(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere zerga-araudia modernizatuko du delitu fiskal, joko eta ekonomia-jardueren gaineko alorrean asteazkena, 2016.eko urriak 26


Foru Gobernuak hiru lege-proiektu onartu ditu gaur goizean; batek jokoaren zergak arautzen ditu, eta beste bik zergaren foru arau orokorra eta toki-ogasunena aldatzen dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak zenbait zerga-alderdiri buruzko hiru lege-proiektu onartu ditu gaurko bileran; haien bidez, zergen kudeaketa modernizatzea eta eraginkorra izatea lortu nahi da, bai eta Europako araudiari egokitzea ere.

Zehazki, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren aldaketa partzial bat da; hark delitu fiskalaren jazarpena hobetzen du, eta Europako eskakizunetara egokitzen da estatuko laguntzei eta informazio-trukeari dagokienez.

Nafarroako Gobernuak zenbait zerga-alderdiri buruzko hiru lege-proiektu onartu ditu gaurko bileran; haien bidez, zergen kudeaketa modernizatzea eta eraginkorra izatea lortu nahi da, bai eta Europako araudiari egokitzea ere.

Zehazki, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren aldaketa partzial bat da; hark delitu fiskalaren jazarpena hobetzen du, eta Europako eskakizunetara egokitzen da estatuko laguntzei eta informazio-trukeari dagokienez.

Gainera, estreinakoz orokorrean jokoari buruzko zergak arautzen dituen lege-proiektu bat onartu da eta, azkenik, Toki Ogasunen legea aldatzen duen beste proiektu bat; bertan ezartzen da, ekonomia-jardueren gaineko zerga gobernuaren eta udalen artean partekatutako ikuskapena izango dela eta, aldi berean, bere erregistroa Internetez kontsulta daitekeela.

Zergei buruzko lege orokorraren aldaketak

Nafarroako Gobernuak foru-legearen proiektu bat onartu du eta, haren bidez, Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra partzialki aldatzen da.

Aldaketen helburu orokorra zerga-prozedurak modernizatzea da, eta herritarren nahiz zerga-administrazioaren arteko harreman horiek finkatzea eta hobetzea, ondorengo helburua izanik: herritar nafarren zerga-betebeharren betearazpena indartzea hazten ari den segurtasun juridiko eta legezko konfiantzaren esparruan.

Hala, esaterako, iruzurraren aurkako prebentzioa eta borroka sendotzen dira, eta horri esker, delitu fiskalengatiko prozedura penaletan Ogasunak ikertutako egitateen zerga-likidazioak egiteko aukera izan dezala, orain arte ezin zena egin.

Gainera, atzerapenak emateko baldintzak aldatzen dira haien egikaritzea bermatze aldera. Horrenbestez, kontuan egindako ordainketa zorrotzagoa da, eta bermea jartzea beharrezkoa den epea hiru urtetik bira murrizten da.

Beste aldaketa bat foruko zerga-araudia Europar Batasuneko zuzenbideko eskakizunei egokitzeko bideratzen da estatuko laguntzak berreskuratzeari dagokionez eta finantza-erakundeei informazio-betebeharrak ezartzeari dagokionez (beharrezko eginbidearen eta elkarrekiko laguntzaren esparruan).

Azkenik, hobekuntza tekniko batzuk sartzen dira, eta baita zerga-araudia Nafarroako Zerga Ogasuneko funtzionamenduan metatutako eguneroko esperientziari egokitzekoak ere. Alor horretan, honako hauei lotutako neurrietan izandako aurrerapenak nabarmendu behar dira: preskripzioa, zerga-zor baten exekuzioa eteteko aurkeztutako abal nahiz bermeen kostua itzultzea hura bidegabea denean, eta Nafarroako Administrazio Publikoei zerga-datuak lagatzea bere funtzioak eta eskumenak betetzeko.

Jokoaren legea

Nafarroako Gobernuak Nafarroako jokoari buruzko zergak arautzen dituen foru-legearen proiektua onartu du, halaber. Horrenbestez, alor horretako araudian dagoen hutsunea betetzen da; izan ere, beste autonomia erkidego batzuekin alderatuz, Foru Komunitateak ez du jokoaren zerga-kudeaketaren erregulazio orokor bat, alderdi zehatz batzuk baino ez ditu garatu. Bestalde, lege horri esker, estatuko eta Nafarroako eskumenak zehaztasunez mugatu ahalko dira.

Zehazki, estatuak honako hauen bidez egindako jokoei buruzko eskumena du: baliabide elektronikoa, informatikoak, telematikoak eta interaktiboak eta estatu-mailako loteriak. Bestalde, Nafarroak Kasino, Joko eta Apustuen arloan eskumen esklusiboa du, kirol-ongintzazko elkarrekiko apustuak alde batera utzita. Azkenik, lege berriaren helburua jokoen zergak era harmonikoan arautzea da hitzarmen ekonomikoaren zerga-araudiarekin.

Alde horretatik, erregulazio berriak sartzen dituen bi aldaketa adierazgarrienak, alde batetik, bingoko zerga-tasaren jaitsiera da, % 25etik % 20 jaitsiz, eta bestetik, apustuen karga-tasaren igoera, % 10etik % 15era igoz.

Bingoaren kasuan, jaitsiera oinarritzen da joko horrek Nafarroan zerga bikoitz bat ordaindu behar duelako: jokoaren beraren gaineko zerga eta lortutako sarien gaineko udal zerga; azken hori ez dago estatuko gainerako tokietan.

Nolanahi ere, apustuen tasa % 10etik % 15era igo da, joko-mota horren zerga-egoerak, azken urteotan gehien hazten ari dena, "abantaila handiegia" zuela irizten baitzen beste batzuekin alderatuz, esaterako: bingoarekin, jokoetako makinekin edo Internet bidezko jokoarekin.

Gainera, aldaketa horrekin zozketak eta tonbolak ere arautzen dira % 15eko tasa batekin. Hala ere, ongintzazko erakundeen tonbolek bereziki murriztutako % 1eko tasa errespetatu beharko dute. Legea indarrean sartu aurretik salbuespenak zituzten guztiei gainera, hobari bat aplikatuko zaie lehen 5 urteotan. Iruñeko Caritasen tonbola da adibide aipagarriena.

Tokiko ogasunak

Lege-proiektuak hiri-lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga aldatzen du. Zerga horren zergaduna saltzailea bada ere, ohiko jardunbidea da etxebizitzen salerosketa-kontratuetan gainbalioaren ordainketa eroslearen kargu geratzea, arauan lehenengoaren ordezko gisa ageri baita. Legean egindako aldaketak ordezkapen hori kasu bakar batera murrizten du: saltzailea Espainia bizi ez den pertsona fisiko bat izatea. Praktikan, horrek gainbalioaren ordainketa saltzaileak bere gain hartzea ekarriko du.

Hirugarrenik, lege-proiektuak ekonomia-jardueren gaineko zergaren alderdi batzuk erreformatzen ditu, haien artean, udalen eta gobernuaren arteko eskumenak banatzeari buruzkoa. Idazketa berri honekin, udalak, egungo eskumenez gain, aitortu gabeko zerga-egitateak ikuskatzeaz arduratu ahalko dira, eskumen hori Nafarroako Gobernuarekin partekatuz. Gardentasunaren aldeko apustua egiten da ere, Erregistroaren izaera publikoa eraginkorragoa eginez; Interneten kontsultatu ahalko da, gainera. Nafarroako Zerga Ogasunaren iritziz, aldaketa horrek efizientzia handiagoa ekar dezake iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokan.

Azkenik, arauaren idazketa argitzen da "itzalpeko bidesari"-ko autobiek ordaindu beharreko zergei dagokienez, haiek lurralde-mailako zerga ordaindu behar dutela berresteko asmoz, eta trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren tarifak eguneratzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa