(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

200.000 bat turista hartu ditu Nafarroak lehen hiruhilekoan, 2015ean baino % 16,6 gehiago osteguna, 2016.eko maiatzak 5


Igoera horretan, Aste Santua martxoan ospatzeak asko lagundu du


Nafarroako turismoko establezimenduetan 199.495 bidaiari izan dira 2016ko lehen hiruhilekoan, 2015ean epe berean izan zena baino % 16,6 gehiago. Igoera horretan, Aste Santuak eragin du, aurten martxoan ospatu baita eta iaz, apirilean.

Datua Espainiako autonomia erkidegoetako batez bestekoa baino handiagoa da (% 15,65), Nafarroako Turismo Behatokiak jakinarazi duenez. Zifra horiei turismoko aterpetxeetan ostatu hartutako 3.050 pertsonak gehitu behar zaizkie; datu hori duela hilabete batzuetatik jasotzen da, eta beste autonomia erkidego batzuetan ez da ematen.

Lehen hiruhilekoko 20.000 bidaiarietatik, % 66 hoteletan izan ziren; % 15 hostal eta pentsioetan; % 9 landetxetan; % 5 kanpinetan –% 77 gehiago– eta % 5 turismoko apartamentuetan.

Gaualdiei dagokienez, Nafarroako turismoko ostatuek 410.531 gau fakturatu dute lehen hiruhilekoan, % 24 gehiago, autonomia erkidegoen batez bestekoaren gainetik (+% 14,7). Aste Santuak adierazle hori martxoan % 42,3 haztea lagundu zuen. Gaualdien % 59 hoteletan izan ziren, % 13 hostaletan eta pentsioetan, % 12 landetxetan, % 8 kanpinetan eta beste % 8 turismoko apartamentuetan. Landetxetan (% 33,9), kanpinetan (% 91,3) eta apartamentuetan (% 66,7) igo ziren bereziki.

Turisten eta gaualdien kopurua igotzeaz gain, egonaldiak ere gehitu ziren, 2015ean epe berean izandakoak baino % 6 luzeagoak (Aste Santuari esker ere). 2,1 gaueko batez bestekoa da: hoteletako 1,8 gaueko batez bestekotik apartamentuetako 3,5ekora.

Nazioarteko bisitarien kopurua % 22 igo da

Bidaiarien % 86 Espainian bizi ziren (% 17,3 EAEn; % 16,5 Madrilen; % 14 Nafarroan eta % 11,6 Katalunian), eta % 14 atzerrian (% 10,6 EBn, % 20 gehiago). Madrilgo Erkidegotik eta Kataluniatik etorritako bisitari-kopuruaren igoera azpimarratu behar da, % 60 inguru eta % 23 gehiago, hurrenez hurren.

Nafarroak nazioarteko turisten kopuru gehien handitzen den autonomia erkidegoetako bat izaten jarraitzen du: hiruhileko honetan % 22,1 hazi da, eta Espainian, berriz, % 14,8. Estatu mailako eskaera ere handitu da (2015ean baino % 15,7 gehiago), Espainiako batez bestekoaren parean (2015ean baino % 16,3 estatuko bidaiari gehiago), EINek aipatu duenez.

Informazio-eskaera, bisitak eta erromesak

Turismo-bulegoei dagokienez, 60.232 pertsonak jaso dute informazioa aurrez aurre, iaz baino % 77,3 gehiagok. Iruñean eta Erriberrin pilatzen dira kontsultak; bien artean arreta guztien % 41,3 batzen dute.

Jarraipen bat egiten zaien baliabide bisitagarriek 86.235 bisitari jaso dituzten gaur arte, 2015ean baino % 70,9 gehiago. Erriberriko Errege Jauregia eta Xabierko Gaztelua daude ranking horretan buru, bisita guztien % 44 eta % 20rekin, hurrenez hurren. Gainerakoak dira: Bertizko jaurerria, Uzta eta Ardoaren museoa, Iruñeko katedrala, Orreagako Kolegiata, Arellanoko Hiri Erromatarra, Andelosko Hiri Erromatarra, Radako Harresien Barrutia eta Nafarroako museoa.

Azkenik, lehen hiruhilekoan, Orreagan 3.487 erromesek beren txartela zigilatu dute, 2015ean bainio % 21,7 gehiago. Espainian bizi diren erromesak % 40 dira, eta % 25,1 gehitu dira 2015arekin alderatuz. Nazioartekoak % 60 dira, eta % 19,6 gehitu dira iazko datuekin alderatuz, aterpetxearen arabera.

Eskaintza, prezioak eta enplegua

Nafarroak lehen hiruhilekoan araututako 1.196 turismo-establezimendu eta 23.899 plaza eskaini ditu, EINen arabera, % 0,7 gehiago eta -% 1,3 gutxiago, hurrenez hurren: % 17 hotelak, % 52 landetxeak, % 30 apartamentuak eta % 1 kanpinak. Plazak honako era honetan banatzen dira: % 42 hotelei dagokie, % 18 landa-turismoari, % 7 apartamentuei eta % 32 kanpinei.

2016ko lehen hiruhilekoko Nafarroako Hoteletako Prezioen Indizeak 79,9 puntuko batez besteko indizea izan du hilero (2015ean baino % 3,5 gehiago), hau da, tarifak igo egin dira, Espainiako batez bestekoaren 15 puntu azpitik dagoena (% 4,8 igo zen).

Nafarroako hoteleko gela bakoitzak egunean 21,65 euroko batez besteko diru-sarrera (RevPar) ekarri zuen (hileko batez bestekoa), 2015ean epe berean sortutakoa baino % 21,9 gehiago, hau da, Espainian izandako hirugarren igoera handiena, autonomia erkidegoak aintzat hartuta. Espainiako batez besteko RevPar delakoa 41,36 euro izan zen, Nafarroan baino 19,71 euro gehiago, eta % 11,7 handitu zen. Abenduan bakarrik, Nafarroako hotelen errentagarritasuna 2015eko martxokoa baino % 25,1 handiagoa izan zen.

Bestalde, ADR-a (okupatutako hoteleko gela bakoitzeko egunero lortutako batez besteko diru-sarrerei dagokienez), 2016ko martxora arte 57,43 euro izan zen, 2015ean baino % 3,2 gehiago, eta Espainiako batez bestekoa baino 17,59 euro gutxiago (75,03 euro, % 3,9ko igoera izan duena).

Ostatu, janari eta edarien zerbitzuak, eta Nafarroako bidaia-agentzia eta turismoko operadoreen zerbitzuek, Gizarte Segurantzan alta emandako 16.677 pertsona aurkeztu zituzten batez beste hilean 2016ko lehen hiruhileko honetan, iazkoa baino % 5,1 gehiago eta Estatuko batez bestekoaren pare (% 5,5).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa