(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeen laguntza jasoko du bake eta bizikidetzaren alde asteartea, 2016.eko maiatzak 24


Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin batera, Gobernuak bakea eta bizikidetza sustatzeko programa bat abiaraziko du Nafarroako udalerrietan


Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gizartearen eta erakunde guztien nahiz maila politiko guztiaren ahalik eta partaidetza, inplikazio handiena sustatu nahi du bake zein bizikidetzarako ekimenak sustatzeko eta garatzeko orduan. Helburu horren barnean, Nafarroako toki-erakundeen laguntza jaso nahi du; "izan ere, ezinbesteko funtzioa betetzen dute bizikidetza bakezale, errespetuzkoa eta aberasgarria bilatzeko garaian", ekimen honen jasotzen duen aurkezpen-testuarekin bat etorriz.

Laguntza hori eskuratzeko, Zuzendaritza Nagusiak eta FNMCk "Bake eta Bizikidetzaren aldeko Toki Erakundeak" programa abian jarriko dute. Programa horrek laguntza tekniko eta finantzarioko egoera bat proposatzen du toki-esparruan sustatuko diren ekimenak martxan jartzeko. Ekintza horien barnean sartuko dira: ekitaldi txikiak eta jarduera zehatzak antolatzea; bizikidetzako diagnostikoak eta planak egitea eta bake nahiz bizikidetzarako lantaldeak eratzea.

Horrenbestez, eta lurralde bakoitzeko berezitasunen arabera, toki-erakunde sustatzaileen esku jarriko dira, bake- eta bizikidetza-alorrean udalerri bakoitzak sustatutako jardueren garapena suspertzen eta babesten dituzten tresnak:

- Aholkularitza teknikoa eta elkarrekin lan egiteko aukera Memoria Historikoari, Hurbileko Memoriari eta Bizikidetzari lotutako diagnostikoak, planak, programak eta ekimenak prestatzeko garaian.

- Bake eta Bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko urteroko laguntza-deialdia, Nafarroako toki-erakundeetarako direnak.

- Bake eta Bizikidetzaren aldeko ekitaldi, foro, ekintza, kanpainen antolakuntzan eta finantzaketan parte hartzea.

- Memoria Historikoari, Hurbileko Memoriari eta Bizikidetzari lotutako alorretako korporatiboak eta udal-teknikariak gaitzeko nahiz prestatzeko ekintzak.

- Bake eta bizikidetzaren aldeko lantaldeak sortzeko babes teknikoa.

Datozen egunotan, Nafarroako Gobernuak laguntza-programa honen informazio osoa igorriko die Nafarroako toki-erakunde guztiei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa