(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitateen Uda Ikastaroen prezioak merkeagoak izango dira aurten astelehena, 2016.eko maiatzak 30


Aurtengo edizioan hogeita hamar bat ekintza izango dira, ekainaren 6ko inaugurazio-hitzaldiarekin hasiko da Kondestablearen jauregian eta irailaren 30ean amaituko da


Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak

Nafarroako Unibertsitateen Uda Ikastaroen aurtengo edizioko kartela.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak parte hartu du gaur goizean Nafarroako Unibertsitateen Uda Ikastaroen XVI. edizioa aurkezteko ekitaldian. Bertan, unibertsitate-hedapeneko eta euskararen presentzia handitzeko apustu estrategikoaz gain, 100.000 euroko partida bat berreskuratuz egindako ahalegin finantzarioa azpimarratu du; hari esker, matrikularen prezioak estandarizatu egin dira, merkeagoak izatea. Inaugurazio-hitzaldia ekainaren 6an egingo da Kondestablearen jauregian, eta itxiera, berriz, irailaren 30ean.

"Horrenbestez –esan du kontseilariak–, Hezkuntza Departamentuak gizarte guztiaren gogoeta kolektiboa egiten laguntzeko borondatea erakusten du". Jarraian, nabarmendu du, ikastaroak Nafarroako Gobernuak finantzatzen baditu ere, Foru Komunitateko bi unibertsitateek, Iruña eta Tuterako UHUNeko zentro elkartuek eta Departamentuak elkarrekin egindako lanaren emaitza direla.

Aurtengo edizioko ikastaroak ezagutzaren lau eskolaren baitan antolatu dira: Hezkuntza eta Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta Juridikoak, Zientzia Esperimentalak eta Osasun Zientziak. Mendoza kontseilariaren hitzetan, ia hogeita hamar ikastarok eta hitzaldik ezagutzaren alor guztiak hartzen dituzte, eta gizarte guztian sartzeko aukera ematen dute. Programatutako jardueretan jorratuko diren gaien artean, herritarren partaidetza-ereduak aipatu ditu adibidez, hizkuntzak elkarrekin bizitzea, kultur kudeaketaren giltzarriak, osasunari buruzko eztabaidak, emozioen hezkuntza edo astronomiari buruzko tailer bat.

Azken edizioekin alderatuz, berrikuntza modura aipatu behar da euskara kanpaina instituzionalean nahiz ikastaroetan bertan ere presente izango dela. Datozen edizioetan, euskarazko programazioa handitzea da helburua.

Hezkuntza Departamentuko lerro estrategikoetako bat unibertsitate-hedapeneko ekintzak sustatzea da. Hala, Nafarroako Unibertsitateen uda Ikastaroen edizio honetan, honako hau bilatu da: ahal den neurrian, haiek bi unibertsitate nafarretan eta UHUNen zentro elkartuetan sortutako ezagutza nahiz ikerketen transferentzia bat ekar dezatela.

Aurtengo berrikuntzen artean, ikastaroak antolatzeko zegoen 100.000 euroko partida berreskuratu dela nabarmendu behar da; hala, ekintza guztiak Hezkuntza Departamentuak finantzatzen ditu osorik lau lankidetza-hitzarmenaren bidez eta, horri esker, matrikulen prezioak estandarizatu ahal izan dira, 0, 15 edo 30 izango dena, iraupenaren arabera.

Iruñeko Udalak, aurreko edizioetan egin duen moduan, udako ikastaroen antolakuntzan laguntzen du espazioak lagaz, Kondestablearen jauregia eta Civivox sareko gainerako tokiak, esaterako. Tuterako Udala, berriz, Erriberako hiriburuko UHUNen zentroarekin elkarlanean aritu da, eta espazio berriak gehitu dira, Nafarroako museoa edo Artxiboa adibidez, Kultura Departamentuak emandako laguntzari esker.

Matrikularen prozesua bi unibertsitateek (NUP eta NUk) kudeatzen dute, bai eta UHUNeko zentro elkartuek ere. Bi eratako ekintzak izango dira: ikastaroak eta hitzaldiak. Azken horiek hamar irakastordu baino gutxiagokoak izango dira, eta unibertsitate-hedapeneko kredituen bidez ezin dira baliozkotu. Ikastaroak 0,5 kreditutako moduluetan antolatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa