(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Bruselako atentatuak “gogor” gaitzetsi ditu eta biktimekiko bere elkartasuna erakutsi du asteartea, 2016.eko martxoak 22


Herritarrei deia luzatu die bihar, 12:00etan, Nafarroako Jauregiko Karlos III.aren fatxada parean deitutako elkarretaratzean parte har dezaten


jauregia

Karlos III.aren fatxadaren irudia; bertan egingo da elkarretaratzea.

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat egin du eta, haren bidez, gaur goizean Bruselan izandako atentatu terroristak "gogor" salatu eta gaitzetsi ditu; biktima, haien senide eta hurbilekoekiko bere elkartasuna erakutsi die, halaber.

Gainera, Nafarroako herritarrei deia luzatu die martxoaren 23an, 12:00etan, antolatu den elkarretaratzean parte har dezaten; Nafarroako Jauregiko fatxadaren aurrean egingo da, Iruñeko Karlos III.a etorbidean.

Albistea jakin ondoren, Foru Gobernuak, Bruselako Ordezkaritzaren bulegoaren bidez, Belgikako hiriburuko nafarrekin harremanetan jarri da, zer egoeratan dauden jakiteko. Ordezkaritza etengabe harremanetan dago Bruselan egoitza duten autonomia erkidego guztietako beste ordezkaritzekin.

Gainera, Nafarroako Gobernuak doluminak bidali dizkie Belgikako Erreinuak Madrilen duen enbaxadore Pierre Labouverie-eri, eta Bilboko ohorezko kontsul Sylvie Lagneaux Bonelli-ri, Nafarroarako eskumena duenari.

Adierazpen instituzionalaren edukia

Adierazpen instituzionalaren edukia honako hau da:

"Bruselan gaur goizean gertatutako atentatu basatiaren aurrean, Gobernu honek, bere izenean eta ordezkatzen duen herritarren izenean, lehenik eta behin, biktima, haien senide eta hurbilekiko elkartasuna erakutsi nahi die, bizitzen ari diren une ikaragarri hauetan. Bigarrenik, Gobernu honek konpondu ezinezko kaltea eragiten duen atentatu hau gogor salatu eta gaitzesten du; inolako errurik gabeko pertsonak hil dira bertan, eta ehunka zauritu eragin. Atentatu hori, gainera, Europako bihotza izan du jomuga, eta bake, errespetu eta demokraziaren balioak babesten dituztenen artean izua sortzea izan du xede.

Terrorismoa erabat bidegabea eta demokraziaren aurkakoa dela azpimarratu nahi dugu sortzen duen min eta sufrimenduagatik, eta giza duintasun nahiz pertsonen eskubideen gainetik helburu edo ideia bat jartzen duelako. Terrorismoa indarkeria eta inposiziorako baliabidea da, eta eskubideen urraketa bat bake, bizikidetza, elkarrizketa, errespetu eta herritarren defentsaren aurrean.

Gobernu honek behin baino gehiagotan errepikatu du borondate argia duela desberdin pentsatu, uste eta bizitzen direnen artean errespetua eta bizikidetza sustatuz lan egiteko; izan ere, demokrazian sakonduta lortuko dugu gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzea, eta bertan indarkeriak ez du inolako legitimitaterik izango.

Amaitzeko, Foru Gobernuak Nafarroako herritarrei dei egiten die martxoaren 23an, 12:00etan, antolatu den elkarretaratzean parte har dezaten; Nafarroako Jauregiko fatxadaren aurrean egingo da, Iruñeko Karlos III.a etorbidean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa