(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak Nafarroako Unibertsitateko langileen eta bertako onuradunen osasun-arreta bere gain hartuko du maiatzaren 1etik aurrera asteartea, 2016.eko martxoak 22


Data horretan diagnostiko-prozesuan dauden edo prozesu akutu edo azpiakutuen ondoriozko tratamenduak jasotzen ari diren pazienteek eta patologia larriengatik hala direnek, arreta Nafarroako Unibertsitate Klinikoan jasotzen jarraituko ahalko dute


Maiatzaren 1ean Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak Nafarroako Unibertsitateko langileen eta bertako onuradunen osasun-arreta bere gain hartuko du, oro har. Pazienteak diren pertsonak osasun publikoaren arlora behar bezala igarotzea lortzeko asmoz, lantalde bat eratu zen duela aste batzuk Nafarroako Unibertsitate Kliniko nahiz Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko ordezkariekin.

Adierazitako datatik aurrera, pazienteek osasun-arreta behar dutenean, laster esleituko zaien osasun-zentroko lehen mailako arretako profesionalengana jo beharko dute, edo bestela, larrialdi-zerbitzuetara, beharrezkoa balitz.

Nafarroako Unibertsitate Klinikoko espezialistek etengabeko jarraipena ematen dieten pertsonen kasuan, atxikita geratzen diren NOZ-Oko familiako medikuak edo pediatrak egingo du balorazioa, eta hark erabakiko du arreta ahalik eta era egokienean nola eman.

Jakina, prozesu akutu batengatik Nafarroako Unibertsitate Klinikoan 2016ko maiatzaren 1a baino lehen ospitaleratutako paziente guztiak, egun horretan ospitaleratuta daudenak, ospitale horretan bertan artatuko dituzte, harik eta medikuaren alta jasotzen duten arte.

Aparteko salbuespenak

Salbuespen modura, Nafarroako Unibertsitate Klinikok honako kasu hauetan aldi baterako arreta ematen jarraituko du:

  • Maiatzaren 1ean prozesu onkologiko bat jasateagatik artatzen ari diren pertsona guztiek arreta Nafarroako Unibertsitate Klinikoan jasotzen jarraitu ahalko dute, xede horretarako ezarritako irizpide klinikoen arabera eta, nolanahi ere, tratamenduaren amaiera bermatuz.
  • Prozesu kirurgikoei dagokienez, ebakuntza bat baimendu ahalko da, denboran ez dela atzeratu behar irizten bada, baldin eta agindu hori maiatzaren 1a baino lehen eman bada. Maiatzaren 3a baino lehen egin beharko da.

  • Maiatzaren 1a baino lehen haurdun daudela esan zaien emakumeen kasuan, arreta Nafarroako Unibertsitate Klinikoan jasotzen jarraituko dute erditzen duten arte.

  • Maiatzaren 1a baino lehen kontsultan artatutako pazienteei eta emaitza, sail arteko edo aurrez aipatutako kontsulten berrikuspenen zain daudenei, kontsulta berri bat egitea baimenduko zaie, maiatzaren 31 baino lehen egin beharko dena.

  • Ospitale-erabilerako medikazioa behar duten pertsonek Nafarroako Unibertsitate Klinikoan jarraituko dute Nafarroako Ospitalegunean artatzen dituzten bitartean. Farmaziako zerbitzuen arteko koordinazio egokia egingo da.

  • 2016ko maiatzaren 1a baino lehen ebakuntza jasaten duten pertsonek errehabilitazioko tratamendua egin ahalko dute, gehienez ere, ebakuntza egin eta hurrengo hogeita hamar egunetan.

Mugarik gabe, transplanteak izandako pazienteak eta hemodialisira joaten direnak Nafarroako Unibertsitate Klinikoan artatuko dituzte.

Aurrez aipatutako kasu guztiak NOZ-Oren Prestazio eta Kontzertuen Kudeaketa Zerbitzuak baloratuko ditu, eta hark dagokion baimena emango du irizpide horiek betetzen direnean eta eskatutako arreta justifikatutzat jotzen denean.

Haur-adinean dauden adingabeei dagokienez, oro har finkatutako irizpideak beteko dira.

NOZ-Ok honako hau bermatuko du: Nafarroako Unibertsitateko langileei eta haien senideei laguntza emateko prozesua ahalik eta errespetu handienarekin emango dela, kolektibo horri nahiz une horretan laguntza ematen dien profesionalei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa