(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autonomoen enplegua sustatzeko laguntzen deialdi berriak 18 hilabetera murriztuko du jarduera mantentzeko betebeharra astelehena, 2016.eko abuztuak 1


500.000 euroko laguntza da, eta Nafar Lansareak oinarriak aldatu ditu onuradunen kopurua handitzeko


Autonomoen enplegua sustatzeko Nafar Lansareren diru-laguntzen deialdi berrian 500.304 euro emango dira, eta iragan ostiralean, uztailak 29, argitaratu zen NAOn. Deialdiaren berritasun nagusi gisa, jarduera mantentzeko betebeharra 3 urtetik 18 hilabetera jaitsi da.

Gainera, lanbide-etapa berria errazteko, ez da beharrezkoa izango gutxieneko inbertsioa egitea, eta laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako jasotzen diren beste laguntzekin.

Eskakizun berriak aplikatuta, onuraduren kopurua handitzea, lehengo eskakizunek eragindako laguntza ez eskatzeko joera murriztea eta laguntza publikoa Nafarroan enpresak hasten dituzten pertsonetara egokitzea da NLren helburua.

Hori oinarri, onuradun bakoitzeko batez besteko laguntzen bidez, jarduerak irauten duen 18 hilabeteko denboraldian Gizarte Segurantzaren kostua ordaindu ahal izango da. 2.000 eta 3.500 euro ingurukoak dira laguntzak batez beste, onuradunaren kolektiboa zein den: oro har, gazteak, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, emakumeak, desgaitasunen bat dutenak, Gizarteratzeko errenta jasotzen dutenak edo genero-indarkeria jasan duten emakumeak. Diru-laguntzen batez besteko kopuruari esker, onuradun gehiago izango dira, aurreko deialdiekin alderatuta (5.000 eta 7.000 euro arteko laguntzak, gutxi gorabehera).

Eskaerak aurkezteko epea, ahal dela Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroan, hilabetekoa izango da, jarduera hasten den egunaren biharamunetik hasita, edo abuztuaren 30era arte, deialdia argitaratu aurretik Gizarte Segurantzan izena eman dutenen kasuan. Azpimarratu beharra dago 3 hilabetetik hilabete batera txikitu dela eskaerak aurkezteko epea.

Langabetuak autonomo zein norberaren konturako langile egitea erraztea eta jarduera gutxienez 18 hilabetean mantentzea da deialdi honen xedea.

Diru-laguntza jasotzeko eskatzen dutenak Nafar Lansareko bulegoetako batean enplegu-eskatzaile gisa egon behar dira erregistratuta eta Gizarte Segurantzako edo kasuan kasuko profesionalen elkargoaren mutualitateko langile autonomoen araubide berezian alta hartuta egon behar dira. Kendu egin da hiru hilabetez jarraian langabezian edo aurreko horietan izena emanda egoteko baldintza.

Ekintzailetza babesteko beste neurri batzuk

Deialdi hau argitaratu dela eta, SODENA enpresa publikoak OINARRI, S.G.R. (elkar bermatzeko sozietatea) sozietatearekin akordio bat sinatu duela gogorarazi du NEZek, ekintzaileek eta enpresa txiki eta ertainek finantzaziorako duten sarbidea errazteko.

Akordioak bi jarduera-ildo ditu: lehena, enpresa txikiak eta autonomoak finantzatzea eta sendotzea eta, bigarrena, ekintzaileentzat. 25.000 eta 150.000 euro artekoak izan litezke emandako maileguak lehen kasuan, eta gehienez 50.000 eurokoak bigarrenean. Negozio-sustatzaileek OINARRIra bidali behar dituzte eskaerak. Finantzazioa eskatzeko baldintzak eta argibideak SODENAren webgunean daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa