Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
% 5,55eko igoera 141 milioi euroko diru-sarrera gehigarrien aurreikuspen baten ondorioa da, zerga-erreformari esker neurri batean, eta % 0,5eko defizit-helburuaren kalkuluarekin
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran finkatu du 2017rako gastu-muga ez finantzarioa: 3.485 milioi euro, hau da, 2016rako onartutako gastuarekin alderatuz, 183,4 milioi gehiago. % 5,55eko igoera, beraz.
Gastu-gailur ez finantzarioa finkatu ondoren, Departamentuak beraien gastu-proposamenak lantzen hasiko dira 2017rako.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran finkatu du 2017rako gastu-muga ez finantzarioa: 3.485 milioi euro, hau da, 2016rako onartutako gastuarekin alderatuz, 183,4 milioi gehiago. % 5,55eko igoera, beraz.
Zenbatekoa finkatu da datorren urterako diru-bilketaren kalkuluak hobetu egin direla ikusirik, zerga-erreformatik eta Nafarroarako aurreikuspen makroekonomikoetatik sortu direnak.
Zehazki, Zerga Ogasunak 2017an 3.579 milioiko baliabide ez finantzarioak biltzea aurreikusten du (3.438, 2016an), hau da, 141 milioi gehiago.
Nafarroako Parlamentuak onartutako zerga-erreformak eragin positiboa izango du 2017ko PFEZgatik bildutako 65 milioi gehigarrien kontuetan; 16 milioi gehiago Sozietateen gaineko Zergan eta 17 milioi gehiago Ondarearen gaineko Zergagatik.
Gainera, Nafarroako Gobernuak muga finkatzeko BPGren % 0,5eko defizitaren helburua kontuan hartu du, hau da, 97,6 milioi.
Izapidetzea
Foru Gobernuak akordioaren testua Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari eta Toki Araubidearen Batzordeari igorriko die.
Gastu-muga finkatu ondoren, Departamentuek datozen asteotan 2017rako gastu-proposamenak landuko dituzte.
Haiekin, Nafarroako Gobernuak 2017rako Aurrekontuen aurreproiektua onartuko du eta CESi eta Toki Araubidearen Batzordeari bidaliko die txostena egin dezaten; azken hori dokumentua proiektu gisa onartu aurretik eman beharreko pausoa da eta Nafarroako Parlamentura igorri aurretik eman beharrekoa bertan eztabaidatu dadin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen