(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015ean BPGrekiko zorra Nafarroan igo da gutxien, Galiziarekin batera ostirala, 2016.eko urriak 7


Foru Komunitateko 2015eko Ekonomiaren Urtekaria aurkeztu da gaur goizean, eta datu makroekonomiko nagusiak jasotzen dira bertan


Billeteak eta txanponak

Gaur goizean aurkeztu da 2015eko Nafarroako Ekonomiaren Urtekaria.

2015ean BPGrekiko zorra Nafarroan igo da gutxien, Galiziarekin batera. Zehazki, % 0,1 igo zen, eta estatuko batez bestekoa, berriz, % 1,5; zorpetze-maila, berriz, % 18,2an geratu da, estatuko batez bestekotik sei puntu azpitik (% 24,2).

Horrenbestez, duela bi urte hasitako zorpetze-mailaren moderazio-joerari eusten zaio. Abenduaren 31n, Nafarroako zorra 3.221,0 milioi zen.

Hala jasotzen da Garapen Ekonomikorako Departamentuak egin duen "2015eko Nafarroako Ekonomiaren Urtekari"-an; urtekari hori gaur eguerdian aurkeztu da "Garapen Ekonomikoko ostiralak" zikloaren esparruan eta, bertan, Foru Komunitateko egungo egoera eta ikuspegi ekonomikoak aztertu dira.

Urtekariak, nazioarteko eta estatuko testuinguruari erreferentzia labur bat egin ondoren, eskualdeko ekonomiaren makromagnitude nagusiak errepasatzen ditu: bere esparru produktiboak eta enplegu-nitxoak, finantzaketa, sektore publikoa, prezioak eta kostuak, enpresa-sarea eta eskualdeko garapena.

Txostenak agerian uzten duenez, 2015ean, Nafarroako ekonomiak aurrera egiteko bere erritmoa bizkortu zuen BPG % 2,9 handituz, nahiz eta portzentajea estatuko batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa izan (% 3,2). Kontsumo pribatua, eskaeraren ikuspegi batetik, eta zerbitzuak, eskaintzaren ikuspegi batetik, bultzada horren eragile nagusiak izan ziren, ondorengo faktoreen laguntzarekin: lan-merkatua hobetzea, zerga-doikuntza txikiagoa, finantzaketa-kostuak murriztea eta lehengaien prezioa murriztea. Hori guztia honako honetan islatzen da: barne-eskaeraren hazkundea % 2,7 izan zela, kanpo-eskaerarena, berriz, % 0,2ren erantzule baino ez zela izan.

6.500 enplegu gehiago

Iragan ekitalditik ere 6.500 enplegu sortu izana nabarmendu behar da. Jardueren arabera, manufakturetan, osasun eta gizarteko arloetan eta merkataritzan daude afiliazio gehien. Balantzaren beste aldean, biztanleria aktiboan izandako atzerakada kezkagarria da, zikloaren hobekuntzari ez baitio erantzuten. Bestalde, laneko prezio eta kostuetan izandako igoera arina izan zen eta, horri esker, lurraldeak kanpoan duen lehiakortasunari eutsi ahal izan zitzaion.

Azkenik, dokumentuak azpimarratzen du interes-tasak minimoetara jaisteak inbertsiorako beste aukera batzuek gordailuekiko bidea irabaztea ekarri zuela, aurrezteko tresna nagusia dena; nolanahi ere, kreditua berriz indartzeko ez zuen balio izan, eta haren bolumen guztiak atzera egiten jarraitu zuen iaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa