(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak deialdia egin du, lehen aldiz, enpresetan industriako doktoregaiak kontratatzeko 1,65 milioi euroko laguntzak emateko astelehena, 2016.eko azaroak 7


Nafarroako Gobernuak 20 milioi inguruko diru-laguntzak eman ditu gainera, enpresako I+G+Bko 92 proiektu eta beste 12 zentro teknologiko garatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Aldizkari Ofizialak astelehen honetan, azaroak 7, deialdi berri bat argitaratu du eta, haren bidez, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko I+G+B indartu nahi du. Nafarroako ezagutzaren enpresek eta erakundeek industriako doktoregaiak kontratatzeko laguntzak dira; hala, "talentuaren harrobia" prestatu egingo da eta Nafarroako berrikuntza-sistemaren eragile estrategikoen beharrak kontuan hartuko ditu.

Gazteak enpresa batean.

Kontratatutako pertsonek beraien doktorego-tesia erakunde kontratatzailearen intereseko gaietan kokatu beharko dute.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak astelehen honetan, azaroak 7, deialdi berri bat argitaratu du eta, haren bidez, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko I+G+B indartu nahi du. Nafarroako ezagutzaren enpresek eta erakundeek industriako doktoregaiak kontratatzeko laguntzak dira; hala, "talentuaren harrobia" prestatu egingo da eta Nafarroako berrikuntza-sistemaren eragile estrategikoen beharrak kontuan hartuko ditu.

Zehazki, lan-taldean ikerlariak izango dituzten erakundeak babestuko ditu lanaldi osoko kontratuen bidez gutxienez hiru urtez eta urtean 25.000 euroko soldata gordina jasoz gutxienez. Matrikula eta mugikortasuneko gastuak ere ordainduko dira (ostatu hartzea, mantenua eta garraioa). Kontzeptu horiengatik, erakundeek 97.200 eurorainoko laguntzak jaso ahalko dituzte hiru urtetan.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik deialdi honen xehetasunak prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur; 2017, 2018 eta 2019 urteetan urtero 550.000 euro jarriko dira, eta guztira 1,65 milioi xahutzea aurreikusten da.

Ayerdik azaldu duenez, laguntza horiek helburu hirukoitza dute: ikerlarien laneratzea eta kalitatezko enplegua erraztea eta enpresen nahiz erakundeen lehiakortasuna hobetzen laguntzea; izan ere, kontratatutako pertsonek beraien doktorego-tesia erakunde kontratatzailearen intereseko gaietan kokatu behar dute, unibertsitate batekin lankidetzan.

Doktoregaien kontratazioa

Eskaerak aurkezteko epea bihar ireki eta azaroaren 22an amaituko da.

Laguntza enpresa pribatu edo publikoetarako eta ezagutzak ikertzeko eta zabaltzeko erakundeetako dira (unibertsitateak ez), lantokia Nafarroan dutenak.

Gobernuak kontratuaren kostu guztiaren ehuneko bat diruz lagunduko du, hau da, urteko soldata gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota. 25.000 euro izango da gutxieneko soldata eta gehieneko laguntza 22.000 eta 29.000 euro artean; izan ere, sektore pribatuko ikerketa zientifiko-teknikoan dagoen genero-aldea arintzeko, kontratatzen dena emakumezkoa denean, % 5eko laguntza gehigarria emango da. ETEek ere babes handiagoa jasoko dute.

Espainiako unibertsitate batean doktoretzako irakaskuntzetan matrikula gastuengatiko laguntzak emango dira ere (1.200 euro gehienez) eta mugikortasun-gastuengatik (gehienez 9.000 euro ostatu hartzeko, mantenurako eta garraiorako), beste ikerketa-erakunde batzuetara jotzeko beharrezkoak direnak. Deialdiaren barnean jasotzen da 76.200 eta 97.200 euro arteko gehieneko babes osoa kontratatutako pertsona bakoitzeko, enpresa-motaren arabera (enpresa handiak eta gainerakoak) edo emakumeen presentziaren arabera.

Kontratuak urtarrilaren 1ean hasiko dira eta doktoretzako ikasketen iraupena gehienez hiru urtekoa izango da lanaldi osoz, pertsona programarako onartzen denetik doktorego-tesia aurkezten den arte zenbatzen hasita. Epe hori igarota tesia aurkezteko eskaera aurkezten ez bada, unibertsitateak luzapena baimendu ahalko du.

Baloratzeko orduan, Nafarroako Gobernuak ondorengo irizpideak aintzat hartuko ditu: irismen teknologikoa eta proiektuaren nobedadea, erakunde onuradunean duen eragina eta Nafarroako sektore estrategikoetan nola kokatzen den (energia berriztagarriak, nekazaritza-elikagaiak, biomedikuntza, fabrikazio aurreratua eta IKT), Nafarroako Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren arabera.

20 bat miloi gehiago zentroak eta enpresak laguntzeko

Laguntza Nafarroako Gobernuaren I+G+Bri emandako diru-laguntzen barnean dago, zortzi lerrok osatzen dutena. Gainerako zazpiak dira: enpresa eta zentro teknologikoen I+G laguntzea; TEC eta SIC bonuak, langile teknologikoen kontratazioa, Manunet eta proiektu estrategikoak.

Hain zuzen, Gobernuak azken asteotan enpresetako eta zentro teknologikoetako eta ikerketa-erakundeetako I+G sustatzeko biak ebatzi ditu; horretarako, guztira, 19,5 milioi bideratuko ditu: 11,5 milioi inguru enpresen deialdirako, hautatutako 92 proiekturekin, eta 8 bat milioi 12 zentrotarako. Eragile horien inbertsioak 37 milioi euro baino gehiagokoak izango dira.

Zehazki, enpresetako I+G+Bko deialdira 270 proiektu aurkeztu ziren, eta haietatik 92k 11,48 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute. Babes publikoa aurreikusitako inbertsio guztiaren % 40 da (29,5 milioi baino gehiago).

Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuko ditu % 50eko tasa batean Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen bidez.

92 proiektuak banakako mailetan aurkeztu dira: kolaboratzailea (bi enpresa gutxienez); eta ezagutzen transferentzia (enpresa eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza). 88 ETE, 19 enpresa handi eta 30 erakundetatik datoz (137 erakunde, guztira).

Zehazki, 48 ETEk eta 11 enpresa handik 5,3 milioi euro jasoko dute banakako mailan 19,8 milioiko inbertsioa eskatuko duten ekimenetarako (% 27ko batez besteko laguntza); 12 ETE eta enpresa handi bateko proiektu kolaboratzaileek, 1,4 milioi 2,5 milioiko inbertsioetarako (% 56.6ko batez besteko laguntza); eta, I+G+B kolaboratzailean, 28 ETEk, 7 enpresa handik eta 30 erakundek, 4,67 milioi 7,17ko aurrekontu baterako (% 65). Laguntzak % 10 eta % 100 artean daude.

I+G+Bko izaerari dagokionez, 35 proiektu fabrikazio aurreratuaren barnean sartzen dira; 19 nekazaritza-elikagaian; 15 biomedikuntzan; 12 IKTn eta 10, energia berriztagarrietan, besteak beste.

Laguntza horiek urte anitzekoak bihurtu dira (2016-2018), tartean dauden eragileen exekuzio eta finantzazioko beharrei hobeto erantzuteko. Zentro teknologikoek eta unibertsitateek ere bazkide modura eskura ditzakete, eta aurrekoan kontratatuak bakarrik izan zitezkeenak. Hala, Departamentuak ezagutzaren transferentzia eta enpresen nahiz ezagutza-zentroen arteko lotura sendotu nahi ditu.

Gainera, ikerketa-taldean emakumeen presentzia areagotzeko babesa indartu da, ETEek sustatutako eta parte hartutako proiektuak indartu dira, sektore estrategikoen barnean daudenak.

Oinarrietan jasotako zenbait berrikuntza Nafarroako Gobernurako programa-akordiotik datoz: I+G+Bko aurrekontuak lehiakortasunean eta kalitatezko enpleguaren sorreran inpaktu zuzena izanik; erabakitzeko gunea Komunitatean mantentzearen alde apustu egiten duten enpresa nafarrak babestea; multinazionalekin elkarrekiko onurarako harremana izatea; edo kontratu eta diru-laguntzetan generoko baldintzak sartzea.

Bestalde, 12 unibertsitatek eta zentro teknologikok 7,9 milioi euro jasoko dute I+G proiektuak egiteko. Bi erakundek milioi bat euro gainditu dute laguntzetan: Cetena fundazioak (1,34 milioi) eta Miguel Servet-Navarrabiomed fundazio publikoak (1,16 milioi).

Gainerako onuradunak, 99.000 eta 845.000 euro arteko zenbatekoekin, honako hauek dira: Ikerketa Mediku Aplikaturako fundazioa, Nafarroako Industriaren elkartea, Nafarroako Unibertsitatea, Aditech fundazioa, Unibertsitate Publikoa, Elikagaien teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala – Ebroko Laborategia eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseilua –Idab. Babes publikoa % 100 da.

Elikagaien teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala – Ebroko Laborategia eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseilua –Idab.

Lehendakariordeak gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak 2017an % 50 handituko duela I+G proiektuak diruz laguntzeko funtsak. Guztira, Nafarroako Plan Teknologikorako partida 21,4 milioitik 31,5 miliora igotzen da, % 47 edo 9 milioi gehiago.

Laster argitaratuko da proiektu estrategikoetarako deialdia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa