(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak memoria eta oroitzapena aldarrikatu ditu gizarte justuago bat eraikitzeko astelehena, 2016.eko apirilak 11


Iruñeko hilerrian izan da 1936ko kolpe militarreko identifikatu gabeko hamabi biktimaren gorpuzkien hobiratzean


Gerra Zibileko hamabi biktimaren gorpuzkiak hobiratu dira Iruñeko hilerrian. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok memoriak jokatu beharreko zeregina aldarrikatu du gaur goizean "gizarte justuago eta etikoago bat eraikitzeko"; horretarako, "kontaketa justu eta zehatza egin behar da indarkeria bidegabea eta giza eskubideen urraketa jasan zutenekiko erreparazioa egite aldera".

Hala adierazi du 1936ko kolpe militarreko identifikatu gabeko hamabi biktimaren gorpuzkien hobiratzean, eta jadanik duela zenbait urte lurpetik atera zirenak Urtzanten eta Añezkarren. Ekitaldia Iruñeko hilerrian egin da, udalarena den panteoi batean, eta bertan izan dira Joseba Asiron alkatea, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar eta Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko (AFFNA 1936) lehendakari Olga Alcega.

"Egia, erreparazioa, justizia" hitzekin gorpuzkien aurrean lore-eskaintza bat egin ondoren, Ollo kontseilariak adierazi du gainera, "memorik, egiak eta justiziak herrialde bat nahasketa, zinismo eta ahanzturaren espiral batean harrapatuta ez geratzea uzten dutela", eta "egia, justizia eta biktimei dagokien erreparazioa egiteko eskubidean aurrera egiteko" garaia dela, "memoriaren bidez senideei erreparazioa egiteko garaia".

Ekitaldia Iruñeko Udalarekin dagoen lankidetza-konpromisoaren barnean sartzen da, Memoria Historikoaren Foru Legean jasoa, desagertutako pertsonak hobiratzeko eta hobitik ateratako baina beren senideek erreklamatu gabekoak, duintasunez nonbaiten atseden hartzeko toki bat izateko xedearekin, harik eta identifikatuak diren arte. DNA aztertuz aurkitutako gorpuzkiak norenak diren jakiten denean, familiei jakinaraziko zaie, eta haiek erabakiko dute gorpuzkiak nora eraman.


Gerra Zibileko identifikatu gabeko biktimen gorpuzkiak jasotzen dituen Iruñeko panteoia. ( irudia handitu )

Iruñeko hilerriko panteoia

Identifikatu gabeko gorpuzkiak Urtzanten (11) eta Añezkarren (1) atera ziren hobitik AFFNA 36k egindako lanari esker, eta Iruñeko Udalak nahiz Nafarroako Gobernuak xede horretarako eraikitako panteoian lurperatu dira (Iruñeko Santa Felizia kalea), eta bertan hamar pertsona daude dagoeneko. Azken horiek 2014ko abenduan lurperatu ziren, eta Añezkarreko hilerriko kanpoaldean aurkitutako pertsona baten gorpuzkinak dira, bi Berriobeitiko Oteitzako hilerriko kanpoaldean, bat Ripan eta sei Antxorizko laborantzarako lursail bateko hobi batean.

Panteoiak 3x3 metro ditu, 60 gorpuzkinetarako lekua du, hormigoi armatuz egina dago eta leundutako granito beltzezko harri trinkodunak estaltzen du. Eskuinaldean, espazio garbi bat dago banku batekin eta, haren aurrean, baso koloreko harrizko monolito bat. Panteoi guztiaren inguruan lorategiak daude.

Iruñeko Udalarena da, eta haren mantentze-lan, lurperatze eta gorpuzkiak eramateari buruzko gastuak udalak eta Nafarroako Gobernuak ordaintzen dituzte.

2014ko azaroan, Udalak eta Gobernuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Gerra Zibilaren nahiz Nafarroako frankismoaren biktimen identifikatu gabeko gorpuzkiak lurperatzeko. Bertan, gorpuzki horiek Iruñeko San Joseko hilerriko panteoi batean sartzea erabaki zen, Nafarroako hobi batean topatutakoak eta Gorpuak Hobitik Ateratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Protokoloaren arabera lurpetik atera izan direnak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa