(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak ehiza-fauna harrapatzeagatiko ibilgailuen asegurua berrikustea eta estaldura bermatzea gomendatzen du osteguna, 2016.eko otsailak 18


Martxoaren 1ean estatuko araudia indarrean sartuko da Nafarroan; haren arabera, ibilgailua gidatzen duen pertsonari egozten zaio eragindako kalteen erantzukizuna  


Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Foru Komunitateko gidariei beren aseguru-polizak berrikus ditzaten gomendatzen die eta, hala badagokio, ehiza-espezieak harrapatzeen ondorioz eragindako kalteen estaldura jaso dezatela (basurdea, orkatza eta azeria); izan ere, martxoaren 1etik aurrera, asteartea, Nafarroan trafikoko estatu-mailako araudia indarrean sartuko da; haren arabera, ibilgailua gidatzen duen pertsonari egozten zaio eragindako kalteen erantzukizuna

Arau orokor modura, ezingo zaie kalte-ordaina eskatu ehiza-barrutiei edo Nafarroako Gobernuari berari, gaur egun gertatzen den moduan.

Arau honen salbuespenen artean dago ehiza-faunaren istripuak honako hauen ondorioz eragin izana: taldean egindako ehizaldia, irekitako hesiak edo seinale eskasak egotea istripu-maila handiko zatietan. Gainera, ehizakoak ez diren fauna basatiko espezieak edo mehatxatutako espezieak (azkonarra, putrea…) tartean dauden ezbeharretan erantzukizuna Ingurumen Departamentuarena izaten jarraituko du.

Lege-aldaketa Nafarroan

Aldaketa horren jatorria estatuko Trafiko Legearen jatorrian dago (6/2014 Legearen xedapen gehigarria); haren arabera, bide publikoetan ehiza-espezieak harrapatzeagatik eragindako kalteen erantzukizuna ibilgailuaren gidariari egozten zaio, bertan sartutako animalien balioagatiko erreklamazioa egiteko aukerarik izan gabe.

Ehiza eta Arrantzako Foru Legeak erantzukizuneko bestelako araubide bat ezartzen zuen, eta Ingurumeneko Departamentuak bere gain hartzen zuen, kasu gehienetan, ezbeharrean sortutako kalteen ordainketa. Gidaria erantzule zen soilik trafikoko arauak ez zituela bete egiaztatzen bazen (abiadura desegokia, gida-baimenik gabeko gidaria...).

Estatuko lege berriari egokitzeko asmoz, autonomia erkidego guztietan aplikagarria dena, Nafarroako Gobernuak aldaketa 2016ko Aurrekontuen Foru Legean jaso zuen (29. xedapen gehigarria), nahiz eta indarrean otsailean sartu beharrean (aurrekontuko arau guztiak bezala), martxoaren 1era atzeratu zen ibilgailuetako titularrek beren aseguru-polizen estaldura egokitzeko erraztasunak izan zitzaten, hori egitea beharrezkoa balute.

Arrazoi hori dela eta, egoera hori estalita ez badute, Departamentuak dagozkien aseguru-konpainiekin harremanetan jartzeko gomendioa egin die.

Salbuespenak eta erantzukizuna

Trafikoko Legearen erreformak bi salbuespen baino ez ditu ezartzen gidariak kalteak ordaintzeko erantzukizun hori izan ez dezan.

Lehenik eta behin, harrapatzea honako honen ondorio zuzena izatea: "Ehiza larriko espezie baten taldekako ehiza-ekintza bat egitea egun berean edo hamabi ordu lehenago amaituta izatea". Kasu horretan, ehiza-aprobetxamendu edo lursailaren jabetzako titulartasunaren erantzule izango da.

Beste salbuespen bat: ezbeharra "itxiturako hesia epearen barnean konpondu ez izanaren ondorioz gertatzea edo, hala badagokio, ibilgailuen talkagatik istripu-maila handiko zatietan animaliak aske daudela adierazteko seinaleak ez jartzeagatik". Kasu honetan, erantzukizuna bideko titularrarena izango zen.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa