(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako agintari nagusiek 1990eko hitzarmen ekonomikoaren sinaduraren 25. urteurrena ospatu dute astelehena, 2016.eko urtarrilak 25


Barkos Lehendakaria eta Administrazio Publikoen Estatuko idazkaria bat datoz sistema ekonomiko solidarioa dela azpimarratzean


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Administrazio Publikoen Estatuko idazkari Antonio Beteta izan dira gaur eguerdian Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru, eta gaur egun indarrean dagoena (1990ean sinatu zen); gaurko ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak ere egon dira.

Lehendakaria eta Estatuko idazkaria, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina, Miguel Sanz, Juan Cruz Alli eta Jaime Ignacio del Burgorekin.

Lehendakaria eta Estatuko idazkaria, Foru Gobernuko Lehendakari Alli, del Burgo, Sanz eta Barcinarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Administrazio Publikoen Estatuko idazkari Antonio Beteta izan dira gaur eguerdian Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru, eta gaur egun indarrean dagoena (1990ean sinatu zen); gaurko ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak ere egon dira.

Hitzordua Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan izan da, eta leku berean izenpetu zuten bi administrazioetako ordezkaritzek 1990eko uztailaren 31n Nafarroa-Estatua harremana agintzen duen agiria. Testua urte horretako abenduaren 27an sartu zen indarrean.

Jakina denez, hitzarmen ekonomikoak Nafarroak Espainiaren barnean duen finantza-autonomia arautzen du, eta harmonizazio fiskalaren irizpideak eta Nafarroak Estatuari egindako ekarpena ezartzen ditu ere.

1990eko hitzarmena bi administrazioek izenpetutako bosgarrena da. Zenbait faktoreren ondorioz izan zen, LORAFNAren 45. artikulua aplikatzea, esaterako, Nafarroaren eskubide historikoak babesten nahiz errespetatzen dituen Espainiako Konstituzioarekin bat etorriz, eta Espainiako erreforma fiskalekin egindako beharrezko harmonizazioa. Dokumentuak aldaketak jasan zituen 1998, 2003, 2007, 2011 eta 2015ean.

Eskubide historiko bizi eta solidarioa

Ekitaldian Barkos Lehendakariak, Estatuko ordezkari Betetak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk esku hartu dute.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Hitzarmena "eskubide historiko bizi" bat da, "etengabeko eraikuntzan" dagoena. Jasotzen dituen erasoen aurka, "onartezina eta insolidarioa den pribilegio" modura kalifikatzen duten adierazpenen aurrean, Lehendakariak erantzun du finantzaketa-sistema "arduratsu, bidezko eta solidarioa" dela beste edozeren gainetik. Adibidez, gogora ekarri du "krisi bete-betean geundenean eta diru-sarrerak jaitsi zirenean", Nafarroak Estatuari egindako ekarpena 490 milioitik (2010) 590era igo dela (2015).

Barkosek Estatuarekiko leialtasuna konpromisoa agindu du, adostasun eta unitate politikoaren alde egin du, tresna hori babesteko "funtsekoa" dena, eta azpimarratu du Estatuko gobernuek Nafarroako finantza-autonomia aitortu dutela. Lehendakariak sortu berri diren alderdien "paradoxa" azaldu du, haren desagerpena babesten dutenak oraindik behin betiko finkatu gabeko araubide komunaren finantzaketa-sistema baten proposamenak justifikatzeko. Barkosek adierazi duenez, aldiz, Nafarroak Estatuarekin duen eredua "duela mende eta erdi baino gehiagotik funtzionatzen duem eredua da".

Amaitzeko, Uxue Barkosek nabarmendu duenez, "tresna honek Europako testuinguruan bere lekua hartzen du", eta Nafarroak XXI. mendean dituen erronkei aurre egiteko "abagune" onenetariko bat da. Hurrengo helburua, esan du, datozen hilabeteetan bosturte ekonomiko berriaren oinarrizko urtea finkatzea izango da.

"Oso ongi funtzionatzen duen eredu arrakastatsua", Betetaren iritziz

Bestalde, Estatuko idazkariak, jarduneko Gobernu Zentralaren izenean eta Ogasun ministroaren izenean bereziki, zorionak eman dizkio urteurren hori dela eta; ekitaldi horri esker, ospakizuna, balantzea egin eta etorkizunerako proiekzioa egin daiteke.

Aipatu duenez, efemeride honekin administrazioen arteko lankidetza "zintzo" batetik "zenbat egin daitekeen" erakutsi nahi da, bai eta leialtasun instituzionalarekiko "errespetu sakona" ere.

Etorkizunari dagokionez, ekintzari esker, "arrakasta-eredu bat proiektatu daiteke, eta hark herritar nafarrak konstituzio-estatuaren ereduan hobeto eta sendoago inplikatzea bermatzen du".

Betetak azpimarratu duenez, hitzarmena, "alderantziz" ikusi nahi duenik badagoen ere, aurrez existitzen den errealitate bat eskaintzeko tresna "guztiz konstituzionala" da (1841eko Lege Itundua), eta gainerako foru-araubideak bezala, "ez da pribilejio-sortzailea", erregulazioak elkartasunaren printzipioari erreparatzen baitio, beste faktore batzuen artean. "Konstituzioaren babesa duen harreman-metodo ezberdina da. Lurralde-ereduaren aniztasun integratzailearen adibide bat gehiago da, eta bertan bi administrazioak hitzarmena Estatuko eta Europako egoera nahiz arau berriei egokitu daitezen arduratzen dira, haren helburua ziurtatze aldera", azpimarratu du, jarraian honako hau esateko: "Hitzarmenak ondo funtzionatzen du etengabe jasaten duen eguneratzeagatik, neurri handi batean", zehaztu du.

Erantzukizun fiskala

Bestalde, Aranburu kontseilariak azpimarratu duenez, Hitzarmena "federalismo fiskalaren adibide berezi bat da", eta bertan Nafarroak "aldebakarreko" arrisku bat onartzen du; izan ere, finantzaketa-sistema horrek "foruko zerga-administrazioari eraginkortasun eta ahalegin handiagoa eskatzen dio" zerga-bilketan. "Erantzukizun fiskalaz ari gara, finean", zehaztu du; ondoren, azpimarratu du Hitzarmena "etengabe eraikitzen ari den tresna bat dela".


Lehendakaria, tronuaren aretoan egindako agerraldian.

Barkos Lehendakariak azpimarratu du Hitzarmenak “Europan bere lekua betetzen duela erabat”. ( irudia handitu )

Lehendakari eta kontseilari ohiak

Egungo hitzarmenaren 25 urteak ospatzeko ekitaldira Gobernua, osorik, etorri da, Estatuko idazkari eta Barkos Lehendakariaz gain; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; Nafarroako Lehendakari ohi Yolanda Barcina, Miguel Sanz, Juan Cruz Alli y Jaime Ignacio del Burgo; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari ohi Lourdes Goicoechea, Álvaro Miranda, José María Aracama, Juan Ramón Jiménez, José Antonio Asiáin eta José Manuel Arbalán; Administrazio Zentraleko Autonomia eta Toki Koordinazioko idazkari nagusi Rosana Navarro Heras; Nafarroa-Estatua negoziazio-batzordeetako kideak, enplegatu publikoak nahiz negoziatzaileak (Pablo García Tellechea, Iosu Ostériz edo Fermín Ciaúrriz).

Iruña, Lizarra eta Erriberriko alkateak; Kontuen Ganberako lehendakari Helio Robleda; Nafarroako Parlamentuko mahaikide, bozeramaile eta parlamentariak; Kongresuko eta SenatukoNafarroako ordezkari guztiak; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko erretoreorde Hugo Lopez; Nafarroako Unibertsitateko administratzaile nagusi Igor Errasti; TSJNko lehendakari Joaquin Galve; Nafarroako fiskal goren Jose Antonio Sanchez; zuzendari nagusiak; edo Zuzenbide Publikoko katedradun Fernando de la Hucha, besteak beste.

Agerraldien artean, musika-emanaldiak eskaini dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako Zurezko Haize Instrumentuen Hirukoaren eskutik: Navarra Lorena Munilla (flauta), Jon Ander Arcenillas (klarinetea) eta Ane Rodríguez (oboe-a). Beethoven, Mozart eta Arnold-en obrak interpretatu dituzte.

Hitzarmenaren historiari buruzko erakusketa

Agintariek Areto Isabeldarrean jarritako erakusketa txiki bat ere bisitatu dute, hitzarmenaren 25. urteurrena dela eta, eta bertan Nafarroako kontuei lotutako hainbat dokumentu historiko erakusten dira: Erreinu zenetik gaur arte.

Hala, Kontuen Ganberaren sorrerako ordenantza ikus daiteke, 1365eko otsailaren 18an Iruñean datatua, edo Erreinuaren Kontuen Erregistroa, 1386koa

Erakusketak 1841eko Lege Itunduaren ale bat ere jasotzen du, Nafarroako Erreinu zaharretik indarrean zeuden erakundeak desagertzea ekarri zuena, baina araubide ekonomiko-administratibo berezi bat ezartzen duen eta, hari esker, Nafarroak zergak bildu zitzakeen, bai eta "Nafarroaren foru-protesta. Nafarren ohorezko liburua" izenekoarena ere. Liburuki horretan German Gamazo ministroaren proiektuaren aurka (foru-araubidea kentzea) egindako nafarren sinadurak agertzen dira.

Gainera, 1927, 1941, 1969 eta 1990eko hitzarmen ekonomikoak sartzen dira, eta Nafarroako probintziako beharren programaren ale bat, 1950ekoa. Erakusketa Fructuoso Orduna eskultore nafarrak egindako brontzezko plakarekin osatzen da; Nafarroako bere Diputazioari egindako omenaldi gisa egindakoa, eta harekin elkarlanean aritu zirenei 1927ko hitzarmen ekonomikoaren sinaduran.

Dokumentu horiek Nafarroako Artxibo Nagusiko egoitzan ikusi ahal izan dira azken hilabetean.

Hitzarmenari buruzko azken webgunea

Nafarroako Estatuarekin egindako hitzarmen ekonomikoa 1841eko Lege Itunduan abiatzen da, aipatu den moduan.

Dokumentuaren helburua harmonizazio fiskalaren irizpideak ezartzea da (Nafarroako presio fiskalak ezin du Espainiako gainerako tokietakoak baino txikiagoa izan) eta "Nafarroak Estatuari egindako ekarpena" izenekoa ezartzea; haren bidez, Foru Komunitateak urtero Estatuari ordaintzen dio Administrazio Zentralak Erreinu Zaharrari transferitu gabeko zerbitzu nahiz funtzioengatik. Nafarroari ordaintzeko dagozkion gastu komunen proportzioa (Defentsa, Kanpoko Gaiak…), "inputazio-indizea" deitutakoa aplikatuz kalkulatzen da, % 1,6an ezarritakoa, eta zifra hori Foru Komunitateak Espainiako aberastasunean duen errenta erlatiboa edo partaidetza da.

Efemeride horrekin bat eginez, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren gaineko berariazko webgune bat argitaratu du, eta bertan finantzaketa.sistema hori zertan datzan azaltzen da; ohiko galderei erantzuten zaie; hitzarmen honen jatorri eta ibilbideari buruz hitz egiten da; "zerga-harmonizazio"-aren kontzeptua jorratzen da; Nafarroak estatuari ordaintzen dizkion "kargak" laburbiltzen ditu; ekarpena nola kalkulatzen den jakinarazten du; eta Estatuarekin dituen koordinazio-organoen izaera nolakoa den azaltzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa