(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak komunikazio eta lankidetzarako bideak ireki dituzte berdintasun-arloan ostirala, 2016.eko otsailak 19


Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria bere euskal homologoarekin bildu da ostiral honetan, Gasteizen


Bilera

Bilerako parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari Mertxe Leranoz eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaida bildura dira gaur, Gasteizen, eta bertan emakume nahiz gizonezkoen arteko berdintasun-arloko zenbait gai jorratu dituzte; aldi berean, komunikazio eta lankidetzarako bideen bitartez elkarlanerako harreman estu bat urratzeko borondatea agertu dute.

Bileran, bi zuzendariek emakumeen partaidetza soziala ikusarazteko beharra azpimarratu dute elkartegintzako mugimendua sustatuz, bai eta erakundeekin beren solaskidetza sustatzeko beharra ere.

Aztertutako beste gai bat Berdintasunaren aldeko Udalerrien Sare bat bultzatzea izan da. Ekimen hori alor horretan konprometitutako udalerrietarako langune bat sortzeko behar nahiz garrantzitik sortu da; bertan esku hartzeko estrategiak ezarri eta partaideen arteko sinergiak indartuko dira.

Gainera, berdintasun-alorrean eta emakumeen aurkako indarkerian prestakuntza emateko beharrekin bat etorri dira; prestakuntza hori profesionalentzat izango zen; horrez gain, berdintasun-printzipioa zeharkako eran finkatzeari lotutako jarduera-ildoak sustatzearekin bat etorri dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa