(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIN sozietate publikoak Nafarroan 138 negozio berri abian jartzen lagundu zuen 2015ean asteartea, 2016.eko urtarrilak 26


Enpresa horiek 216 enplegu sortu dituzte, haietako % 64 autonomo gisa


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak Foru Komunitatean 138 enpresa berri sortzen lagundu du 2015ean, eta guztira 216 enplegu berri sortu dituzte. Negozioen % 64 autonomo gisa izan zen, % 26 merkataritza sozietateak eta % 10 sozietate irregular moduan.

Jarduera ekonomiko berri horiek erakundeak ekintzaileei "Enpresa Bizkortzaile"-aren bidez emandako euskarri-lanaren emaitza dira beren negozio-ideiak heltzea, osatzea eta abiaraztea lor dezaten, arriskuak murriztuko dituen eredu errentagarri bat bilatuz. Zerbitzu horrek –horretarako berariazko ibilbide bat ematen du– urtean zehar prestakuntzako 192 ekintza eskaini zituen, 624 proiektuk parte hartuz.

2015ean programa berriak abian jarri ziren, eta haiek enpresako ekimen berriak sortzeko edota abiarazteko prozesuko funtsezko arloetan sakondu zuten, esaterako: proiektuen prototipoak egiten, lidergo berritzaile baterako gaitasunak eta startup-etarako salmentak; 99 proiektuk parte hartu zuten.

Iragan ekitaldiko beste berrikuntzetako bat CEINek Iruñeko Leire kalean irekitako egoitza berria izan zen; bertan prestakuntzako zenbait ekintza zabaldu zituzten ekintzaile-talderako eta hiriburuak ezarri berri diren negozioetarako, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta sozietate publikoak izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren arabera.

Iaz, Sodena sozietate publikoak Orizont nekazaritza-elikagaien bizkortzailea abian jarri zuen Tuterako Nekazaritza Elikagaien Haztegian, gure eskualdean sektore horretako enpresen bereganatze eta sorrera sustatze aldera. CEIN izan zen bizkortze-programa prestatzeaz eta kudeatzeaz arduratu zen erakundea, sei ekimen parte-hartzaileek beren proposamena garatzea lor dezaten eta beren negozio-eredua definitzeko.

2015. urtea, halaber, "Bultzada Ekintzailea" izeneko hirugarren edizioaren urtea izan zen, eta hari esker, zortzi proiektu berritzaileri CEINek emandako bizkortze-programa bat eman zitzaien, bai eta honako hauek emandako zuzkidura ekonomikoa eta mentorizazioa ere: Caja Rural de Navarra, Cinfa, Mondragon Korporazioa, Correos, Jofemar, MTorres, Mutua Navarra eta Viscofán, enpresa babesleak.

Ekintzailetza sustatzea

Unibertsitate-taldean ekintzailetza eta enpresa berrien sorrera sustatzeko, CEINek hainbat ekintza egiten ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategitik –iaztik NUP+ informazioko puntu berrian sartuta dago– eta Nafarroako Unibertsitatean, Ekintzaileen Klubaren laguntzarekin. Bi unibertsitateetako 1.380 ikaslek parte hartu zuten iazko prestakuntza-moduluetan, topaketetan, tailerretan…

Lanbide Heziketako 1.481 ikaslek ere parte hartu zuten CEINek emandako jardueretan, abentura ekintzaile berri bati ekiteko baliabideak identifikatzeko , negozio-aukerak zein diren jakiteko edo esperientzia ekintzaileak ezagutzeko

Bestalde, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako "Iruña Ekintzailea" programaren bi edizio abiarazi ziren. CEIN izan zen programa honen arduraduna, eta haren helburua banakako eta taldekako espiritu ekintzailea suspertzea da, enpresako proiektu berriak sortzea. 22 pertsonek parte hartu zuten bi deialdietan, eta negozio bati ekiteko beren eskumenen garapenean lan egin zuten, eta sortutako 17 enpresa-ekimen berrien osaera nahiz bideragarritasunari lotutako elementuetan.

80 proiektuk aurkeztu zituzten beren hautagaitza InIciate sarietarako, 2015ean estreinakoz antolatu zena negozio-ideien detekzioa eta proiektuen garapena sustatzeko. SPIRTRAP eta Movalsys izan ziren irabazleak maila orokor eta unibertsitarioan, hurrenez hurren, eta lehenengoak, gainera, 12.000 euroko saria jaso zuen.

Halaber, eta enpresako aukera berriak identifikatzeko sektore estrategikoetan ikusten diren joerak ezagutarazteko, CEINek "Etorkizuna eta Ekintzailetza" jardunaldien zikloa antolatu zuen 2015ean. 365 pertsonek parte hartu zuten saio horietan, nekazaritza-elikagaian, biomedikuntzan, mekatronikan eta berriztagarrietan oinarrituta zeudenak.

Berrikuntza-haztegiak

Noainen eta Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian kokatuta, CEINen Berrikuntza Haztegiek enpresa berritzaileei zerbitzuak (jarraipeneko tutoretzak, lan-tailerrak, gaikako topaketak, networking-eko jarduerak bertako proiektuak errazteko, bezeroak bereganatzea…) eta banakako lokalak eskaintzen dizkiete, Navarra Factori edo nekazaritza-elikagaien lantegi pilotua, esaterako.

2015ean haztegietan zeuden enpresek 40 lanpostu sortu zituzten. Ekitaldiaren amaieran, 153 pertsonak egiten zuten lan bertan, % 35 gehiago urte hasieran zegoen enpleguarekin alderatuz, jadanik bertan instalatutako enpresen hazkundeari esker nahiz 10 berri instalatzeari esker, proiektu bat gehiago izatearekin batera. Bestalde, hamar enpresek utzi zituzten haztegien instalazioak, eta haietatik bederatzik beren jarduerarekin jarraitzen dute beste toki batzuetan. 2015eko abenduaren 31n 32 enpresa zeuden instalatuta Berrikuntzako Haztegian, eta konpainien biziraupen-ratioa bertan sartu zirenetik, % 78koa zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa