Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Espainiako nekazaritza-elikagaien produktuen talde txinatar inportatzaile nagusiak merkataritza-harreman egonkorra eskaini dio Foru Komunitatera berriki egindako bisitan, Nafarroako Gobernuaren nazioartekotze-planak babestuta
Ezkerretik eskuinera: Javier Labat (Portal-Mas Navarra S.L. - Halaco taldea), Jin Lin, Raúl Labat (Halaco Navarra Internacional S.L.”), Zhou Jianping eta Hu Ningzhou, Halaco Navarra taldeko bulego eta show room-ean, Lizarran.
(
irudia handitu
)
"Halaco Navarra" enpresa-taldea (nekazaritza-elikagaien zazpi ekoizlek osatutako erakundea) Foru Komunitateko bazkide berriak hartzeko zabalik dago gaur egun, duela hilabete batzuetatik bezero txinatar eta errusiarren aldetik jasotzen ari diren produktu-eskaera handiari erantzun ahal izateko.
Nafarroako Gobernuko nazioartekotze-programaren barnean egiten ari den ekintzen esparruan, taldeak Espainiako nekazaritza-elikagaien produktuen talde txinatar inportatzaile nagusiarekin merkataritzako zenbait ekitaldi eta ekintza adostu ditu eta, horretarako, zazpi enpresa elkartekideek gaur egun berez ekoizten ez dituzten Nafarroako gaiak behar dituzte: kontserbak, marmeladak, zukuak, teak eta infusioak, ur mineral naturala…
Arrazoi hori tarteko, taldean sartzeko interesa duten Nafarroako enpresek edo beren produktuak aurkezteko interesa dutenek gero bi herrialdeetan merkaturatzeko, Raul Labat kudeatzailearekin harremanetan jar daitezke (raul@halacoexport.com).
Espainiako nekazaritza-elikagaien produktuen talde txinatar inportatzaile nagusiak Halaco Navarrari merkataritzako harreman egonkorra eskaini dio berriki egindako bisitan: apirilaren 21etik 24ra izan ziren Foru Komunitatean, hain zuzen.
Txinako ordezkaritzak egindako bisitaren buru izan ziren Jin Lin enpresaburua, CEO eta "Shanghai Juerui Industry Co.,Ltd" enpresako lehendakaria, Shangaiko Erakusketa Unibertsaleko pabiloi espainiarraren berritzea egin duen enpresa-talde txinatarreko sustatzaile eta inbertitzaile nagusia; eraikinaren "ustiapen-eskubideak" ditu, gainera, 2019ra arte. Haren helburu nagusia Espainiako kultura, kirola eta produktuak Txinan sustatzea da. Enpresaburuak jakinarazi duenez, 5,2 milioi euro inbertitu du eraikina birgaitzen bertako 7.700 metro koadroko azalera Espainiako kultura- eta enpresa-zentro handiena bihur dadin Asian.
Jun Lin-ekin batera izan ziren ere Shangai eta Zhejiang-eko bi bezero nagusi (Hu Ningzhou, Shanghai Changpu Industry Co. Ltd enpresako bazkide sortzailea, eta Zhou Jianping, Wenzhou Shengda Seafood Co. Ltd enpresako CEO). Azken orduan huts egin zuen Txinako azken probintzia horretako hirugarren enpresa batek, Zhu Xiaowu ordezkari zuena, Ningbo Bonded Area Qiaohui Import and Export Co. Ltd enpresako zuzendaria. "Shanghai Juerui International Trading Co.,LTd" enpresako interpreteYang Zhe-k lagundu zien.
Bisita horren ondorioz, Jin Lin enpresaburuak argi utzi du interesa handia duela taldearekin eta erakunde nafarrekin elkarlanean aritzeko Foru Komunitatea Asiako herrialdean sustatze aldera.
Hala, "Halaco Navarra" ekoizle-taldearen esku utzi du bere azpiegitura osoa (logistika-zerbitzuak, biltegiak, show-room eta herrialdeko gainerako instalazioak), epe ertainean baterako plataforma egonkor bat lortzeko asmoz, iraunkorra, eta hari esker, egungo produktu nafarren esportazio-bolumena handitu egin ahalko da Txinan, eta Nafarroaren ezagutza-maila handitu txinatarren artean.
Nazioarteko Proiekzioen Zerbitzuko zuzendaria, Jin Lin enpresaburu txinatarrarekin.
(
irudia handitu
)
Edukiontzia ekainaren amaieran
Ekainaren amaieran taldeko produktu batzuk itsas edukiontzi batean bidaltzea aurreikusita dago Txinan programatutako ekitaldietan produktuen balizko preskriptoreek dasta ditzaten (sukaldariak, sommelier-ak, gastronomiako kritikariak, prentsa espezializatua…). Urrian ekitaldi nagusia egingo da Shangaien, eta bertan Raul Labat izango da, eta baita taldeko enpresa bakoitzeko ordezkari bana ere.
Gainera, Txinako talde inportatzaileak bere bezero-sare guztiari igorritako produktuak aurkeztuko ditu. Gaur egun, Shangaien, gama ertain-altuko 500 hotel eta jatetxe baino gehiagotan zuzenean banatzen du, eta herrialdeko hiri garrantzitsuenetako banatzaileen bidez saltzen du.
"Halaco Navarrak" egiten duen baterako lehen bidalketa izango da, eta jadanik, bere jardueraren bi urte hauetan, aurretiaz bere produktuen lau salmenta egin ditu Txinako zortzi banatzaileren artea. Bi alditan edukiontziak beteta bidali ziren.
Nafarroako Gobernuaren babesa
Merkataritzako ekintza horiek "Enpresen Nazioarteko Taldeko Proiektu"-aren hirugarren eta azken etaparen barnean sartuta daude, taldeak Txinan nahiz Errusian garatzen duena Nafarroako Gobernuko babes instituzional eta ekonomikoarekin eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babesarekin,PO EGEF 2014-2020ren bidez (42.000 euroko laguntzak 2014an eta 2015ean).
Taldea Nafarroako zazpi ekoizlek osatzen dute gaur egun: Bodegas y Viñedos Quaderna Vía S.L., Viñedos y Bodegas Asensio S.L., Panadería Arrasate S.L., Gironés Asiáin Hnos S.L., Sierra Maestra Distribuciones Solidarias S.L., Cafés Plaza del Castillo S.L. eta La Casa del Aceite S.L. Bisitak iraun zuen hiru egunetan, Txinako ordezkaritzak zazpi enpresak ezagutu zituen, eta Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan harrera ofiziala egin zitzaien.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen