(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sexu eta ugalketako osasunaren etorkizuneko araudiari egindako hiru proposamenetatik bi onartu dira osteguna, 2016.eko otsailak 18


273 ekarpen jaso dira, gehienak, zerbitzuei, herritarren eskubideak sendotzeari eta osasun-profesionalentzako bermeei buruzkoak


Nafarroako Gobernua prestatzen ari den sexu eta ugalketako osasunaren araudi berriko zirriborroari profesional, erakunde sozial eta herritarrek egindako 273 ekarpenetatik, hirutik bi onartu ditu Osasun Departamentuak.

Proposamen horien edukia askotarikoa da, nahiz eta ondorengo gaiei lotutakoak nagusitzen diren: zerbitzuen arloko irismenaren zehaztasuna, herritarren eskubideak sendotzea eta osasuneko profesionalentzako bermeak.

Testu berria idatzi da dagoeneko, eta datozen egunotan argitaratuko da Nafarroako Gobernu Irekiaren atarian, hilabetez ekarpen gehiago egiteko aukera izan dadin. Gainera, Osasun Departamentua profesionalekin gehiagotan bilduko da egindako aldaketak azaltzeko eta prozesu horretan beren partaidetza berriz ere sustatzeko.

Profesionalen eta erakunde sozialen ekarpenak

Jasotako ekarpen guztietatik, 161 osasuneko profesionalek egin dituzte eta 112, erakunde sozial edo herritarrek. Lehenengoetatik, guztiz edo zati bat % 69 onartu dira, eta bigarrenetatik, % 61,5.

Guztira, Osasun Departamentuak 138 proposamen oso eta 34 partzialki sartu ditu sexu eta ugalketako foru-dekretuko etorkizuneko zirriborro berrian. Gainera, beste zortzi kontuan hartuko ditu erregulazio berri horren araudia garatzeko orduan, dekretuari berari ezin baitzitzaizkion aplikatu.

Proposamen gehienak, 87, zerbitzuen arloari buruzkoak dira. Atzetik datoz, urrun samar, terminologia-alderdiei buruzko iradokizunak(27); hezkuntza sisteman osasunerako hezkuntzako prestakuntzari lotutakoak (26); kontzientzia-eragozpen eta konfidentzialtasunaren alderdiei buruzkoak (25) eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzkoak (21).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa