(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEINeko haztegietako enpresek Nafarroako Volkswagenek dituen beharretarako irtenbide berritzaileak bilatzen dituzte asteartea, 2016.eko martxoak 29


Bi bilera egin dira Landabengo lantegiko erronken eta indarra hartzen ari diren enpresetako proiektu berrien arteko lotura errazteko


Taldeko argazkia

Egindako bileretako batean parte hartutako pertsonen talde-argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako Volkswageneko arduradunek eta beren jarduera Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko Berrikuntza Haztegietan garatzen duten enpresa berrietako arduradunek (starts up) bi lan-bilera egin dituzte azken asteotan; bilera horien helburua proiektu berritzaile berriak sortzea da automobilgintzako lantegiak proposatutako erronketatik abiatuz.

Ekimen hori sartzen da, alde batetik, Landabengo lantegia zabaltzen ari den berrikuntza irekiko estrategiaren barnean, eta bestetik, CEINek bere haztegietan lan egiten duten enpresa berritzaileen hazkundea errazteko egindako lanaren barnean.

Esparru horren barnean, lehen jardunaldian, Berrikuntza Haztegietako konpainiek Volkswagen-en fabrikara bisita bat egin zuten, eta bertako arduradunek (ekoizpen nahiz zeharkako arloetakoak) beren ataletako erronkak eta beharrak azaldu zituzten.

Bilera horren ondoren, eta bere jardueraren eta espezializazio-arloaren arabera, indarra hartzen ari diren haztegietako enpresek erronka horien eta beren proposamenak diseinatzeko eskaini ditzaketen irtenbide berritzaileen arteko loturak landu zituzten.

Bigarren lan-saioan, 14 enpresek lantegiko hainbat arlotako arduradunei 26 proposamen berritzaile azaldu zizkieten. Zehazki, saio horretan, honako hauek parte hartu zuten: A2E, Efinovatic, ID Ingeniería Acústica, Ikan Biotech, Imagin, Kunak, Making Genetics, Movalsys, Multihelpers, Navarra Deportiva, Nubapp, OIP Innovations Dreams, Technidrone eta Tedcas.

Gaur egun, Nafarroako Volkswagen proposamenak aztertzen ari da azkenean beren fabrikan egingo diren proiektuak hautatzeko.

Egokitzeko eta erantzuteko ahalmena

Garatutakoa bezalako lankidetza-esparruei esker, indarra hartzen ari diren haztegietako enpresek behar zehatzei egokitzeko eta bizkor erantzuteko duten ahalmena erakutsi dezakete finkatutako enpresen lehiakortasuna indartuko duten produktu edo zerbitzuekin. Eta gure eskualdeko konpainia traktoreek ere start up berritzaileak estatuko merkatuan edo nazioartekoan sartu ahal izatea errazten dute.

Alde horretatik, CEIN beste enpresa nafar batzuekin harremanak ditu, eta azken horiek beren erronkak Berrikuntza Haztegietako enpresei proposatzeko interesa dute elkarrekiko ezagutza bat sor dadin; hala, berrikuntzan oinarritutako sinergiak sortzen lagundu ahalko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa