(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

850.000 euroko hiru laguntza-lerroren deialdia egin da familiako esparruaren barnean astelehena, 2016.eko maiatzak 30


Gurasoek beren seme-alabak zaintzeko eszedentziak finantzatzeko, familia ugarientzako eta gurasobakarreko familientzako laguntzak dira


jaioberria

Aita bat, jaioberriarekin.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, astelehena, argitaratu ditu Eskubide Sozialetako Departamentuko diru-laguntzen hiru deialdi (850.000 euro, guztira), gurasoek beren seme-alabak zaintzeko langileen eszedentziak finantzatzeko, familia ugarientzat eta gurasobakarreko familientzat.

Laguntza horiek banakako ebaluazio-araubidea betez emango dira, hau da, espedienteak haien aurkezpen-ordenaren arabera izapidetu eta ebatziko dira, eta aurrekontuan kreditua geratzen den bitartean. Eskaerak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzan entregatu behar dira (Erletokieta kalea, 9, Iruña), Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan eta 30/1992 Legeak ezarritakoa tokietan.

Lehenengo deialdia (450.000 euro) adingabeak eta lehen graduko senideak (aita edo ama) zaintzeko lan-eszedentzia eskatzen duten pertsonei diruz laguntzeko da, eta gaixotasunagatik edo istripu batengatik zuzeneko zaintza eta etengabearen beharra eskatzen dutenak.

Beste egoera batzuk ere sartzen dira, adibidez: gutxienez % 33ko desgaitasuna duten seme-alabak izatea edo mendekotasunen bat dutenak, haien gradua edozein izanda ere; hiru edo seme-alaba gehiago edukitzea eta bik gutxienez sei urte baino gutxiago izatea; urtebete baino gehiagoko adopzioetarako edo harreran hartzeko; eta erditze, adopzio edo harrera bat baino gehiagotarako.

Laguntza horiek 450 eta 645,30 euro artean daude hilean lanaldi osoko kontratu baten eszedentzia eskatzen bada. Gaur, maiatzak 30, baino lehen eskatutako eszedentzietarako, laguntza horiek eskuratzeko epea ekainaren 29an amaituko da. Gainerako kasuetan, eskaerak azaroaren 2ra arte aurkeztu daitezke.

Familia ugarientzako laguntzak

Bigarren deialdiarekin (200.000 euro), apartekoak eta beharrezkoak diren gastuak egiten dituzten familia ugariei lagunduko zaie: entzumen-protesiak, preskripzio optikoak, ortopedia edo ortodontzia-tratamenduak.

500 eurorainoko laguntzak izango dira entzumen-protesirako; 160 eurorainokoa preskripzio optikoetarako, 250 eurorainokoa ortopediarako, eta 600 eurorainokoa ortodontziarako. Ez dute diru-laguntzarik jasoko: eguzkitako betaurrekoek, ukipen-lenteek eta ortodontzia-tratamenduak arrazoi estetikoengatik bada soilik.

Eskaerak urriaren 15a baino lehen aurkeztu daitezke.

Gurasobakarreko familientzako diru-laguntzak

Azkenik, laguntzen hirugarren lerroa (200.000 euro), adingabeko seme-alabak edo harreran hartutako haurrak beraien kargura bakarrik dituzten pertsona helduentzat dira.

Honako bikote hauek ere (ezkonduak edo egonkorrak) jaso ditzakete laguntza horiek: alde batetik, lan-arrazoiengatik bikotekidetako bat Nafarroatik at bizi dena, bere etxetik 200 kilometro baino gehiagora eta urtean 240 egun baino gehiagotan; bestetik, genero-indarkeriagatik elkarrekin bizi ez direnak edo bikotekidetako bat espetxeratuta dagoena gutxienez sei hilabetez jarraian.

Laguntzak azaroaren 2ra arte eska daitezke, 500 eta 800 euro artekoak izango dira, eta ordainketa bakarra egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa