(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Egunerokoa aldatzea normaltasuna aldarrikatzeko osteguna, 2016.eko martxoak 17


Plastikozko poltsen ehun bat girlanda jarri dira gaur, osteguna, Iruñeko Munduaren Parkearen iturrian; Osasun Mentaleko Errehabilitazio Klinikako pazienteek egindako proiektu artistikoa da, eta Ana Mª Sanz zentroko Hasierako Lanbide Prestakuntza Bereziko Programako ikasleen laguntza jaso dute


Iturria

“Colores al viento” izeneko instalazio artistikoak Iruñeko Munduaren parkeko iturria estaltzen du. ( irudia handitu )

Birziklatutako plastikozko poltsen ehun bat girlandek estaltzen dute gaurtik aurrera Iruñeko Munduaren parkeko iturria (600 metro luze, guztira); haren helburua herritarrak sentsibilizatzea eta buruko gaitz bat duten pertsonek gizartean parte har dezaten aldarrikatzea da, sarritan seinalatuak izaten diren estigmetatik urrun.

Instalazio artistiko hori "Colores al viento" izeneko proiektu baten barnean dago, eta Nafarroako Gobernuaren Osasun Mentaleko Errehabilitazio Klinikako paziente eta profesionalek egiten dute, Alicia Otaegui sortzaileak koordinatuta.

Azken urtean, pertsona horiek elikagaien milaka bilgarri jaso dituzte, uraza, litxarreria, lekale, kafe edo moldeko ogiaren bilgarriak, adibidez. Poltsa horiekin bolak egin dituzte eta, ondoren, girlandak osatzeko lotu egin dira.

Jarduera honetan, Ana Mª Sanz zentroko Bulego Laguntzailearen Hasierako Lanbide Prestakuntza Bereziko Programako ikasle desgaituek ere parte hartu dute, eta materialaren bilaketan lagundu dute sustapen-bideo bat eginez, "Saguzar efektua" izenekoa.


Pazienteak eta artista.

Errehabilitazio Klinikako pazienteak girlandak prestatzen, Alicia Otaegui alboan dutela. ( irudia handitu )

"Colores al viento" proiektua Osasun Mentaleko Errehabilitazio Klinikak duela bost urtetik egiten duen "Oztopoak apurtuz" programaren barnean sartzen da; haren helburua buruko gaitza duten pertsonek bizitako estigmarekin amaitzea da. Alde horretatik, azken urteotan, bertako paziente eta profesionalek komunitate-proiektuetan parte hartu dute, esaterako: Artisten auzoa (2014 eta 2015 urteetan) edo Nafarroako Komiki Azoka (2015), bai eta Iruñeko Civivox Jus la Rochari lotutako jarduerak dituzten erakusketetan ere.

Errehabilitazio Klinika

Errehabilitazio Klinika Osasunbidearen zentro bat da, eta Osasun Mentaleko kudeatzailetzaren mende dago. Gehienez buruko gaixotasun larria duten 60 pertsona artatzeko ahalmena du, 17 eta 65 urte artekoak. Hiru tratamendu-programa ditu, haietako bi ospitaleratzearekin eta hirugarrena, eguneko zentroko araubidean.

Iruñeko Atarrabiako etorbideko 53. zenbakian dagoen zentroa 2001ean inauguratu zen. Diziplina anitzeko arreta espezializatua eskaintzen du, gaixoberritzeak prebenitzeko eta pazienteen autonomia- eta integrazio-maila ahalik eta handiena lortzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa