Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gainera, Nafarroako Gobernuak iparraldeko erdiko errepideetan zirkulatzen duten gidariei arreta eskatu die
Nafarroako Gobernuak datozen ordutan elurra kentzeko 76 ekipo mugiaraziko ditu biharko, larunbaterako egindako meteorologia-iragarpena dela eta; haren arabera, elur-maila 500 eta 800 metro artean kokatuko da Foru Komunitateko iparraldeko erdian.
Dispositibo hori, gaur, 18:00etatik aurrera hasiko da lanean 35 makinarekin, baina kopuru hori handitu egingo da goizaldean: 62 makina ariko dira lanean orduan. Bihartik, larunbatetik aurrera, berriz, elurra kentzeko 76 makina izango dira.
Makina horiek honako toki hauetan jardungo dute lanean: Nafarroako Autopista (AP-15); Sakanako (A-10), Bideko (A-12), Leitzarango (A-15), Iparraldeko (A-1) eta Pirinioetako (A-21) autobiak; Iruñeak eta Behobiak bat egiten duten errepidea (NA-121-A) eta Iruñeak eta Frantziak bat egiten duten errepidea, Baztandik (N-121-B); eta Iruñeko Ingurabidea (PA-30).
Gainera, elurra kentzeko makinak ondorengo mendateetako errepideetan ere ibiliko dira: Aibar, Artesiaga, Belagua, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lapicea, Lerga, Lizarraga, Meano, Mezkiritz, Aralargo San Migel, Urbasa eta Urkiaga; Goñi, Izagaondoa, Pirinioetakoak, Ultzama eta Urraul ibarretan ere izango dira.
Nafarroako Gobernuak gidariei iparraldeko erdian arreta handiarekin zirkulatzeko eskatzen die eguraldi txarra izango dutela-eta. Halaber, beren ibilbideari ekin aurretik, Foru Komunitateko errepideen egoera kontsultatzeko gomendatzen die www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian; bertan, eguneratutako informazio emango da. Nafarroatik kanpo joan behar izanez gero, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko webgunean informazioa jasotzea komeni da (www.dgt.es), edo bertako informaziorako telefonoan (011).
14:30ean, sare nagusiko Iruña-Madril (N-113) errepideak moztuta jarraitzen zuen, Castejonen (75 eta 77 kilometro-puntuen artean), Ebro ibaiak gainezka egin duela eta; Nafarroako Autobidean ere (AP-15) arretaz gidatu behar da Irurtzun parean (111. kilometro-puntua), Iruñerako noranzkorako hiru erreietatik bakar batean baino ezin baita zirkulatu, goi-tentsioko dorre bati eusten dion garabi bat jarri dela eta. Bigarren mailako sarean, Berako errepidea (NA-8304) itxita dago, gune horretatik hurbil dagoen tokiko bide batean zulo bat dagoelako.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen