(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Askotariko paisaia, kultura, gastronomia eta kirola, Nafarroak Fiturren egingo duen eskaintzaren protagonistak ostirala, 2016.eko urtarrilak 15


2015ean, turisten zenbatekoa % 5,3 igo da, nazioarteko bisitariak % 12 gehiago izanik eta Espainiako batez bestekoaren oso gainetik (% 5,6)


Transcripción textual del video

Irudi handiak, Nafarroako paisaia eta kulturako aukera zabalaren erakusgarri, Foru Komunitateak Nazioarteko Turismo Azokan jarriko duen stand-aren elementu adierazgarriak izango dira. Azoka hori datorren astean egingo da Madrilen, asteazkena, hilak 20, eta igandea, hilak 24, artean.

Standaren kanpoaldea

Kalitate handiko argazkiak, Nafarroako stand-eko protagonistak. ( irudia handitu )

Irudi handiak, Nafarroako paisaia eta kulturako aukera zabalaren erakusgarri, Foru Komunitateak Nazioarteko Turismo Azokan jarriko duen stand-aren elementu adierazgarriak izango dira. Azoka hori datorren astean egingo da Madrilen, asteazkena, hilak 20, eta igandea, hilak 24, artean.

Aurkezpen horrekin, kalitate handiko argazkietan oinarrituz, Foru Komunitateak bere turismo-eskaintzaren aberastasuna indartzen du "Aniztasunaren Lurra" goiburua duen espirituan oinarrituz, eta alderaketa hori urtetik urtera gero eta turista gehiago erakartzen dituen lurralde bateko erakargarritasunak zabaltzeko baliabide onena da (% 5,3 gehiago 2015ean, Espainiako atzerriko turisten laugarren hazkunde handienarekin: % 12); berritzen ari da, gainera, turismoko hitzordu nahiz baliabide gehiago sortzeko, Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Hala, Fiturren (Nafarroako Turismoa aurten joango den 34 azoka eta sustapen ekitaldietako bat) Foru Komunitateak kultur eta naturako turismoaren proiektu berriak aurkeztuko ditu, 2016rako kirol eta gastronomiako hitzordu berriak eta landaturismoan ere azpimarra egingo du.

Izan ere, Nafarroaren Egunean (hilaren 22an, ostirala, ospatuko da Barkos Lehendakaria eta Garapen Ekonomikorakoa eta Landa Garapeneko kontseilariak bertan direla), landetxeen sarearen merkaturatzearen 25. urteurrena beteko da, Estatuan erreferentzia izan zen esperientzia pilotu bat.

Azokan, Nafarroak bere eskaintza ezagutaraziko du: kultur turismoa (Santiago bidea, Erromanikoaren ibilbidea, zinemaren ibilbidea, gaztelu eta gotorlekuen ibilbidea…), naturari lotutako turismoa (Pirinioak, naturguneak, bide berdeak, turismo aktiboa), landaturismoa, gastronomia eta ardoak, jaiak eta tradizioak, kongresuen turismoa (MICE) eta gaur egun lantzen ari diren merkatu-hobiak (osasun-turismoa, hegaztien behaketa eta motordun jarduerak).

Turismo-erakargarritasun horiekin gozatzeko, Nafarroak turismo-zerbitzuko sare oso zabala zabalduko du turisten asebetetze-maila handiek babestutako kalitatearekin (hiriko hotelak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak, aterpetxeak, jatetxeak, jarduera-enpresak…).

Stand, angelutik

Nafarroako stand-ak (7B12, IFEMAko 7. pabiloia) 500 metro koadro ditu, inguratzailea da, eta bertan era berritzailean aurkeztutako kalitate handiko argazkiek garrantzi berezia dute: izan ere, angeluan jarritako hormetan, mugimenduarekin bi irudi aldi berean ikus daitezke. Nafarroako natura eta kultur ondarea ikustera gonbidatzen du, mugitzera, parte hartzera.

Sarreran, naturaren tonuak gogora ekartzen dituen koloretako bide bat dago, eta bisitaria stand-ean sartzera bultzatzen du. Bisitariak Nafarroan aurki ditzakeen askotariko bideak sinbolizatzen du.

Profesionalen sektorearekin lan egiteko gunea hedabideekin, sektoreko profesionalekin (turoperatzaileak, bidaia-agentzia hartzaileak...) bilerak egiteko mahaiek osatzen dute, eta gastronomia sustatzeko gune bat dago Reyno Gourmet marka duten Nafarroako JDko produktuekin egindako pintxoak dastatzeko.

Foru Komunitateak stand txiki bat izango du ere FITUR Osasunean, aldi berean egiten den azokan, eta bertan indarra hartzen ari den osasun-turismoari lotutako eskaintza aurkeztuko du. Aurten, Arreta Integraleko Zentro Neurologikoa gehituko da: banakako tratamenduak eskaintzen ditu, goiztiarrak, intentsiboak eta diziplina anitzekoak asaldura neurologikoak dituzten pazienteak neuroerrehabilitatzeko; Sannas taldea ere izango da, hortz-aurpegia zaintzeaz arduratzen den taldea. Eragile horiek Nafarroako Klinika Unibertsitarioari gehitzen zaizkio, ikerketa-jarduera eta espezializazio medikuko jarduera-maila handiarekin, bai eta Elgorriaga eta Fiteroko ur termalen bainuetxeei ere; azken horiek edertasuneko tratamenduetarako nahiz zenbait patologia arintzeko ere egokiak dira. Standean zenbait hitzaldi eta mahai-inguru izango dira osasun-turismoko tendentzia, berrikuntza eta arrakasta-faktoreen gainean hitz egiteko.


Stand-aren barnealdea

Stand-aren barnealdea. ( irudia handitu )

Kultura, natura eta gastronomia

Nafarroako Turismoak hogei bat ekintza eta aurkezpen antolatu ditu, eta aurtengo edizioan gaiak batu ditu azpisektoreak sendotu eta operadoreekin hararmenak errazteko: kultura eta natura, gastronomia eta kirola.

Asteazkenean, urtarrilak 20, kultura eta naturako turismoaz ariko dira. Alde horretatik, Reyno de Navarra Landaturismoaren 7. Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena azpimarratu behar da; Nafarroako Erriberako turismo-eskaintza; Tierra Estella/Lizarraldea, partekatzeko helmuga bat proiektuaren aurkezpena; eta Arte Garaikidea arnastuz, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroaren eskutik; Irrisarri Land, landaturismoko eskaintza osoa ere aurkeztuko da; eta Arantza hotela, landagunean diseinatutako hotela.

201rako gastronomiako hitzorduak izango dira urtarrilaren 21ean egingo diren aurkezpenen protagonistak. Tuterako Udalak bertako eskaintza gastronomikoa aurkeztuko du; Iruñeko Udalak Creacity aurkeztuko du, kultura eta gastronomia sortuz; Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea tortillaren hilabeteaz eta beste ekitaldi gastronomiko batzuei buruz ariko da; Irantzuko Lurrak bertako gastronomiari eta karlisten munduari buruzko erakusketa bat egingo du; Idiazabal gaztaren JDko lehendakari Jose Maria Uztarrozek eta Luis Vidak (Nafarroako Ardoak JD) sagardo eta Nafarroako gaztaren arteko ezkontzari buruz hitz egingo dute, eta Carlos Rodriguezek, Nafarroako Barman Elkartekoa, patxaran-mojitorari buruz: modako koktel berria.

Jarraian, ostegunean bertan, kirolari lotutako aurkezpenak egingo dira. Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak 2016rako kirol-hitzorduen egutegia aurkeztuko du; Plazaolako Turismo Partzuergoak "Plazaola, sasoian: Plazaolako bide berdearen maratoia"-ri buruz hitz egingo du eta Orientazio Lasterketaren Europako Txapelketaz. Trikua eta Trikideak klubek Half Triathlon Pamplona- Iruña 2016 probaren berri emango dute; Navaxtren aurkeztuko da, Nafarroa % 100 zikloturismoan, eta baita Enduroko Sei Egunak ere, Nafarroako Zirkuituan egingo den Enduroko mundiala.

Ostiralean Nafarroaren Eguna ospatuko da, eta landaturismoan azken 25 urtetan izan duen lidergoa nabarmenduko da. Ekitaldia Nafarroako pintxoen dastatze batekin amaituko da.

Larunbatean, Sakanako Turismo Elkarteak "Sakana, Haritzen Bidea" aurkeztuko du, eta Altsasuko Inauterien bi emanaldi izango dira eguerdian eta arratsaldean, Nafarroako Turismo Intereseko Jai izendatua dena.

Atzerriko turistak, % 12 gehiago

Ayerdik aurreratu duenez, Nafarroan turisten kopurua % 5,3 igo zen 2015ean, eskura dauden azken datuen arabera (azaroa, Nafarroako Turismo Behatokia). Guztira, Foru Komunitatean 1.195.282 bidaiarik ostatua hartu zuten.

Ostatua hartutako pertsonen artean, % 73 Espainian bizi ziren eta % 27 atzerrian. Estatuko turismoa % 3 igo da Nafarroan azaroa bitarte, eta nazioartekoa % 12 (azken datu hori Espainiako batez bestekoa baino askoz handiagoa da,% 5,6); Espainiako laugarren hazkunde handiena da. Foru Komunitateko diru-sarreretarako adierazle garrantzitsu bat da. 2014an, atzerriko turistek 177 milioi utzi zuten, 2013an baino % 20 gehiago.

Araututako establezimenduetan ostatua hartutako bidari guztien % 19,6 inguru EEEko herrialdeetakoa da. EAEk Nafarroako turismoko ostatuetarako merkatu nagusia izaten jarraitzen du (ostatu hartutako bidaiarien % 16,1); atzetik datoz, Katalunia, Madrilgo Autonomia Erkidegoa, % 11rekin, eta nafarrak beraiek ere (% 9,1).

Gaualdiak % 6,7 igo ziren (2.505.072 gau fakturatu ziren), gastu handiagoa adierazten duen adierazlea. Azken urteotan ostatua hartutako bidaiarien eta gaualdien erregistro handiena da. Hoteletako gela bakoitzeko fakturazioari dagokionez (28,78 €), 2014an baino % 15,1 gehiago izan zen, hau da, autonomia-erkidego guztietatik, bigarren hazkunde handiena.

Bidaiarien % 60 hoteletan izan ziren, % 13 hostal eta pentsioetan, % 10 landetxetan, % 12 kanpinetan, eta % 5 turismoko apartamentuetan. Ostatu-motaren arabera, landetxetan eta apartamentuetan ostatu hartzeak gora egin zuen bereziki (+% 21,3). Nafarroako hileroko batez besteko egonaldia, ostatu guztietan, 2,1 gau izan zen, 2014an baino % 1,3 gehiago.

2014arekin alderatuz, ostatua hartutako bidaiarien eskaera merkatu guztietan igo da, merkatu katalanaren kasuan salbu (-% 1,3 jaitsi da 2014arekin alderatuz, nahiz eta 2013an baino % 11,7 gehiago izan). Euskal bezeroen igoera bereziki aipagarria da (2014an baino % 10,8 gehiago eta 2013an baino % 17 gehiago), bai eta europarrena ere (2014an baino % 7,2 gehiago eta 2013an baino % 24 gehiago).

Azaroa bitarte, Nafarroaren hileroko batez besteko eskaintza araututako 1.344 turismo-establezimenduk osatzen zuten, jendearentzat irekiak, eta 29.341 plaza. Enpleguan, Gizarte Segurantzan afiliatutako hileroko batez bestekoa 16.500 pertsonatakoa da, iazko batez bestekoa baino % 4,8 gehiago.

Autonomia-erkidegoei erreparatuz, Nafarroa hamahirugarren postuan dago bidaiari-kopuruaren igoeraren sailkapenean. Gaualdietan, Nafarroa hamargarren lekuan dago. Landetxeak eta batez ere aterpetxeak Estatuko lehen postuetan daude gaualdi-igoerei dagokienez.

Ayerdiren iritziz, "datu onak" dira, eta sektore horrek garatzeko eta hazteko zer ahalmen duen erakusten dute. Gogora ekarri du Gobernuak turismoko plan estrategiko berri bat landuko duela, eta bertan legealdi guztirako estrategia jasoko dela, honako ardatz hauen baitan: landaturismoa, gastronomia, baliabide naturalak, iraunkortasuna, kultura, ondare historikoa eta aisialdia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa