(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 16,6 milioi euroko diru-laguntza eman die industriako 173 ETEri osteguna, 2016.eko martxoak 3


116,7 milioi euro inbertitzen ari dira eta 700 lanpostuko sortuko dituzte, haietatik % 76 finkoak


Gailu elektronikoa

Diru-laguntzen % 50 EGEF Europako funtsak kofinantzatu ditu.

Nafarroako Gobernuak industriako ETEetan inbertitzeko laguntza-deialdia ebatzi du; haren bidez, 16,64 milioi euro emango zaizkie 2015ean, eta zati handi batean, 2016an 116,7 milioi euroko inbertsioak egingo dituzten 173 enpresari.

Batez besteko laguntza babesgarria den inbertsioaren % 15era heltzen da, 700 lanpostu sortzea espero da; haietatik % 76 (534), finkoak. Diru-laguntza horien % 50 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez.

Babestutako 173 ekimenetatik, ekoizpen-fabrika berriak abian jartzeko 36 proiektu azpimarratu behar dira. Ekimen horien zati handiena berriki sortutako enpresek sustatzen dute, eta inbertsioaren zenbatekoagatik, 9 enpresa nabarmentzen dira (milioi bat euro baino gehiagokoak): Lozys Pharmaceuticals S.L., Lekarozen; Davalor, Taxoaren; Envaplaster S.A., Vianan; Electrodomésticos Jata, S.A., Tuteran; Simogaberri, S.L. eta Keytech, S.L., Lekunberrin; Recubrimientos Plásticos, S.A., Los Arcosen; Ecofert Sansoain, Artaxoa; eta Eukoplast Polymer Extrusion, Areson.

Laguntzen helburua industria-sektoreko inbertsioak bultzatzea da, eta bereziki, enpresa-mota batean, ETEetan (250 enplegatu, gehienez ere), Nafarroako industriaren sare nagusiena dena; izan ere, hazkunde nahiz enplegua sortzeko "funtsezko" eginkizuna betetzen dute, eskualdeko BPGd-ean garrantzia handia dute, bai eta I+G+B arloan nahiz esportazioetan ere.

Metal-sektoreko inbertsioa

Sektoreka, deialdi honetan metal-sektorean inbertitzeko behar garrantzitsua hauteman da. Zehazki, proiektuen % 40 (173tik 70) eta inbertsioaren % 35 (41,2 milioi euro) metalurgia eta produktu mekanikoek sortzen dute. Makinarian eta ekipoetan egindako inbertsioak ere azpimarratu behar dira (inbertsioaren % 14); industria kimikoan ( % 12); manufakturen industrian eta zerbitzuetan (% 11); kautxua eta plastikoetan(% 10), nekazaritzako elikagaietan-prestatutako plateretan (% 6); garraioko ibilgailuetan (% 5) eta arte grafikoetan (% 4).

Enplegu berria sortzeari dagokionez (700 lanpostu), % 50 baino gehiago bi sektoretan gertatu da: metalurgia eta produktu mekanikoak dira berriz ere rankingaren buru, haietan sortzen da lanpostuen % 28 (197 lanpostu, 191 finkoak); atzetik dator zerbitzuen arloa (% 23 edo 159 lanpostu, 122 finkoak). Kautxu eta plastikoen sektorean sortutako lanpostuak ere garrantzitsua da (% 14 edo 97 lanpostu, 68 finkoak).

Zonaldeka

Kokapenari dagokionez, espedienteen % 39 (68) eta inbertsio guztiaren % 26 (30,4 milioi) Iruñerrikoak dira; bertan, 275 enplegu sortzea aurreikusten da, % 74 finkoak (204 enplegu).

Proiektuen % 35 eta inbertsioaren % 40 Erribera aldean izan da (Arga, Aragon, Ebro eta Tutera). Zehazki, Ebroko Erriberan kokatzen dira espedienteen % 13 (inbertsioko 23 proiektu) eta proiektatutako inbertsioaren % 17 (20 milioi), 77 lanpostu sortzeko aurreikuspenarekin, haietatik 52, finkoak.

Beste 15 ekimen (% 9), 10 milioiko inbertsioa aurreikusiz (kopurua guztiaren % 9) Ebroko Erriberakoak dira, eta 97 lanpostu sortuko dira bertan, 81 finkoak. Argako Erribera eta Aragoikoak dira 23 espediente (kopuru guztiaren % 13), 16 milioiko inbertsioarekin (% 14) eta 71 lanpostu sortuz, 55 finkoak.

Tafalla-Erriberri erdialdeko zonaldean, 3 proiektuk jasoko dituzte laguntzak (kopuru guztiaren % 2), 4,4 milioi euroko proiektatutako inbertsio baterako (% 4), eta lau lanpostu sortuko dira.

Deialdira ez dira aurkeztu Zangoza inguruko proiektuak. Eta Estellerrikoak dira 8 espediente (% 5), 4,6 milioi euroko proiektatutako inbertsio batekin. 49 lanpostu sortuko dira, 27 finkoak.

Nafarroako iparraldetik, 4 espediente (% 2) eta aurreikusitako 864.300 euroko inbertsioa Pirinioetako ibarrei dagokie, 11 lanpostu sortzeko aurreikuspenarekin, 4 finkoak (% 36).

Nafarroa Atlantikoan, enpresako 20 ekimenek (kopuru guztiaren % 12) 21,54 milioi inbertitzea espero dute (% 18), eta 90 lanpostu sortzea, % 94 finkoak (85 lanpostu).

Azkenik, 9 espediente (% 5) Baztan-Bidasoakoak dira, aurreikusitako 8,2 milioi euroko inbertsioarekin ( % 7), eta 26 lanpostu sortuz, 22 finkoak.

ETE moten arabera

Enpresa-tamainaren arabera, espedienteen % 39 (67 ekimen) mikroETEek sustatzen dituzte, haiek 16,9 milioi inbertituko dituzte (kopuru guztiaren % 15) eta 3,2 milioiko diru-laguntza jasoko dute (babesgarria den inbertsioaren % 20). 103 enplegu sortuko dute, guztiaren % 15, eta haietatik, 77 finkoak (80 lanpostu).

Espedienteen beste % 34 bat ETE txikietatik dator (59 ekimen), 41,3 milioi inbertituko dute (kopuru guztiaren % 35) eta babesgarria den inbertsioaren % 19ko batez besteko laguntza jasoko; hala, 332 lanpostu sortuko dute, % 83 finkoak (274).

Azkenik, espedienteen % 27 (47) enpresa txikietakoak dira, eta aurreikusitako inbertsio guztiaren % 50 sortuko dute (58,4 milioi). % 11ko batez besteko laguntza jasotzen dute eta 265 lanpostu sortuko dute (guztiaren % 38), haietatik 180, finkoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa