(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi landare-laborategi klima-aldaketak basoetan zer eragin duen aztertzen ari da Nafarroan asteazkena, 2016.eko apirilak 6


Etxauri eta Urraulgoitiko finka publikoetan mundu guztiko 20 espezie baino gehiagoko 3.444 zuhaitz txiki daude Europako ikerketa-proiektu baten esparruan


Zuhaitzak

Gobernuko finketan landatutako zuhaitzak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Etxaurin eta Carrancanosen (Urraulgoiti) dituen basoko finketan mundu guztiko 20 espezie baino gehiagoko 3.444 zuhaitz txiki hazten dira, Europako eskualde atlantikoko basoak klima-aldaketaren ondorioei nola egokituko zaizkien jakiteko asmoz.

Lorategi botaniko horiek Reinforce izeneko ikerketa-proiektu baten barnean daude, eta bertan Europako hamabi ikasketa-zentrok parte hartzen dute. Foru Komunitateak Gestion Ambiental Navarra (GAN) enpresa publikoa izango du ordezkari. Ikerketa horren esparruan material genetiko berarekin eta baldintza beretan 38 klimatan landatutako milaka zuhaitz lortu dira Eskozia iparraldetik Azoreetaraino, eta baita Ingalaterra, Gales, Frantzia, Espainia eta Portugalgo itsasertzetan ere. Horrenbestez, muturreko klima-gertakarien ondorioak ikus daitezke, ohiko laborategi batean probatu ezin den zerbait.

Berriki, aditu frantsesek Nafarroako landaketak bisitatu dituzte (2012koak), eta zuhaitzak egoera onean daudela ikusi dute. Gainera, egiaztatu dute zenbait espeziek, sasiakaziak (robinea pseudoacacia) eta eukalipto hibridoak, landatu diren beste gune batzuetan baino hobeto eboluzionatzen dutela. Gainera, Etxauriko finka Bordeleko Unibertsitateko (Frantzia) bisiten programa batean sartzeko interesa agertu dute ikerketa-proiektu hori ezagutze aldera.

Proiektuak ia lau milioi euroko aurrekontua du. Nafarroak hura egiteko 342.384 euroko aurrekontua du; zifra horretatik, 222.550 Europako funtsetatik dator eta 119.385 euro, Foru Gobernuak emandakoak.

20 espeziatako 3.444 zuhaitz

Aipatu den moduan, GAN enpresa publikoak 3.444 zuhaitz landatu ditu Nafarroako Gobernuak Etxaurin eta Carrancanosen (Urraulgoiti) dituen finketan, 1.836 lehenengoan eta 1.608, bigarrenean.

32 espezie hartzen ditu, haien artean: urkiak, izeiak, artelatzak, alertzeak, algarroboak, astigarrak, zurbeltzak, gaztainondoak, zedroak, altzifreak, eukaliptoak, sasiakaziak, pagoak, pinuak, haritzak, sekuoiak, besteak beste. Haiek hautatzeko, lurzoru eta klimarekiko duten tolerantzia-irizpideak aintzat hartu dira, zer erabilera industrial duten, beraien interes soziala, banaketa-eremua eta egur-ekoizpena.

Haiek guztiak hogei bat herrialdetatik etorri dira. Honako hauetatik: Aljeria, Australia, Bulgaria, Kanada, Kroazia, Txina, Eslovakia, Espainia, AEB, Frantzia, Hungaria, Italia, Maroko, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Turkia eta Ukraina.

Europako ikerketa-proiektua

Reinfforce proiektuak lan-sare bat finkatzen du 37º eta 58º latitudeen artean, eta bertan basoko sektorean nahiz naturgune eta ingurumenaren azterketan espezializatutako hamabi ikerketa-zentrok, unibertsitatek eta teknologia-zentrok parte hartzen dute.

Ikerketak Europako eskualde atlantikoko basoak klima-aldaketari nola egokitu zaizkion aztertzen du, eta eragin diezaieketen mehatxuak identifikatzea eta aztertzea du xede. Egokitzapen-neurriak testatu nahi dira ere, egokienak diren jakiteko eskualde bakoitzeko baso eta baso-landaketen garapen nahiz ekoizpena era iraunkor batean mantentzeko.

Lan horrek arrakasta izateko arboreto-sare bat ezarri zen (zurezko espezien lorategi botanikoak), eta bertan hautatutako espeziei klima-aldaketak eragiten dien ondorioei aurrea hartu nahi zaie beste klima-baldintza batzuen azpian jarriz, eta espezieen heriotza eta hazkunderako joeraren azterketa eginez denbora-tarte handi batez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa