(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxiboaren martxoko mikroerakusketa XIV. mendeko hebreeraz idatzitako aparteko bi dokumenturi buruzkoa da osteguna, 2016.eko martxoak 3


1300 eta 1309an Tuteran eta Milagron sinatutako bi ketubah edo ezkontza-kontratu dira, eta datozen asteotan Mexiko Berrira bidaiatuko dute, Santa Feko History Museumera


Tuterako bi judutarren ezkontza-kontratua, 1300. urtekoa. ( irudia handitu )

Ostegunean, gure zenbaketaren arabera munduaren Sorreraren 5060 urteko elul hilabetetatik 2 egunera, Tuterako hirian, R. Salomón bar Yom Tob senargaiak R. Hayyim-en alaba Soli dontzeilari honako hau esan zion: "Izan nire emaztea Moises eta Israelgo legearen arabera" (...). Formula horrekin hasten da Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean gordeta dagoen ezkontza-kontratu judutar zaharrena. Tuterako bi herritar judutarren kontratuari dagokio, ketubah izenez ezagutzen dena ere, eta 1300. urtekoa da. Aparteko dokumentu horrek, 1309an Milagron datatuta dagoen antzeko beste batekin batera, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak martxorako programatutako mikroerakusketa osatzen dute.

Bi ketubah horiek Mexiko Berriko History Museumera bidaiatuko dute, Santa Feko hiri estatubatuarrera (Mexiko Berria estatuko hiriburua), erakusketa garrantzitsu baten parte izateko, Espainia eta Europako museo eta artxibo garrantzitsuenetatik bidalitako beste pieza batzuekin batera. Erakusketa horren izena Fractured Faiths: Spanish Judaism, The Inquisition, and New World Identities da, eta aurtengo maiatzetik abendura arte zabalik izango da.

Aldi baterako mailegua adostuta, Nafarroako Artxiboak aukera hori baliatu nahi izan du herritarrei bi dokumentuak erakusteko, egokiak diren kontserbazio eta segurtasuneko neurriak hartu ondoren, Santa Fe-ra bidali aurretik.

Hebreerako dokumentazioa

Nafarroako bere artxiboetan hebreera hizkuntzan eta alfabetoan idatzitako Erdi Aroko dokumentu garrantzitsuak gordetzen ditu. Ondare hori Erdi Aroko komunitate judutar nafarren historiaren lekuko baliotsua da, eta Foru Komunitatea, lehengo erreinu hispaniarren artean, hebreeraz idatzitako dokumentu gehien kontserbatzen dituen lurraldeetako bat bihurtu da.

Erakusgai jarritako dokumentuak XIV. mendeko bi ketubot dira, hebreera alfabetoarekin pergaminoan idatzita. Ketubah (ketubot, pluralean), ezkontza-kontratuak judutarren tradizio erlijiosoan jasotzen duen izena da, lekukoen aurrean egindakoa; bertan, senargaiak andregaia ezkontzeko konpromisoa formalizatzen du, eta andregaiak emazte bihurtzeko baimena adierazten du; dotearen balorazioa zehazten da, gainera,

Mikroerakusketa honetan ikusgai jarritako lehen ketubah 1300. urteko abuztuaren 18an izenpetu zen (5060 urtea, hebreerazko egutegiaren arabera), eta Salomon eta Soli izeneko bi ezkongai nafarren ezkontzeko akordio bat jasotzen du. Bereziki baliotsua da, ez soilik Nafarroan kontserbatzen direnen artetik ketubah zaharrena delako, baita testuaren ertzetan tinta gorriarekin egindako apaingarri aberatsak daudelako ere; bertan, dokumentuko goialdeko bazter bakoitzean ageri diren hegaztien bi figura nabarmendu daitezke.

Bigarren ketubah alea Milagron formalizatutako ezkontza-akordioa da. 1309ko maiatzaren 15ean (hebreerazko egutegiaren arabera, 5069 urtea). Senargaiak Samuel zuen izena eta andregaiak, Jámila. Ketubah-ren testuak jasotzen duenez, formula tradizionalen arabera, Samuelek ondorengoa eskatu zion Jámilari: "Izan nire emaztea Moises eta Israelgo legearen arabera; gizonezko judutarrak beren emakumeak leialki zerbitzatzen, ohoratzen, mantentzen dituzten era berean zerbitzatuko, ohoratuko eta mantenduko zaitut"; jarraian, honako hau jasotzen da: "Eta hori Jámilak onartu zuen, eta haren emazte bihurtu".

"Mexiko Berrirako bidea hartu duten XIV. mendeko bi ketubot nafar" izeneko mikroeraskusketa, denentzat irekita dago, doan da, eta martxoan zabalik izango da Nafarroako Errege Artxibo Orokorrek beheko galerian. Bisita-ordutegiak honako hauek dira: astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa