(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoak izena emateko epea zabalduko du larunbat honetan udako hezkuntza tailerretarako osteguna, 2016.eko ekainak 23


Aurreko urteetan bezala, pinakotekak haur, gazte eta helduentzat antolatutako eskaintzaren berri eman du


Nafarroako museoko udako tailerrak

Nafarroako museoko tailerretako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako museoak aurtengo udarako antolatu dituen tailerretan izena emateko epea zabalduko du. Haur nahiz helduentzako tailerrak dira, eta izena larunbat honetatik, hilak 25, aurrera eman ahalko da plazak amaitzen diren arte.

Aurtengo haurrentzako tailerrak "Artea eta Paisaia. Nafarroako museoa Bertizen" aldi baterako erakusketan inspiratzen dira, eta museoko aldi baterako erakusketa-aretoan bisita daiteke ekainaren 24tik urriaren 2ra. Bertan, parte-hartzaileek Bertizko Jaurerriko aparkalekuan era jarraituan erakusgai jarritako eskulturen zazpi maketa ikusi ahalko dituzte, bai eta haiek hartzen dituzten naturguneko kokapenaren argazkiak ere. Haiek ikusiz hainbat kontzepturekin lan egin ahalko da, esaterako; sormen-ekintza, zirriborro edo modeloa, hirudimentsiokotasuna, eskala, paisaia, artea eta natura, edo beste batzuk, eta tailerreko saioetan egindako lan plastikoan garatuko dira, gainera.

Tailer horiek bost urtetik gorako haurrentzat dira. Nafarroako museoko didaktika-arloko Marta Arriola teknikariak emango ditu, eta uztailak 19, 20, 21 eta 22an izango dira ondorengo ordutegietan: lehenengo taldea, 10:30etik 12:00etara, eta bigarrena, 12:30etik 14:00etara. Talde bakoitzak 25 parte-hartzaile hartuko ditu gehienez. Tasei dagokienez, 10 euro dira haur bakoitzeko, eta izena larunbat honetatik, hilak 25, aurrera eman ahalko da Nafarroako museoko leihatilan, plazak agortu arte eta eskaerak iristen diren orden zehatza errespetatuz.

Berrikuntza modura, aurten Nafarroako museoak 60 urte betetzen ditu, eta "Museoa kalera" goiburuarekin ospatzen du; halaber, Bertizen bertan haurrentzako tailer bat antolatu da uda honetako jarduera inspiratzen duena. Museoan egindakoaren antzeko formatua duen tailerra Sonia Ilzarbek eta Eneko Perzek osatutako La Chincheta Brunak emango du; biak ala biak euskara eta gaztelaniazko hezitzaile artistiko elebidunak dira. Uztailak 26, 27, 28 eta 29an egingo da natur parkearen ingurunean, 10:30etik 12:00etara. 5 urtetik aurrerako haurrentzat da ere, tasa berberak ditu eta izena emateko epea larunbat honetan, hilak 25, zabalduko da Bertizko Jaurerriko Turismo Bulegoan.

Olio-pinturan egindako autoerretratua

Giza irudiarekiko interesarekin jarraituz, Nafarroako museoak uda honetan "Olio-pinturan egindako autoerretratua" izeneko ikastaroa proposatzen du; bertan, erretratu bati nola aurre egun landuko da buruak eta aurpegiak osatzen duten egitura ezagutuz, modelo gisa irudia bera erabiliz.

Marrazketako aurretiazko ezagutzak dituzten 15 urtetik aurrerako gazte eta helduentzako ikastaroa Monica Lopez Garbayo artista eta marrazketa nahiz pinturako irakasleak emango du. Arte Ederretan lizentziaduna, banakako eta taldekako zenbait erakusketatan parte hartu du, eta gaur egun arte plastikoak erakusteaz arduratzen da ilustrazioko lanetan kolaborazio batzuk egiten dituen bitartean.

20 orduko ikastaroa da, ondorengo data eta ordutegiekin: lehenengo txanda, abuztuak 1, 2, 3, 4 eta 5, 09:30etik 13:30era, eta bigarrengoa, abuztuak 8, 9, 10, 11 eta 12, 09:30etik 13:30era. Txanda bakoitzean gehienez 15 partaide izango dira, eta 20 orduko ikastaro horrek 65 euro balio du.

Haur nahiz helduen tailerretan parte hartzeko, izena emateko epea larunbat honetan, hilak 25, zabalduko da, 09:30ean, Nafarroako museoko leihatilan. Aurrez aurre egingo da, eta iristen diren eskaeraren ordena zehatza errespetatuz, harik eta plazak agortzen diren arte. Eskudirutan ordainduko da. Informazio gehiago, www.museodenavarra.navarra.es webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa