(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alkerdi 2 koban Paleolitoko hormarteko 14 elementu berri, silex arrastoak eta galeria berrien 3 kilometro aurkitu dira osteguna, 2016.eko irailak 8


Labar-artearen ebidentziak edota hondakin arkeologikoak dituzten galeria berriak agertzeko probabilitatea oso handia da; beraz, etorkizunari begira, era guztietako erabilera-moten aurrean gunea babesteko araubideak murriztaileagoa izan behar du


Transcripción textual del video

Aranzadi Zientzia Elkartearen zuzendaritzapean lan egin duten arkeologo, espeleologo eta geologoen diziplina anitzeko taldeko ikerketetatik, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak enkargatuta, ondorio garrantzitsuak atera daitezke jadanik: orain arte, eta azterketa zehatz baten faltan, Alkerdi 2ko koban (Urdazubi) Paleolito garaiko artearen 14 ebidentzia zenbatu dira hiru sektoretan banatuta. Azterketak Gravetiense garaian kokatzen ditu (duela 28.000-20.000 urte), grabatutako bisonte-estiloa ikusita. Haien artean, Nafarroan topatutako Paleolitoko lehen pinturak agertzen dira ere.

Alkerdi 2 koban grabatutako bisontea (Urdazubi). ( irudia handitu )

Aranzadi Zientzia Elkartearen zuzendaritzapean lan egin duten arkeologo, espeleologo eta geologoen diziplina anitzeko taldeko ikerketetatik, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak enkargatuta, ondorio garrantzitsuak atera daitezke jadanik: orain arte, eta azterketa zehatz baten faltan, Alkerdi 2ko koban (Urdazubi) Paleolito garaiko artearen 14 ebidentzia zenbatu dira hiru sektoretan banatuta. Azterketak Gravetiense garaian kokatzen ditu (duela 28.000-20.000 urte), grabatutako bisonte-estiloa ikusita. Haien artean, Nafarroan topatutako Paleolitoko lehen pinturak agertzen dira ere.

Baina lanek gaur arte ezezagunak ziren beste mugarri batzuk azalerazi dituzte: labar-arteaz gain, azaleran Paleolitoko hondakinak ukitu gabe dauden gela bat dago pinturen oinetan, Silexen Galerian izenekoan. Emaitza arkeologikoak ere aipagarriak dira: Zelaieta-Ikaburua sistemako unitate geologikoa aurkitu da, Alkerdi 2ko koba, 3 kilometroko galeria berriak eta barrunbeetarako 53 sarbide berri.

Hala ondorioztatu daiteke ikertzaile-talde horretako kideetako batzuk helarazitako informazioetatik, Nafarroako Museoan gaur goizean eskainitako ikerketa-emaitzen aurkezpenean. Labar-arteko ebidentziak edo hondakin arkeologikoak dituzten galeria gehiago agertzeko probabilitate handia dagoela ziurtatu dute bertan eta, beraz, era guztietako erabilera-moten aurka etorkizunean gunea babesteko araubideak murriztaileagoa izan behar du. 

Hormarteko eta material arkeologikoko aurkikuntzen deskribapena

Aurkitutako irudikapenak grabatutako animalien bi irudi dira gutxienez (1 bisonte eta zehaztu gabeko 1 koadrupedo), animalien zerbikal eta dortsalak simulatzen dituzten 4 pintura beltz, beltzez (hirukiak) eta gorriz (angeluzuzena barnean traza paraleloak izanik) pintatutako zeinu geometrikoak, bi koloretako isolatutako lerroak eta gorriz pintatutako puntu-serieak.

Ebidentzia horiek garrantzi handiko aurkikuntzatzat jo behar dira, Nafarroarako irudikapen grafiko ezezagunen teknikak direlako bereziki, pintatutako motiboak esaterako (traza beltzak, burdin hesia jarrita eta puntu gorriak). Nafarroan aurkitutako Paleolitoko lehen pinturak dira.

Gainera, apaindutako sektoreetako batean material arkeologikoa ikusi da ere jatorrizko posizioan. Silex-eko pieza asko dira, ikatz-hondakinak, hezur-zatiak eta etxeak lurrean. Azterketak dioenez: "Historiaurreko materialak azalera gainean aurkitzeak, jarduerak nahiz keinu zehatzak Paleolitoko irudikapen grafikoen egikaritzearekin lotzen uzten dutenak, Alkerdi 2 erresoluzio handieneko historiaurreko testuinguru bat bihurtzen dute Europako Paleolito garaiko jarrera sinbolikoak aztertzeko".

Aurreratu den moduan, grabatutako bisontearen estiloa Gravetiense garaira garamatza (duela 28.000-20.000 urte). Horman pintatutako lerro beltz baten ikatz-lagin bat C14-AMS-k (Erresuma Batuko Oxfordeko Unibertsitateko Laborategia) gutxienez duela 20.500 urtekoa dela iritzi du. Gainera, adierazitako kultur epea hurbil dagoen Alkerdi 1 kobako aztarnategi arkeologiokoan ongi irudikatuta dago.

Jakina denez, Alkerdi 1 zen Nafarroako Foru Komunitatean ezagutzen zen Paleolitoko hormarteko grabatuak zituen koba bakarra. Pirinioetako mendi oinetan kokatuta, N. Casteret espeleologo frantsesak aurkitu zuen 1930ean, eta pixka bat geroago argitaratu zuen, era oso laburrean (1933). Grabatuen azterketa zehatza hamarkada batzuk geroago egin zen, Ignacio Barandiaranen eskutik (1974), azken urteotan barrunbeko aztarnategi arkeologikoa induskatu duena (2009).

Inguru guztian 2016an egindako proiektuaren esparruan, Alkerdi 2ko koban galeria eta kamara berri eta ezezagunak ere aurkitu ziren.

Meatze-emakidaren baliogabetze-adierazpena


Berriki egindako prentsaurreko batean Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak adierazpen artistiko eta arkeologiko horiek zeudela jakinarazi zuen (Foru Komunitatean aurkitutako Paleolito garaiko lehenengoak eta zaharrenak) eta harrobiko jarduera etetea gomendatzen zuten adituen ondorioen berri eman zuen ere; azken horien emakida "Mármoles del Baztán" enpresarena da.

Aurkikuntza horien ondorioz, zulatze eta leherketako lanak etenda daude eta meatzeko emakidaren luzapena baliogabetze-adierazpen baten xede izango da.


Alkerdi II kobaren barrunbea. ( irudia handitu )

Azterketaren ondorioak

Zehazki, Zientzia Elkartearen diziplina anitzeko ikerketak harrobiaren ustiapenarekin jarraitzeak zer arrisku dituen ohartarazten du, eta behin betiko eteteko eskatzen du, ondorengo ondorioetan oinarrituz:

Galeria berrien bolumen eta kalitate karstologikoak hiru kilometro ukittzen ditu gutxienez; alde horretatik, beharrezkoa da aurkitutako barrunbe berrien zabalera espaziala adieraztea

Harrobiak sistema karstikoa ukitzen du zuzenean, eta haren zati handi bat suntsitu du dagoeneko. XX. mendearen hasieran izen handiko ikertzaileek (N. Casteret, J. Maluquer de Motes, I. Barandiaran, A. Cava, I. Santesteban…) egindako ikerketak gune horren garrantzia eta hala arkeologikoa adierazi zuten; hala izan arren, harrobian harria ateratzen jarraitu zen, eta ez zen esplorazio espeleologiko eta geologikorik egin era sistematiko batean. Une hauetan zaila da zenbatzea desagertutako ondarea kuantifikatzea.

Kontuan hartu behar da orain Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak sustatutako era honetako ikerketa integral batek atzera bueltarik ez duen mugarri bat jartzen duela Zelaieta-Ikaburua sistema karstikoan dagoen ondarearen kontzepzio integralean. Espeleologia, geologia eta arkeologia batu dituen ikerketa-metodologia bat aplikatzetik lortutako emaitza garrantzitsuek ekosistema horrek duen ondare-errealitatearen benetako ikuspegia eman dute.

Lan horri esker, Paleolito garaiko lehen pinturak aurkitu dira eta, horrenbestez, Nafarroa Pirinioetako lurraldeetako historiaurreko antzeko adierazpenen arlo natural eta kulturalaren barnean sartzen da. Adierazpen horiek guztiek BICen babes juridikoa dute. Gaur arte Nafarroan aurkitutako pintura zaharrenak dira, gure biztanleen lehen pertzepzio estetiko eta erritualen gaineko informazioa ematen digute, eta are bereziagoak dira ukitu gabeko paleolur bati lotuta izateagatik.

Aurreratu den moduan, azterketak dio labar-arteko ebidentziak eta hondakin arkeologikoak dituzten galeria berriak agertzeko probabilitatea oso handia da; beraz, era guztietako erabilera-moten aurka etorkizunean gunea babesteko araubideak murriztaileagoa izan behar du.

Gainera, ikertu beharreko sistema karstikoko espazioen dimentsioek lan-hilabeteak beharko zituzten. Egungo harrobiko berehalako ingurunean ikerketak osatzeke daude honako hauen artean kokatutako sektoreetan: Puntu Gorrien Kamera (Alkerdi 2) eta Zelaieta 10-11; Zelaieta 14 eta Alkerdi 2; Zelaieta 12 eta 14; Zelaieta 3 eta Alkerdi 2 arteko lotunea; Zalaieta 12 eta Alkerdi 1; Alkerdi 2 eta Zalaieta 9; Zelaieta 19 garatzeko galeria bat. Zelaieta ezinbesteko erreferentzi bihurtzen da sistema guztiko ondare paleolitikoa ulertzeko.

Bestalde, ikerketak egiaztatu dute harrobiko jarduerak sortutako hondakinek, bloke eta eta agregakinen deposituek, sistema karstikoko sarbide naturalei kalte egin dietela, eta une hauetan ezin dira haiek esploratu; beraz, industria-depositu horiek mekanikoki atera eta kendu beharko ziren.

Azterketak ohartarazten duenez, egungo harrobiaren esplotazioak Alkerdi 2 kobako pinturak ukitu ditu jadanik, era guztietako infiltrazioak ikusi dira bertan, eta industria-agregakinen sedimentuzko jarduera ere. Baldintza horietan –baieztatzen da– ezin da haren kontserbazioa bermatu, eta egoera hori ezin da onartu Europar Batasunak labar-artearen kontserbazioan emandako jarraibideen testuinguruan.

Ikerketa argia da esplotazioa mantentzeko ondorioei dagokienez: Alkerdi 2ko koba (haren bolumena eta dimentsioak orain arte ezezagunak ziren), harrobiko esplotazio gunearen barnean dago. Esplotazioak ezin du jarraitu, koba eta labar-artea suntsituko lituzkeelako.

Azterketa horrek egindako arrisku-mapatik ondoriozta daitekeenez, Alkerdiko mendiguneko labar-arteko panelak babesteko, babes-ingurunea gutxienez egungo harrobiko fronte aktiboen guneraino zabaldu beharko zen, eta sistema karstiko guztia babestea beharrezkoa da. Alde horretatik, harrobiko egungo esplotazio-eremua babes-ingurunearen barnean dagoela azpimarratu behar da (Alkerdi 2ko labar-arteari zuzenean ukitzen dion eremuaren barnean ere); izan ere, 24 kilometro baino ez daude harrobiko esplotazio-eremuaren eta labar-arteko panelen artean.

Ikerketa honek proposatutako babes-ingurunea mendigune karstikoko arrisku naturalen mapan oinarritzen da, eta arriskuaz hitz egiten da arrisku naturalen, babestu beharreko ondasunaren ahuldadearen eta askotariko arriskuen arteko harremana dagoenean. Ondorioztatu daiteke, beraz, kalkulatutako arriskuaren balioa, babestu beharreko ondasunaren balio handia, sistema karstikoaren ahuldade handia eta egungo ezagutza oraindik osatu gabea dela ikusirik, harrobia esplotatzeko lanak ez direla haren kontserbazioarekin bateragarriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa