(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapenak 10 milioi euro jarri ditu nekazaritza-ustiategietan inbertitzeko, 2015ean baino % 60 gehiago ostirala, 2016.eko irailak 9


2 milioi dira Nafarroako kanalaren eremuko ureztapen-ekipamenduetarako eta 8 milioi gainerako inbertsioetarako


Ekilore-soroa.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak 10 milioi euro jarri ditu nekazaritza-ustiategietan inbertitzeko, 2015ean baino % 60 gehiago.

Horietatik, 2 milioi dira Nafarroako kanalaren eremuko ureztapen-ekipamenduetarako eta 8 milioi bestelako inbertsioak egiteko.

Bi laguntza-ildo horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu dituzte, Ignacio Gil zuzendari nagusiaren bi erabakiren bitartez:

8 milioiko deialdia gaur, hilak 9; eta 2 milioiko deialdia joan den ostiralean, hilak 2. Laguntza horiek nekazari gazteak beren gain jartzeko 3,5 milioi euroko laguntzei gehitu dizkiete; gazteentzako laguntza horiek abuztuaren 25ean argitaratu zituzten. 

 

13,5 milioi euroko laguntzak

Gauzak horrela, 13,5 milioi euro banatuko dira laguntzen bidez, eta 2014-2020 aldiko Landa Garapeneko Planaren barruan ez da aktibo fisikoetan inbertitzeko deialdi gehiago egongo, gaur goizeko prentsaurrekoan Isabel Elizalde kontseilariak esan duenaren arabera.

"Aurrekontu aldetik ahalegina egiteak merezi duela uste dugu. Gure politikan lehentasunezko ardatza da. Esan genuen duela urtebete: Departamentuaren asmoa da, batetik, gastua desberdin bideratzea; eta bestetik, lehentasunen ordena aldatzea. Nekazaritza-aktiboen galera eten eta nekazaritza-elikagaien balio kate osoko lehen sektore berritzaile eta dibertsifikatua sustatu eta babestu nahi dugu".

Elizaldek adierazi du nekazaritza-ustiategietan inbertitzeko laguntzen bi deialdietan (guztira 10 milioi euro banatuko dituzte) 180 eskari inguru jasotzea espero dutela. Horrek esan nahi du lurraldean 33 milioi euroko inbertsio pribatua egingo dela.    

Nekazari gazteak beren gain jartzeko laguntzetan 3,5 milioi euro banatuko dituzte, 2015ean baino % 40 gehiago.

Aurtengo aurrekontuarekin 93 gazte ingururi lagunduko diete nekazaritza-jardueran finkatzen; 2015ean 67 gaztek jaso zituzten laguntzak. Alde horretatik, kontseilariak azpimarratu du "2015ean laguntzarik gabe geratu ziren gazteen % 90 inguru" berreskuratuko dituztela.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa