(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Foruzaingoaren hurbiltasuna eta herritarrek haiei buruz duten balorazio ona azpimarratu ditu larunbata, 2016.eko otsailak 27


Polizia horren jaiaren buru izan da, eta bertan 12 domina eta 44 zorion-agiri banatu dira


Barkos Lehendakaria, bertaratutako guztien aurrean egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Foruzaingoaren jaia ospatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian, eta hura "Polizia maitea, hurbilekoa eta errespetatua dela" esan du; "duela urte askotatik herritarrek inkesten bidez egindako balorazioan, lehen estamentu izaten jarraitzen du, egunero-egunero bertako 1.076 funtzionarioek erakusten duten profesionaltasunari esker, aurrekontu-esparru zaila izan arren eta, krisi ekonomikoa dela eta, bere bilakaera baldintzatu duena".

Uxue Barkosekin batera izan dira, Foru Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez; Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko Barneko eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumont; Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminza eta Foruzaingoaren buru Torcuato Muñoz.

      

Ekitaldian zehar 12 domina, 44 zorion-agiri eta lau metopa banatu zaizkie poliziei "haiek egindako lanagatik eta erakutsitako konpromiso, profesionaltasun, lan, ibilbide, ikerketa, esku hartze eta inplikazioagatik, beste merezimendu batzuen artean". Barkos Lehendakariak zorionak eman dizkie, eta "zuen zerbitzua betetzeko orduan egunero hobeak egiten zaituzteten motibazio-puntu horrekin" jarraitzera bultzatu ditu.

          

Saritutako zenbait foruzain, agintariak agurtzen. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak jakin badaki "Foruzaingoak zer premiazko behar dituen" eta, beraz, 2016ko aurrekontuan eta hurrengo aurrekontuetan ere, behar besteko baliabideak emango zaizkie azken 51 urteotan betetzen ari den lana egiten jarrai dezaten; "zuzkidura horri esker, beren lana eraginkortasun nahiz duintasunez egingo dute, eta ibilgailuak, arropa eta material teknikoa, besteak beste, erosteko bultzada handia ekarriko du", estilo elkarrizketatzailearekin eta jarrera enpatiko eta malguekin; hala, "gure foruzainak polizia hurbileko eta erabilgarri modura agertuko dira herritarren aurrean, azken horien arazoak konpondu ahal daitezen".

"Azken garaietan –jarraitu du Lehendakariak– poliziaren profesionaltasuna lan erreaktiboetara egindako jardueratzat jo da. Planteamendu horrek ahaztu egin du poliziaren idiosinkrasiak berak (urteko 365 egunetako 24 ordutan presente eta erabilgarri dagoen zerbitzua eta lurraldean duten zabalkundeagatik Foru Komunitateko edozein tokitara joan daitezke) foruzainak herritarrari edozein egoeratan, edozein unetan eta tokitan lagundu ahal izateko egoera egokian jartzen dituela.

Jarraian, Barkos Lehendakariak 2015eko memorian jasotako zenbait datu azpimarratu ditu; haien arabera, 8.509 ekintza penaletatik 9.453ra pasa da eta 1.867 kasu argitu ziren, 2014an baino 821 gehiago. Herritarrek jarritako salaketak jasotzeari dagokionez, % 32,45arekin, delitu gehien ezagututako polizia izan zen, eta haren atzetik datoz, udaltzainak, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala. Herritarrentzako arretan edo irakaskuntzan egindako lana ere aipatu du, prebentzio-kanpainen, bide-heziketako ekintzen edo Interneteko segurtasunari buruzko hitzaldien bidez.

Hori guztia egin ahal izan da, Uxue Barkosen aburuz, "bertako kideen giza potentzial eta profesionalari esker, ezagutzen duten epidermis batean behar bezala txertatuta daudenak; eta, horregatik, abantaila handia ematen die beren lana era trebean egiteko. Kapital hori gabe ezinezkoa izango zen jarritako helburuak erdiestea, eta ez dugu ahaztu behar, helburu horiek gure Foru Komunitatean segurtasun eta ongizate-maila handiagoak lortzen laguntzen dutela".

Araudiaren arloan abiarazitako ekimenen artean, Lehendakariak antolaketa eta funtzionamenduko araudia aipatu du, Nafarroako Polizien Foru Legeko araudiaren garapenaren normalizazioa, Lanpostuen azterketa, barneko lekualdaketei buruzko lehiaketa baten deialdia edo Estatuko etorkizuneko gobernuarekin kupoa eta poliziaren zabalkundea negoziatzea.

Foruzaingoaren buru Torcuato Muñozek ere esku hartu du, eta hark honen aldeko apustua egin du: herritarrek foruzain bakoitza "beretako baten modura har dezatela, hurbilekoa dena"; hala, poliziengana jo du "konpromisoa, profesionaltasuna eta polizia barneko kide senti daitezen" eskatzeko. Gainera, gogora ekarri du plantilla aktibo dauden 1.076 foruzainek osatzen dutela, eta 2015ean herritarrek salatutako 9.453 ekintza penaletan esku hartu zutela, 2.037 atxilotu eta inputaturekin. gainera, Foruzaingoak 2.656 istriputan esku hartu zuen, haietatik 102, larriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barkos Lehendakariaren Diskurtsoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa