(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak partaidetza-prozesuari ekingo diote Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko ostirala, 2016.eko otsailak 12


Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak 2017ko abenduan toki-erakundeen proposamena jasoko duela aurreikusten da eta 2018an Parlamentuari lege-proiektuak entregatuko dizkiola


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak partaidetza-prozesu bat abiaraziko dute Toki Administrazioaren antolaketa berri baten oinarriak finkatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabi Lasak prentsaurrekoa eman dute “legealdi honetako erronka nagusietako bat” izango denaren prozesuaren helburuak aurkezteko; “Nafarroarako ezinbesteko lana da” bere Toki Administrazioa eta lurralde garapena XXI. mendeko errealitatearen eskaera berrietara egokitu nahi badu, Departamentutik aipatu dutenez. Gai hau aztertzen den hirugarren legealdia da jarraian, aurreko aldietan berrantolaketa ez baitzen gauzatu.

Prozesu honen helburua Nafarroako Toki Administrazioaren antolaketa berria zehaztea da; hala, bere eskumenak herritarren aurrean egikaritu ahal izango ditu eta haren eskubide zibilak zein parte hartze aktiboa bermatu.

Partaidetza-prozesua oinarrizko hiru alorretan oinarrituko da: eskumenen mugapena, tokiko maparen antolaketa eta egitura eta finantzaketa.

Partaidetza-prozesua

Prozesuan parte hartuko dute: Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Zuzendaritza eragile koordinatzailea izanik; toki-erakundeek, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa eragile koordinatzailea izanik; talde parlamentariek; arlo horretako aholkulari eta adituek; esperientziadun funtzionarioek eta bestelako tokiko eragileak.

Modu sinkronikoan aurrera egingo duten hiru lantalde finkatuko dira. Lehenengoa udal karguek osatuko dute, eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak era autonomoan zuzenduko du erabakitzeko izaerarekin, hau da, erabakiak hartzeko ahalmena izango du. Beste talde bat Toki Administrazioko adituek osatuko dute eta beste bat Toki Administrazioko funtzionarioek. beren ikuspegi juridiko-ekonomikoa emango dute.

Prozesuak fase ezberdinak izango ditu eta bi urtetan gauzatuko da: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak jadanik bere lantaldeekin hasitako lehenengo bat, eta haiek eztabaidako oinarriei ekarpenak egingo dizkiete, maiatzera arte luzatuko dena; bigarren batean talde erabakitzaileek nahiz aholkularitzakoek era sinkronikoan lan egingo dute proposamen zehatzak egiteko; hirugarrenean talde parlamentariek beren iritzia emango dute eta ekarpen propioak egingo dituzte.

Lan hau egiterakoan ikuspegi tematikoa zein lurraldekoa erabiliko da. Eguneroko errealitatetik abiatuta prozesu irekia burutuko da, ekarpenak faseka egingo direlarik; denon artean adostutako dokumentu bakar batera heldu arte.

2017ko abendutik aurrera Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioaren bidez, dagokion lege-proposamenak egin eta Parlamentura igorriko ditu eta, hala, 2018an araudi-aldaketak egikaritu ahalko dira.

Eduki nagusiak

Toki Administrazioa antolatzen duten oinarrizko hiru arlotan lan egin nahi da, eta Nafarroan eguneratze handia egitea behar dutenak.

1.- Tokiko eskumenak: 1990eko Nafarroako Toki Administrazioko Foru Legetik, eskumen berriak sortu dira, beste batzuk eskuordetu dira, legeria berria dago.

Departamentuak eginiko hausnarketa honako hau da: “Argi eta garbi jakin behar da zein diren udal eskumenak, zein udalez gaindikoak eta zein foru-eskumenak. Gainera, eskumen horietatik zein diren norberarenak erabaki behar da, zein bere gain hartzen diren eskuordetzeagatik eta zein baldintzetan eta, azkenik, zer egin behar dugun gaur egun norberarenak ez diren moduan bakarrik sailkatu daitezkeen beste batzuekin. Pertsona guztiek, edozein udalerritan bizita ere, udaleko zerbitzu guztiak antzeko kalitate batekin jasotzeko aukera izatea da helburua”.

2.- Tokiko mapa: Nafarroak 272 udalerri ditu, 348 kontzeju, 65 mankomunitate, 18 elkarte eta 5 erakunde tradizional. Nolanahi ere, argitasun eza handia dago herriz gaindiko egituretan, inolako antolaketarik gabe sortu baitira, zenbait administraziotako eskumenak estaltzen ditu eta haien banaketak ez ditu lurralde-irizpideak betetzen beti.

“Mapa hori antolatu behar da lurralde-irizpide bat finkatuz, eta hari mugaz gaindikotzat jotako zerbitzuak gehituko zaizkio era ordenatu batean, egitura deszentralizatua, autonomoa, koordinatua eta orekatua izan dadin saiatuz”, proposatu du Departamentuak.

3- Toki-erakundeen finantzaketa: Nafarroako toki-erakunde bakoitzari zer eskumen dagozkion eta ”lurralde-mapa” zehaztu ondoren, beharrezko finantzaketa-ahalmenaz hitz egitea beharrezkoa izango da lasaitasun osoz eta kalitatearekin egikaritu ahal izateko: zergak, foru-zergetan parte hartzeko funtsak...

“Beharrezkoa da finantzaketa-sistema justu eta orekatu batera heltzea, Toki Erakunde guztien funtzionatzeko gaitasuna bermatuko duena haien artean alde handirik izan gabe”, aipatu du departamentuko ordezkariek.

Oinarrizko hiru lan-ardatz horiez gain, prozesuak beste eduki batzuk ere jorratuko ditu, esaterako: herritarrek udalaren bizitzan eta bertako erakundeetan parte hartzea, gardentasuna eta gobernantza egokia, Toki Erakundeetako kargudunek jaso beharreko soldatak…

Proposamenak ere oinarria eta erreferentzia modura balioko du gobernuaren sektoreko politikak prestatzerakoan. Horregatik, Departamentuak tokiko erreformaren planteamenduei egokitu beharko zaizkie emaitzak zehazten diren heinean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa