(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.704 langabe gutxiago izan da Nafarroan maiatzean osteguna, 2016.eko ekainak 2


41.175 pertsona daude lanik gabe, duela urtebete baino % 7,84 gutxiago


1.704 langabe gutxiago erregistratu dira Nafar Lansarean maiatzean (-% 3,97); hala, 42.879 langabe zeuden apirilean, eta 41.175, maiatzean. Termino absolutuetan, 2008. urtetik maiatzean izan den jaitsiera handiena izan da, eta Espainiako batez bestekoa baino jaitsiera handiagoa (% 2,99).

2015eko maiatzarekin alderatuz ere, langabe-kopuruak behera egin du, 3.501 gutxiago zehazki. Hau da, % 7,84ko jaitsiera da –portzentajetan krisia hasi zenetik maiatzean izan den bigarren handiena– aurreko urtearekin alderatuz (44.676 pertsona zeuden erregistratuta orduan). Urteko terminoetan, langabeziaren jaitsiera hori Espainiakoa baino handiagoa da (% 7,86).

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak azpimarratu duenez, datu horiek azken hilabeteotako joera positiboa baieztatzen dute, eta enpleguaren politika aktiboarekin jarraituko duela esan du, langabeziaren egungo tasak murrizten jarraitzeko eta kalitate handiagoko enplegu bat sortzeko asmoz.

Gizarte Segurantzako afiliatuen datua bereziki positiboa da: 3.698 gehiago maiatzean, % 1,42, 2008ko maiatzetik, bigarren onena. Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, halaber, urteko datua nabarmendu du, hau da, Gizarte Segurantzan 6.517 pertsona gehiago afiliatu direla (2,53), eta "horrek erakusten du enplegua erritmo onean sortzen jarraitzen dela". Horri kontrajarriz, "aipagarria da oraindik beharrezkoa dela ia 23.000 enplegu sortzea krisi ekonomikoaren aurreko zifretara iristeko".

Kontratazioa

Kontratazioari dagokionez, Foru Komunitateko lantokietako kontratu-kopuruari dagokionez, 30.633 erregistratu ziren Nafar Lansarean. Hau da, 3.034 gehiago (% 10,99) aurreko hilarekin alderatuz eta 4.332 gehiago (% 16,47) 2015eko maiatzarekin alderatuz.

Tipologiaren arabera, kontratazioa mugagabea % 11,86 jaitsi zen aurreko hilaren aldean (208 kontratu gutxiago), nahiz eta % 31,13 igo iazko maiatzaren aldean (367 kontratu gehiago). Horrek esan nahi du kontratu mugagabeak guztien % 5 izan zirela, duela urtebeteko zifra baino pixka bat handiagoa (% 4,48). 2016ko urtarriletik maiatza bitarteko hilabeteak erreferentziatzat hartzen baditugu 2015eko epe berarekin alderatuz, kontratazio mugagabea % 19 handitu da; datu oso positiboa da hori, eta enpresek beraien etorkizunean zer konfiantza duten erakusten du.

Datuak xehatuta

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak guztietan egin du behera: Lodosan (-% 9,21), Agoitzen (-% 6,79), Tuteran (-% 5,95), Donezteben(-% 5,83), Lizarran (-% 4,02), Tafallan (-% 3,66), Arrotxapean (-% 3,14), Yamaguchin (-% 2,94), Zabalgunean (-% 2,80) eta Altsasun (-% 2,56).

Sexuaren arabera, 23.091 emakume lanik gabe zeuden (kopuru guztiaren % 56,08), % 3,27 jaitsiz (781 emakume gutxiago), eta 18.084 gizon (kopuru guztiaren % 43,92), % 4,86 jaitsiz (923 gizon gutxiago) aurreko hilarekin alderatuz. Hileko aldaketa erlatiboak, 2016ko apiriletik maiatzera, gizonen langabezia emakumeena baino 1,59 gehiago jaitsi dela erakusten du.

Halaber, urteko aldaketa aztertzen bada, langabeziaren banaketa desberdina izan dela ikusten da. Urtebetean gizon langabeen kopurua % 9,96 jaitsi da, emakume langabeak, berriz, % 6,10. Sexuaren araberako bereizketa honetan, emakumeentzako alde positibo bat dago: jaitsiera hori izandako handiena dela aurreko urteko hil berarekin alderatuz eta krisia hasi zenetik, baina bistan da gizon eta emakumeen arteko tartea murrizteko ahalegin bat egin behar dela.

Adin-taldeen arabera, 4.267 langabe daude 25 urtetik behera, kopurua guztiaren % 10,36, hau da, aurreko hilean baino % 0,54 gutxiago (23 pertsona gutxiago). 25 eta 44 urte arteko langabeak 18.279 dira, kopuru guztiaren % 44,39, hots, 2016ko apirilarekin alderatuz % 5,85 jaitsi da (1.135 gutxiago). Bestalde, 45 urte edo gehiagoko langabeak 18.629 dira, kopuru guztiaren % 45,25, hau da, aurreko hilarekin alderatuz, % 2,85 murriztu da (546 gutxiago).

Sektore ekonomikoen arabera, langabeziak sektore ekonomiko guztietan egin du behera, lan-merkatuan estreinakoz sartzen diren haien kasuan izan ezik (77 pertsona gehiago). Jaitsiera handiena Zerbitzuen sektorean nabaritu da, 940 pertsona gutxiago, eta haren atzetik datoz Industria, Eraikuntza eta Nekazaritzako sektoreak, 362, 282 eta 187 pertsona gutxiagorekin, hurrenez hurren.

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak azpimarratu duenez, sektore guztietako jaitsiera hori "oso positiboa" da, iragan hilabeteetan ikusitako joera indartzen baitu, eta jaitsiera ez da Zerbitzuen sektorera soilik mugatzen.

Azpisektore ekonomikoen arabera, Nekazaritzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, 273 gutxiago; Janari eta edarien zerbitzuan, 177 langabe gutxiagorekin; Enpleguari lotutako jardueretan, 161 gutxiagorekin; Txikizkako merkataritzan, 130 langabe gutxiagorekin; eta Elikaduraren industrian, 128 gutxiagorekin. Horri kontrajarriz, beste lanbide-jarduera batzuetan 85 pertsona gehiago izan dira lanik gabe.

Ikasketa-mailaren arabera, unibertsitate-prestakuntza duten pertsonen langabezia kopuru guztiaren % 9,82 da; Bigarren Hezkuntzako lehen ikasturterainoko prestakuntza duten pertsonena, berriz, % 70,14 da. Unibertsitateko ikasketak dituzten langabeei dagokienez, hamarretik zazpi emakumeak dira (% 71,33).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa