(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak sektore ekologikoa, sormen-industria eta berrikuntza sustatzeko milioi bat euro inbertituko du ostirala, 2016.eko maiatzak 27


Hiru proiektu horiek Interreg proiektu europarreko programaren finantzaketa lortu dute


Agronomoa, tableta batekin.

Landa Garapeneko Departamentuak eta Sodenak plan bat prestatuko dute ETEen lehiakortasuna hobetzeko sektore ekologikoan.

Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoak eta ADItech teknologia-zentroen sareak milioi bat eurotik gora inbertituko dute datozen urteotan hiru proiektu garatzeko; proiektu horiek berrikuntza, kultura eta sormeneko ETEen sorrera eta sektore ekologikoaren hazkundea sustatzea dute xede.

Hiru ekimen horiek Interreg Europako eskualde arteko lankidetza-programaren finantzaketari esker egingo dira. Proiektuak bazkide nafarrak dituzten bakarrak ziren, 2014-2020 epeko lehen deialdirako hautagaiak ziren eta hirurak hautatu dituzte. Guztira aurkeztutako 261 proposamenetatik, 64 onartu dira. Deialdi honen aurrekontua 107,5 milioi euro zen.

Nafarroan egindako inbertsiotik, 500.000 euro (% 85 Interreg Europe-k finantzatua), Nafarroako sektore ekologikoan ekintza-plan bat egiteko erabiliko dira; Sodena buru duen proiektua da, eta bertan Landa Garapeneko Departamentuak eta kide diren Europako beste 7 eskualdek parte hartzen dute, haien artean Akitaniak. Garapenerako lankidetzan ekoizpen ekologikoaren sektoreko funtsezko bazkideak ditu (IFOAM, FiBL eta CIHEAM). 2 milioi euro inguruko aurrekontua du.

2020an amaituko den proiektuaren izena 'SME Organics' da, eta haren helburua, alde batetik, sektore ekologikoko ETEen lehiakortasuna hobetzea da, eta bestetik, produktu nahiz ondasunak hazteko gaitasuna indartzea eskualdeko merkatuetan, estatukoetan eta nazioartekoetan. Horretarako, ekintza plan bat egingo da, eta eskualdeko balio ekologikoko kate-maila guztiak aintzat hartuko ditu (politikak, finantzaketa, eragileak…). Lehenik eta behin, diagnostiko bat egingo da, beste zenbait eskualderekin esperientziak trukatuko dira (jardunbide egokiak, sinergiak...) eta, azkenik, estrategia proposatuko da.

Inkrease eta berrikuntza

Eragin ekonomikoko bigarren proiektua `Inkrease´ da, eta Nafarroako Gobernuak eta ADItech korporazio teknologikoak parte hartzen dute bertan, Europako beste sei eskualderekin batera. Berrikuntzako estrategiak eta ekintzak hobetzea du xede, Batasuneko lehiakortasunaren handitzean inplikatutakoak. Aditech-ek 265.500 euro inbertituko du, eta Gobernuak, 74.000 inguru, Interreg-en % 80ko batez besteko finantzaketarekin.

Datozen bost urteotan egingo da, eta berrikuntzako emaitzak kapitalizatzeko ekintza plan bat egiten utziko du, existitzen diren neurriak eraginkorragoak izaten eta gobernantza-eredu eraginkorragoak hartzen. 1,9 milioi euroko aurrekontua du, % 83 Europako finantzaketarekin.

Sormen eta kulturako ETEak

'CRE-HUB' proiektua 8 bazkideren partzuergo batek osatzen du, eta Italiako Basilicatako eskualdea du buru. Haren helburua Kultura eta Sormeneko Industriaren (CCI, ingeleseko siglak) sektoreko ETE berrien sorrera eta garapena babestea da, sektore honi laguntza emateko politiketan ahalmen nahiz esperientzia ezberdina duten eskualdeen arteko lankidetzaren bidez. 1,48 milioi aurrekontua du, eta Interreg Europe-ren % 85eko finantzaketa. Nafarroan, Nafarroako Gobernuak 165.455 euro inbertituko du, lankidetza-programaren % 85.

Interreg Europe programak bazkideen arteko esperientzien trukea sustatzen du Batasunaren bidez, eta jardunbide egokiak identifikatu eta zabaltzea programa eragileei transferitzeko asmoz, nagusiki. EGEF funtsekin finantzatuta dago, eta proiektuetako sustatzaileen kofinantzaketa eskatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa