(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak autonomia erkidegoen arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten du eleaniztasuna sustatzeko asteazkena, 2016.eko maiatzak 25


Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik autonomia erkidegoetako hizkuntz politikako arduradunekin Valentzian berriki egindako bilera batean parte hartu du  


Mikel Arregik eleaniztasunari buruz autonomia erkidegoen artean egindako bilera batean parte hartu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak garrantzitsua ikusten du autonomia erkidegoen arteko lankidetza eleaniztasuna gizartean sustatzeko. Hala azpimarratu zen autonomia erkidegoetako hizkuntz politikako arduradunek Valentzian berriki egindako bilera batean; bertan izan zen Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi.

Mintegian Valentzia, Katalunia, Balearrak, Euskadi, Galizia, Aragoi eta Asturiasko ordezkariek parte hartu zuten, eta haren helburua hizkuntz propioak dituzten lurraldeetako hizkuntz politikako puntu komunak aztertzea zen, bai eta hizkuntz aniztasuna sustatzeko lehentasunak eta ekintza-lerroak identifikatzea ere.

Alde horretatik, jorratutako alderdietako bat Nafarroa, Valentzia, Aragoi eta Asturias hizkuntz politikako arloko lankidetzarako Protokoloarekin bat egiteko aukera izan zen. Protokolo hori 2007an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitat-ek eta Galiziako Xuntak, eta 2008an Balear Uharteetako Govern-ek bat egin zuen.

Jarduera-esparru bat da, eta honako hau errazten du: esperientzien eta informazioaren trukea sustatzea, autonomia erkidego bakoitzeko errealitate soziolinguistikoaren azterketei buruzkoa; hizkuntza planak administrazio publikoetan ezartzea; programak jarraitzeko eta ebaluatzeko metodologiak, eta hizkuntz propioak helduei erakustekoak; haren sustapena eta babesa, bai eta hizkuntzen garapenari buruzko informazioa trukatzea ere informazio eta komunikazioaren teknologietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa