(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Memoria Historikoa nazioartean aztertzeko sare europar batean parte hartuko du osteguna, 2016.eko ekainak 23


Memoriaren Europako Behatokiko (EUROM) koordinatzailea den Bartzelonako Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatu du


Ana Ollo, akordioaren sinatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Memoriaren Europako Behatokiarekin (EUROM) lankidetzan ariko da memoria historikoko politika publikoen kudeaketa elkarrekin egiteko, eskualde mailan nahiz estatu eta nazioarte mailan ere, bai eta alor horretako ikerketa sustatzeko eta ekintzak elkarrekin garatzeko ere.

Horretarako, Foru Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Bartzelonako Unibertsitatearekin (EUROMen koordinatzailea da), memoria historikoaren gaineko politika publikoak aztertu, landu eta sustatzeko asmoz, horri buruz beste herrialde europar batzuetan egindako ekimenak kontuan hartuz, eta esperientzia hori 33/2013 Foru Legean ezarritakoaren betearazpenenari eta garapenari aplikatuz; foru-lege hori, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa da.

Dokumentua honako hauek izenpetu dute: Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok; Bartzelonako Unibertsitateko Xabier Lopez Arnabat-ek eta EUROMeko Jordi Guixé-k. Bertan, Europak dituen memorien aniztasuna aitortzen da, eta alor horretako politika publikoak aztertu eta jorratzeko, beharrezkoa da esparru egonkor batean barnean lan egitea (EUROM), eta azken hori diziplina anitzeko eta zeharkako memoriei buruzko lan-sare baten moduan osatzen da.

Memoriaren Europako Behatokia

Memoriaren Europako Behatokia (EUROM), Bartzelonako Unibertsitateko Fundazio Solidarioak koordinatua, nazioartean erreferentzia da memoriaren politika publikoei dagokienez, ez Espainian bakarrik, baita Europan eta Latinoamerikan ere. 2012an sortu zen Europak herritarrekin egindako deialdiaren proiektu europar batetik abiatuz, eta urte hauetan guztietan bilakaera handia izan du, 30 bazkide baino gehiagoko sare bat bihurtu arte, Europako zenbait herrialdetako profil unibertsitario eta akademikoa dutenak. Honako helburu hauek ditu, besteak beste:

- Europako eta beste kontinente batzuetako memoriaren prozesuak identifikatu eta aztertzea aditu, profesional eta gizarte zibilaren ikuspegitik abiatuz. Unibertsitateak, erakundeak eta elkarteak dira sareko oinarria.

- Memoriaren politikaren aldeko eztabaida bat ezartzea, Europa edo nazioarte mailan adierazgarria izango dena.

- Memoriaren politikak aztertzen eta kudeatzen laguntzea, eta oroimenaren ekimenak sozializatzen laguntzea.

- Diziplina anitzeko ikerketa eta memoria publikoaren eraikuntzari lotutako lana sustatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa