(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bermatutako errenta berriak gizarteratzea eta laneratzea sustatuko ditu, bai eta haurren nahiz adinekoen pobreziaren aurkako borroka ere asteazkena, 2016.eko ekainak 29


Nafarroako Gobernuak prestazio hori arautzen duen lege-proiektua onartu du gaurko bileran, datozen bi urteotan 18,8 milioiko inbertsio gehigarria ekarriko duena eta 33.000 pertsonari eragingo diena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkena, egindako ohiko bileran lege-proiektu bat onartu du eta, haren bidez, gizarteratzeko eta bermatutako errentaren eskubideak arautzen dira honako xede honekin: gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta haurren nahiz adinekoen pobreziaren aurka borrokatzea.

Egungo gizarteratzeko errenta ordezkatuko duen prestazio berri horrekin, datozen bi urteotan 18,8 milioi euroko inbertsio gehigarria egingo da. Haietatik, 5,08 kenkari fiskalei dagokie eta 13,72 gastu sozial handiago bati, eta haren urteen araberako banaketa ondorengoa izango da: 60.600 euro 2016an, 11,3 milioi 2017an eta 2,3 milioi 2018an.

Itzala

Onartutako lege-proiektuak eskubide bikoitza arautzen du, gizarteratzearena eta bermatutako errentarena.

Nafarroako Gobernuak gaur, asteazkena, egindako ohiko bileran lege-proiektu bat onartu du eta, haren bidez, gizarteratzeko eta bermatutako errentaren eskubideak arautzen dira honako xede honekin: gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta haurren nahiz adinekoen pobreziaren aurka borrokatzea.

Egungo gizarteratzeko errenta ordezkatuko duen prestazio berri horrekin, datozen bi urteotan 18,8 milioi euroko inbertsio gehigarria egingo da. Haietatik, 5,08 kenkari fiskalei dagokie eta 13,72 gastu sozial handiago bati, eta haren urteen araberako banaketa ondorengoa izango da: 60.600 euro 2016an, 11,3 milioi 2017an eta 2,3 milioi 2018an.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Gobernuko bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, zenbateko horiekin gaur egun 25.000 pertsonak jasotako estaldura eta zenbatekoak hobetuko dira, gizarteratzeko errentaren jasotzaileen % 80 inguru direnak. Aldiz, 5.000 bati, % 20, prestazioa murriztuko zaie: 655,20 eurotik hilean, 600 eurora.

Gainera, beste 2.800 pertsonak bermatutako errentan sartu ahalko dira prestazio hori 65 urtetik gorako pertsonei zabaldu izan zaielako; bizitzeko lege-baimena izateko baldintza kenduko da laguntza hori jasotzeko; Nafarroan urtebetez bakarrik bizitzen ari diren eta adingabeak beren kargu dituzten familia-unitateak sartzea; edo bermatutako errenta 36 hilabete baino gehiagoz luzatzeko aukera izatea behar-egoerak jarraitzen badu.

Laparra lehendakariordeak bere agerraldian lege-proiektu honen "berebiziko garrantzia" azpimarratu du, eta Nafarroako Parlamentura bidaliko da, "pobrezia handiari aurre egiteko, kohesio sozialak hobetzeko eta Nafarroako gizarte guztiaren gizarteratzea eta laneratzea lortzeko". Alde horretatik, kontseilariak genero-berdintasuna lortzeko aurrerabidean errenta berriak duen garrantzia nabarmendu du, emakumeek baliatu ahalko dituzten prestazioak kontuan hartuta.

Aurreproiektua iragan martxoan aurkeztu zenetik, testua partaidetza sozialaren prozesuan jasotako ekarpenekin hobetu da. Hala, honako hauei buruzko iradokizunak onartu dira: landuko den Gizarteratze Planaren aldizkako eguneratzeak edo baldintzak murriztea 18 eta 24 urte arteko pertsonak buru diren familia-unitateek bermatutako errenta eskuratu ahal dezaten. Gainera, Nafarroako Gobernuak egingo dituen berrikuspenak zehaztu dira; ez dira eskubideen murrizketara mugatuko, pertsona onuradunek dagozkien baldintzak bete ditzatela zainduko dute.

Eskubide bikoitza

Aipatu den moduan, lege-proiektuak baliabiderik gabeko pertsonek prestazio ekonomiko bat eskuratzeko eskubidea jasotzeaz gain, enplegua suspertzeko gizarteratzeko eta laneratzeko eskubidea ere jasotzen du, beste neurri batzuen artean. Bestalde, pertsona onuradunek lan egiteko eta gizarte-zerbitzuetatik eta enplegu-zerbitzuetatik eskainiko zaizkien lan-eskaintzak edo prestakuntza-ibilbideak onartzeko prest izan beharko dute.

Prestazio berri hau eskuratu nahi duten pertsonek ez dute diru-sarrerarik eta behar besteko ondarerik izango. Gainera, Nafarroan gutxienez bi urtez bizi direla egiaztatu beharko dute, adingabeak beren kargu dituzten familia-unitateetan salbu, azken horientzat urtebeteko baldintza jarriko dena.

Berrikuntza gisa, ez da beharrezkoa izango Espainian bizitzeko lege-baimena izatea. Gaur egun, gizarteratzeko errenta egoera irregularrean dauden eta 16 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten pertsonek soilik eskuratu ahalko dituzte edo legezko bizilekua galdu dutenak lanik gabe geratu ondoren.

Adina da beste baldintza bat, 18 urtetik aurrera izango dena. Nolanahi ere, 18 eta 24 urte arteko pertsonak buru diren familia-unitateek jatorrizko familiatik aparte bi urte baino gehiagoz bizitzea, eta Gizarte Segurantzan urtebetez kotizatzen egotea ere.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta erretiroagatik kontribuziorik gabeko pentsio bat jasotzen duten 65 urtetik gorako eskatzaileek kenkari fiskal bat izango dute; horrenbestez, bermatutako errentaren jasotzaileen gainerako familia-unitateen kopuru bera jasoko dute, eta aurreratutako ordainketa bidez hilero ordaindu ahalko da.

Familia-unitate bat baino gehiago etxe berean bizi direnean, haietako bakoitzak dagokion bermatutako errenta jasoko du eta gehienez hiru. Orain arte, etxea partekatzen zuten familia-kopurua kontuan hartu gabe, errenta eta erdi baino ez zen jasotzen.

Salbuespen gisa, gizarte-bazterkeria larriko egoeran dauden familia-unitateek bermatutako errenta eskuratu ahalko dute eskatutako baldintzetako bat bete ez arren.

Prestazioen eskala berria eta iraupena

Aurkeztutako proiektuaren barnean diru-kopuruen eskala berri bat sartzen da, eta indarrean dagoen gizarteratzeko errenta hobetuko dute bi kide edo gehiagoko familientzat. 600 eta 1.200 euro arteko zenbatekoak izango dira. Gaur egun, 655,20 eta 982,90 euro artekoak dira.

Eskala berri horrekin, haurren pobreziaren aurkako borroka lehenetsi nahi da adingabe bat beren kargu duten familietan. 2015ean, gizarteratzeko errentaren pertsona onuradunen % 38k 18 urte baino gutxiago zuten, hau da, 28.839tik 10.820k. Adingabe horietatik, 3.891 ama gurasobakarreko familia batean bizi ziren eta 462 aita gurasobakarrekoan.

Aipatutako zenbatekoak Nafarroako KPIn automatikoki eguneratuko dira edo Foru Komunitateko batez besteko soldataren aldaketarekin. Bi adierazle horietatik, zenbateko handienekoa erabiliko da pertsona ahulenek erosahalmena gal ez dezaten.

Azkenik, prestazio jasotzeko 36 hilabeteko gehieneko muga kentzen da; horrenbestez, epe hori amaituta behar-egoerak jarraitzen badu, errenta 12 hilabeteko segidako epeetan luzatu ahalko da. Gaur egun, familia batek 36 hilabetez gizarteratzeko errenta jasotzen badu, urtebete egon behar du kobratu gabe.

Enplegurako eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko pizgarriak

Proiektuak enplegua eta gizarteratzea nahiz laneratzea sustatzeko neurriak ezartzen ditu ere, eta etorkizuneko foru-legearen garapenarekin zabalduko dira.

Adibidez, bermatutako errentaren kobrantza aldi baterako eteteko aukera sartzen da lanpostu bat lortzen denean, eta hura berreskuratu daiteke enplegurik gabe geratzean berriz eta, horretarako, errenta berria emateko administrazio-prozesu ez da hasi beharko, gaur egun gertatzen den moduan.

Familia-unitateak bermatutako errenta bi urtez jaso badu, administrazio publikoek babestutako enplegu sozial bat eskaini beharko diote edo laneko edota prestakuntzako beste aukeraren bat (eta pertsona onuradunetako batek onartu egin beharko du).

Lege berria indarrean sartu eta lehen hiru urteetan ere enplegua sustatzea proposatzen da pizgarri ekonomiko batzuen bidez. Hala, bermatutako errentaren jasotzaile batek 30 egun baino gutxiagoko enplegu bat lortzen badu, bere diru-sarrerak prestazio horrekin bateragarri egin ahalko ditu, haren zenbatekoari eragin gabe.

Gainera, lehen urtean, hilabete baino gehiagorako lana topatzen duten onuradunek beraien soldataren lehen 300 euroak ez dira zenbatuko jasotzen duten bermatutako errentaren birkalkuluan. Kopuru horretatik aurrera, prestazioan kopuru zehatz bat deskontatuko da, eskala baten arabera; horrenbestez, enplegu eta bermatutako errenta bakoitzeko jaso beharreko gehienekoa 970 euro izango da hilean, kide bateko familia-unitate baten kasua adibide modura hartuta.

Legea indarrean sartu eta bigarren urtean, enplegu-pizgarri horiek programaren barnean lortutako laneko diru-sarrerei aplikatuko zaie, eta baita bermatutako errenta jaso aurretik zituztenei ere.

Azkenik, hirugarren urtean eta enpleguaren pizgarriak ebaluatu ondoren, diru-sarrera txikiak dituzten pertsonentzako onura fiskalak ezarriko dira baina bermatutako errenta eskuratu ezin dituztenak aurreikusitako errenta-atalasea gainditzeagatik. Neurri honekin, honako egoera hau gerta ez dadin lortu nahi da: errentaz baliatzen den pertsona batek eta gainera lan egiten duenak, lan egiten duen baina prestaziorako eskubiderik ez duen beste batek baino diru-sarrera handiagoak izatea.

Gizarteratzeko eskubidea

Gizarteratzeko prozesu baten eskubidea izateko, gizarte-bazterkeria egoera batean egotea baino ez da behar, gradua edozein izanda ere, eta ez da beharrezkoa izango Nafarroan gutxieneko denbora bat bizitzen egotea.

Foru-legearen proiektuak ezartzen duenez, araua onartu eta sei hilabeteko epean, gizarteratzeko plan estrategiko berri bat landuko da; horrenbestez, arlo horretako politika publikoak indartuko dira.

Une honetan, Eskubide Sozialetako Departamentuak zenbait ekimen abian jarri ditu, esaterako: aurten 1,3 milioi euro gehiago jartzea, 6 milioiraino, Babestutako Enplegu Sozialaren programan; 400.000 eurorekin programa berri bat martxan jartzea ekimen sozialeko erakundeek gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonak kontratatzeko; Tuteran eta Burundan proiektu pilotu bat garatzea gizarteratzeko errenta jasotzen duten 500 familiarekin gizarte-zerbitzuek, enplegu-agentziek, toki-erakundeek eta gizarte-eragileek elkarrekin lan eginez; edo Nafar Lansarearen programak, eta programa horiei esker, 4.710 enplegu mantendu edo sor daitezke, errenta horren onuradunena bereziki.

Partaidetza prozesua

Jakina denez, legealdi honetarako Programa Akordioak bermatutako errenta berri bat lantzeko konpromisoa jasotzen zuen. Horretarako, Eskubide Sozialetako Departamentuak aholkularitzako talde tekniko batzuk sortu zituen, eta talde horiek honako hauek osatzen zituzten: gizarte zibileko erakundeek, gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta gizarteratzeko ererntaren jasotzaileek.

Kolektibo horien proposamenak entzun ondoren, iradokitako neurrien eragin ekonomiko eta soziala aztertu zen, eta Nafarroako Gobernuko gainerako Departamentuei igorritako proposamen bat idatzi zen aztertu zezaten.

Ondoren, Programa Akordioaren parlamentuko talde sinatzaileek aztertu zuten, jarraian emaitza goiz honetan aurkeztutako aurreproiektuko lantze-prozesu honen hasieran sortutako aholkularitzako talde teknikoei aurkezteko.

Une horretatik aurrera, Nafarroako Gobernuak lege-proiektu bat lantzeko ohiko izapidea hasi zuen; haren barnean, zenbait txosten idaztea sartzen zen eta epe bat irekitzea herritarrek etorkizuneko arauari ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko; ildo horretan, "egindako asko onartu dira", Eskubide Sozialetako Departamentuak aipatu duenez.

Landutako txostenetako bat etorkizuneko arauaren genero-eragina izan da, eta gizon nahiz emakumeen arteko berdintasunerako positiboa" izatea aurreikusten da; izan ere, gizarteratzeko eta bermatutako errenta jasotzeko eskubide berberaz hitz egiten du, eta "egoera kaltebera zehatzetan egiten du azpimarra bereziki, nagusiki emakumeei eragiten dieten egoeratan". Zenbait txostenek diotenez, pobrezia-arriskuko eta pobrezia handiko tasa handiagoa da emakumeen artean. Gainera, langabezia-tasa kolektibo honetan handiagoa da, eta haien kontratuak, prekarioagoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa