(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta CHC Energiak baliabiderik gabeko bezeroei hornikuntza elektrikoa ziurtatzea adostu dute astelehena, 2016.eko maiatzak 9


Ordaintzen ez bada, zerbitzuari eutsiko zaio Eskubide Sozialek larrialdiko laguntza bat kudeatzen duen bitartean zintzilik dauden fakturak ordaintze aldera


Sinadura

Miguel Laparra (ezkerrean) eta David Díaz (eskuinean), lankidetza-hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta CHC Energiak gaur astelehena, maiatzak 9, lankidetza-akordio bat sinatu dute konpainia horretako bezero nafarrei hornikuntza elektrikoa ziurtatzeko, baldin eta fakturak ordaintzeko behar adina baliabide ekonomikorik ez badute.

Testua gaur goizean izenpetu dute Nafarroako Jauregian Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta CHC Energiako zuzendari David Diazek. Gogora ekarri behar da, aurrez, Laparra lehendakariordeak antzeko hitzarmenak sinatu dituela Iberdrolarekin eta Gas Natural Fenosarekin.

Lortutako akordioaren arabera, faktura ordaintzen ez bada, konpainia merkaturatzaileak hornikuntza elektrikoari eutsiko dio Eskubide Sozialetako Departamentuak larrialdiko laguntza bat kudeatzen duen bitartean zintzilik dauden fakturak ordaintze aldera. Gainera, CHC Energiak hornikuntza berehala berreskuratuko duela ziurtatuko du zerbitzu hori jadanik moztuta balego.

Babes hori beren ohiko etxebizitzen elektrizitatea CHC Energiarekin kontratatuta duten bezero guztiei aplikatuko zaie, Nafarroan bizi direnei eta, aurrez balorazio teknikoa eta gizarte-zerbitzuetan eskaera egin ondoren, prestazio ekonomiko baten onuradun izan daitezkeenei, larrialdi sozialetako egoeren bizirauteko oinarrizko beharrei aurre egiteko izango den prestazioa.

Bere gain hartutako konpromisoak

Hitzarmenaren esparruan (urtebetekoa izango da hasieran, eta urtero luzatu ahalko da), CHC Energiak bere bezeroei hornikuntza ez eteteko konpromisoa hartzen du egoera zailean daudenen kasuan, eta egoera hori gizarte-zerbitzuetako profesionalek egiaztatuko dute; erabakia hartuko da prestazio ekonomiko baten emakida kudeatzen den bitartean, eta prestazio hori konpainia elektrikoarekin dagoen zorra ordaintzeko erabiliko da.

Enpresak konpromiso horri hiru hilabetez eutsiko dio, eta tarte hori nahikoa izango da laguntza ordaintzeko eta zintzilik dauden fakturak ordaintzeko. Gainera, ez du inolako interes, komisio edo bestelako gastu gehigarritik eskatuko du bezeroarentzat, berriz konektatzekoa salbu, hornikuntza etenda geratu izan balitz.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak ez du CHC Energiarekin inolako konpromiso ekonomikorik bere gain hartzen eta, beraz, hitzarmen honek ez dio Administrazioari inolako kostu zuzenik eragingo.

Energia-pobretasunari aurre egitea

Hitzarmen hau Eskubide Sozialetako Departamentuak sustatutako ekintzen barnean sartzen da pobreziari aurre egiteko helburuarekin, kasu honetan "energia-pobretasuna" delakoari; haren ondorioz, etxe batek ezin ditu gutxieneko energia-zerbitzu batzuk ordaindu beren oinarrizko beharrak asetzeko, etxebizitza klimatizazioko baldintza egoki batzuetan izatea, adibidez.

Aurrez esan den moduan, Eskubide Sozialak antzeko hitzarmenak sinatu ditu dagoeneko Iberdrola eta Gas Natural Fenosarekin, eta energiaren beste elektrizitate- edo gas-enpresa batzuekin gauza bera egin nahi du.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du gizarte-larrialdiko laguntzetan, eta haren kontzeptuen artean daude elektrizitate- eta gas-hornikuntzako fakturak ordaintzea. Prestazio horiek udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuek kudeatzen dituzte.

Azkenik, etxebizitza birgaitzeko gaian, diru-laguntzen zabalkundea azpimarratu behar da inguratzaile termikoa hobetze aldera eta, hala, haren isolamendu-maila areagotzeko, eta orain babestu daitekeen aurrekontuaren % 50eraino iritsi ahalko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa