimatzea, LH duala garatzea). Azkenik, kontzientziazio eta prestakuntzako lanari buruz aritu da, Industria Ingeniarien Elkargoarekin batera.

Fabrikazio adimentsuak prozesuak, produktuak, negozio-ereduak aldatzea eskatzen du; izan ere, 4.0 industriak "testuinguru berri bat" sortuko du "logika, balio, merkatu-jokabide eta joko-arau ezberdinekin", azpimarratu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa