(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,8 milioi euroko hitzarmena sinatu da Iruñeko Katedraleko klaustroa zaharberritzeko asteartea, 2016.eko maiatzak 31


Barkos Lehendakariak Nafarroako Gobernuak lan horiek kofinantzaketaren bidez burutzeko egin duen apustua azpimarratu du


Iruñeko katedraleko klaustroa zaharberritzeko hitzarmena

Barkos Lehendakaria Katedraleko klaustroa zaharberritzeko hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Foru Komunitatearen, Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzaren, eta "la Caixa" eta Caja Navarra banku-fundazioen arteko hitzarmena sinatu du Iruñeko Katedraleko klaustroa zaharberritzeko. Zenbait fasetan egingo da 2016 eta 2020 artean, 3.800.000 euroko hasierako aurrekontuarekin, eta haren barnean obrak zabaltzeko nahiz hedatzeko proiektua sartzen da.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak Nafarroako Gobernuak elementu arkitektoniko hori berreskuratzearen alde egindako apustua azpimarratu du, eta hitzarmenaren sinadura mugarri adierazgarri bat dela esan du; izan ere, alde batetik, kofinatzaketaren formula aplikatzen da eta, gainera, jarduera horrekin jendea ondarera hurbildu dadin lortu nahi da.

Uxue Barkos ziur dago obra horrek jendearen interesa piztuko duela, eta gogora ekarri du katedrala monumentu historiko-artistikoa izendatu zela 1931ko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez. "Klaustro gotikoa eta hura inguratzen duten gelak, berriz, Europako Erdi Aroko arkitekturaren ondare aberasgarrienetarikoak dira", eta ia mi mende behar izan ziren eraikitzeko, 1277tik 1472ra. "Gainera, Santiago bidean gehien bisitatzen den monumentuetako baten aurrean gaude. Izan ere, 2015ean 70.000 bisitari jaso zituen, horrek gure Foru Komunitaterako duen eragin kultural, sozial eta ekonomikoarekin".

Halaber, Lehendakariak adierazi du Nafarroako Gobernuak 2015ean honako proiektu hau finantzatu eta egikaritu duela (152.00 euro ia): estalkia zaharberritzeko, urak jaso eta ebakuatzeko eta klaustropeko lauzak jartzeko proiektua. "Eta 2003. urtetik aurrera, orduan detektatu ziren Klaustroari eragiten zioten patologiak, premiazko zenbait esku hartze egin dira, bai eta hainbat azterketa egin ere".

Jarraian, Gobernuko arduradunak esku hartzea egiteko hitzarmenaren puntu nagusiak laburbildu ditu; 2016-2019 epearen artean egingo da zenbait fasetan, eta Nafarroako Gobernuak proiektuak idazteko lana eta zaharberritze-obren zuzendaritza bere gain hartuko ditu. Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak esku hartzerako aurrekontuaren % 33 finantzatuko du, Caja Navarra fundazioak eta "la Caixa" Gizarte Ekintzak % 56 eta Iruña nahiz Tuterako Artzapezpikutzak % 11. Nafarroako Gobernuak 1.254.000 euro inbertitzen du eta gainerako sinatzaileek, 2.546.000 euro, "ahalegin partekatu bat da, eta haren emaitza ere partekatua izan dadin bilatzen da".

Barkos Lehendakariak nabarmendu duenez, "lanei ikusgaitasuna emateko asmo horretan, esku hartzea zabaltzeko proiektu bat egingo da, hura egin bitartean nahiz amaieran, eta kultur ekintzak hartuko ditu barnean; eta, jakina, bisiten programazio bat antolatuko da askotariko jendearen eskaerari erantzuteko". Aurreikusita dago, halaber, "ahalik eta ikasle gehien hartuko dituen hezkuntza-programa bat garatzea, eta elkarte, talde eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea gure ondarearen adierazle garrantzitsu honen gaineko ezagutza zabaltzeko".

"Oso beharrezkoa den jarduera baten aurrean gaude –dio Uxue Barkosek– gure ondarearen elementu garrantzitsu bat zaintzeko orduan baina, aldi berean, aukera ezin hobea izango da Europa guztiko klaustro gotikoaren adibide aipagarrienetariko baten gaineko lan didaktikoa sustatzeko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa