(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak apirilaren 7tik 20ra bake eta bizikidetzaren lehen jardunaldiak antolatuko ditu astelehena, 2016.eko martxoak 21


Gervasio Sanchez argazkilariak eta Bernardo Atxaga idazleak gizakiaren duintasunari buruz hitz egingo dute, eta bi antzezlanek indarkeriak sortutako minaren ondorengo adiskidetzea jorratuko


Transcripción textual del video

“Sembrando convivencia / Una mirada desde el arte”. Titulu horrekin antolatu du Nafarroako Gobernuak bake, bizikidetza eta giza eskubideei buruzko lehen jardunaldiak; haien bidez, giza duintasunaren errespetuari eta bakearen kulturaren beharrari buruzko gogoeta bat sustatu nahi da.
Kartela

Jardunaldien kartela.

“Sembrando convivencia / Una mirada desde el arte”. Titulu horrekin antolatu du Nafarroako Gobernuak bake, bizikidetza eta giza eskubideei buruzko lehen jardunaldiak; haien bidez, giza duintasunaren errespetuari eta bakearen kulturaren beharrari buruzko gogoeta bat sustatu nahi da.

Apirilaren 7tik 20eta egingo dira Iruñeko Planetarioan, eta artea izango da aurreikusitako lau saioen lotura (literatura, argazkilaritza eta antzerkiaren diziplinetan).

Hala, Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren (osteguna, hilak 7) eta Bernardo Atxaga idazlearen (asteazkena, hilak 13) parte hartzea izango da. Proyecto 43-2 taldeak (larunbata, hilak 16) proposamen artistiko bat eskainiko du, eta harekin terrorismoaren injustiziaren ondorengo adiskidetzearen aukerari buruzko gogoeta egingo da. Eta Baketik fundazioaren eskutik (asteazken, hilak 20), partaidetzako antzezlan batek guztion inplikazioa eskatuko du bizikidetza eta adiskidetzearen lanetan. Ekitaldi guztiak 19:30ean izango dira. Gaztelaniaz egingo dira, eta euskarak ere tartea izango du, Atxagaren agerraldian bereziki eta hilaren 20ko antzezlanean. Doako sarrera da, edukiera bete arte.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo kontseilariak aurkeztu du programa Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrekin batera.

Biek ala biek azaldu dute Departamentuaren asmoa dela urtero era honetako jardunaldi batzuk antolatzea, bake eta bizikidetzaren kulturari laguntzeko, eta bertan aniztasuna zerbait aberasgarri modura ikusiko da eta ez alderantziz, Ollok esan duenez.

Giza eskubideak urratzeko hainbat adierazpide sakon aztertzetik harago, jardunaldi hauekinm pertsonen duintasuna errespetatzeko beharrari buruz gogoeta bat sustatu nahi da.

Gerrako aurpegiak eta bizikidetza

Lehen saioan (osteguna, hilak 7) gatazka armatuetan espezialista den argazkilari eta kazetari Gervasio Sanchez izango da protagonista (Kordoba, 1959), Heraldo de Aragon egunkariari lotuta dagoena, eta bertan argitaratzen du "Los desastres de la gerra" bere bloga. Haren hitzaldiaren izena "Gerraren aurpegiak. Duintasunak axola du" da , eta giza eskubideetan oinarrituko da, NBEk hura onartu zuenetik 60 urte betetzen dituela eta.

Gervasio Sánchezek ere La Vanguardia, Cadena Ser, BBC eta Tiempo aldizkarian lan egin du. Jasotako sarien artean, Argazkilaritzaren Sari Nazionala nabarmendu behar da, Jaime Brunet Nazioarteko Saria (NUPeko Brunet fundazioak emana), Ortega y Gasset, Kazetaritza Espainiako Erregea edo Julio Anguita Parrado. Hamabi bat argazki-libururen egilea da.

Asteazkenean, hilak 13, Joseba Irazu Garmendiak (Asteasu-Gipuzkoa, 1951), Bernardo Atxaga goitizenarekin ezaguna, "Euskal hiria. La ciudad vasca" izeneko hitzadia emango du. Iraganari eta orainaldiari begiratuz, bizikidetzarako giltzarri batzuk emango ditu. Javier Pagola kazetari nafarrak aurkeztuko du haren hitzaldia.

Besteak beste, honako hauen egilea da: Obabakoak (1989, Euskadi Saria, Narrazioaren Sari Nazioanla, European Literary Award-eko finalista, IMPAC), Gizona bere bakardadean (1994), Soinujolearen semea (2004, Grinzane Cavour saria, Mondello saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009, finalista Independent Foreign Fiction Prize 2012an, finalista Oxford Weidenfeld Translation Prize 2012an) eta Nevadako egunak (2013). Haren obra 32 hizkuntzatan irakur daiteke, eta Montxo Armendáriz (Obaba, 2005), Aizpea Goenaga (Zeru horiek, 2006) eta Imanol Rayo-k (Bi anai, 2011) zinemara eraman dute. Euskaltzaindiko kide eta Erlea aldizkariko zuzendaria da.

"La mirada del otro"

Proyecto 43.2 taldeak (Ruth Cabeza, Pablo Rodríguez eta María San Miguel, eta Chani Martín zuzendaria) larunbatean, hilak 16, "La mirada del otro" ("Bestearen begirada") ekimen artistiko eta pedagogikoa aurkeztuko du indarkeriak eragindako minari buruz. Biktima batek, biktimarioak eta bitartekari batek parte hartzen dute, eta azken horrek adiskidetzea errazteko bilera bat prestatzen du. Obrak bilera baten istorioa taularatzen du, prestakuntzatik bilera gertatzen den arte. Jendeari zabaldutako solasaldi batekin amaituko da antzezlana.

2015eko apirilean estreinatutako "La mirada del otro" ("Bestearen begirada") Espainiako 23 antzokitan erakutsi da. Proyecto 43-2 konpainiak egindako lana honako hauek babesten dute, besteak beste: Bakearen Kultura fundazioa, Fernando Buesa fundazioa, Bakeola, Deustuko Unibertsitateko Aita Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Bartolomé de las Casas Giza Eskubiden Institutua, Federico Mayor Zaragoza, Maixabel Lasa, Txema Urkijo, Mercedes Gallizo, Rafaela Romero, Jesús Eguiguren edo José Manuel Rodríguez Uribes, beste batzuen artean.

Azkenik, pertsonaren eraldaketarako Baketik fundazioak asteazkenean, hilak 20, "¿Y tú qué? / Eta hik zer?" izeneko antzerki forum saio bat eskainiko du Elena Aranbarri eta Mai Gorostiaga aktoreekin. Partaidetzako antzerki baten esperientzia bat da, eta bertan kultura eta hezkuntzaren balioak sustatu nahi dira gatazkak konpontzeko ardatz estrategiko modura. Hiru gairi buruzko hausnarketarako espazio bat sortzen du: "zer gertatu da eta zergatik?", zer egin dezakegu orain? eta zer egin dezakegu etorkizunean berrio gerta ez dadin?".

Gizarte anitza eta demokratikoa

Nafarroako Gobernuak, gobernua osatu ondoren, Foru Administrazioaren organigraman Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideek Zuzendaritza sortu zuen, gizarte anitz eta demokratiko kohesionatuago bat lortzen laguntzeko, indarkeriarik gabe, bertako arazoak eta adostasun ezak aztertzeko elkarrizketa, errespetu eta irtenbideen bilaketa partekatu batetik abiatuta, Ollo kontseilariak azaldu duenez.

Zuzendaritza Nagusiaren aburuz, giza eskubideen urraketa presente dagoen bertako eta nazioarteko testuinguru batean, biktima guztiekiko elkartasunari begiratu behar zaio eta haien egi, justizia eta erreparaziorako eskubideari ere; horrez gain, bakearen kultura bat sustatu behar da, bizikidetzaren adiskidetze-prozesuak bultzatzea eta pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko apustu bat egitea.

Jardunaldiak Zuzendaritza Nagusiaren ekintza planaren barnean sartzen dira, eta honako programa nahiz jarduerak egiten ari da: ikur frankistak kentzen, gorpuak hobitik ateratzen, memoriaren tokiak eta terrorismoaren biktimentzako arreta. Laster, gazteen indarkeriaren departamentu arteko programa bat abian jarriko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Jardunaldien kartela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa