(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hil honen 18 eta 22 artean izena eman ahalko da Uharteko Zubiarte euskaltegian hutsik dauden plazetarako asteazkena, 2016.eko urtarrilak 13


Urtarrilaren 25etik maiatzaren 31a bitarte emango diren euskara-eskoletan A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailak sartzen dira


Hil honen 18tik 22ra izena eman ahalko da Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan (Nafarroako Gobernuaren mendekoa) hutsik dauden plazetarako. Urtarrilaren 25etik maiatzaren 31a bitarte emango diren euskara-eskoletan A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailak sartzen dira.

16 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroak dira, eta honako ordutegi hauek dituzte: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.

Alde batetik, ikasleak jadanik hasita dauden ikastaroetan sartu ahalko dira, ondorengo modalitateetan:

- Astean 1 egun: autoikaskuntzako ikastaroa, bi ordu eta erdiko solasaldi-saioarekin eta sarean gutxienez 4 orduz lan egiteko konpromisoarekin. Prezioa: 61,40 euro.

- Astean 2 egun: 4-5 orduko aurrez arreko ikastaroa, astelehen eta asteazken edo astearte edo ostegun artean aukeratu daiteke. Prezioa: 71,40 euro.

- Astean 3 egun: 6 orduko ikastaroak, kanpoko ikastaroen modalitatean, ikastetxeetan, gurasoentzat eta A1, A2, B1 eta B2 mailetan; edo bestela, jende guztientzako ikastaroak, Prezioa: 71,40 euro.

- Astean 4 egun: 8-10 orduko ikastaroak, eskolak astelehenetik ostegunera, goiz edota arratsaldeko ordutegian ikasteko aukerarekin. Prezioa: 88,30 euro.

Bestalde, ikastaro berriak antolatu dira: EGA ikastaro bat, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:30era (astean 5 edo 10 ordu); eta A1 mailako beste bat, astelehenetik asteazkenera, 17:00etatik 19:30era (astean 5 ordu).

Aipatu behar da unibertsitatekoa ez den mailako irakasleek ikastaroak, beren trebakuntzaren barnean, eskolaz kanpoko ordutegian eta doan egin ahalko dituztela.

Izena Zubiarte euskaltegi publikoan (Zubiarte kalea, 13. Uharte), eta haren webgunean (http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/) eman daiteke.

Informazio gehiago honako leku hauetan emango da: 948361091 telefono-zenbakian eta euszubia@educacion.navarra.es helbide elektronikoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa