(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Grabatu berriak aurkitu dira Alkerdiko kobetan asteazkena, 2016.eko abuztuak 31


Hala iragarri du Herrera kontseilariak, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako azterketa baten txostena ezagutu ondoren


Transcripción textual del video

Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketaren azterketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela (orain arte ezezagunak ziren) Alkerdiko kobetan. Nafarroan aurkitutako zaharrenak kalifikatu dituzte.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketaren azterketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela (orain arte ezezagunak ziren) Alkerdiko kobetan. Nafarroan aurkitutako zaharrenak kalifikatu dituzte.

Hala jakinarazi du gaur goizean Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak Nafarroako Gobernuaren bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan; bertan, Foru Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketaren azterketako emaitzak jakin ditu. "Alkerdiko mendigunearen eta sistema karstikoaren karakterizazio"-ari buruzkoa izan da, harrobiak zuzenean kaltetutako eremua, eta haren emakida "Mármoles del Baztán" enpresak du. Txostenak dio adierazpen artistiko eta arkeologiko horiek egoteak, Foru Komunitatean aurkitutako Paleolito garaiko lehenak direnak, harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatzen duela.

Aipatu beharra dago, gaur egun zulaketa eta leherketako lanak etenda daudela, eta meatzeko emakida-luzapena, baliogabetzeko adierazpen-prozedura batean, laster ebatziko dena. Abuztuan, enpresak Gobernuari lanei metodo berriekin berriz ekiteko asmoa erakutsi zion. Garapen Ekonomikorako, Landa Garapeneko eta Kulturako Departamentuetako arduradunekin izandako bileraren ondoren, enpresari helarazi zitzaion ez zela egokia lan horiek egikaritzea.

Aurkikuntza berriei Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legea aplika dakieke; hark Kultur Intereseko Ondasun izendatzen ditu "labar-arteko adierazpenak dituzten kobak, aterpeak eta tokiak". Arrazoi hori dela eta, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribatu du, Kultur Intereseko Ondasun gisa eta Arkeologia Eremu kategoriarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa