(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioari 30 milioi ordaintzeko eskatu dio Prestazio Handiko Trenari dagozkion egikaritutako obragatik astelehena, 2016.eko urtarrilak 11


Ayerdi lehendakariordea eta Pastor ministroa Madrilen bildu dira gaur goizean kopuru hori ordaindu ez izanari irtenbide bat bilatzeko asmoz


Ayerdi lehendakariordea eta Herri Lanetako zuzendari nagusia, Pastor ministroarekin eta haren taldeko beste kide batzuekin.

Ayerdi lehendakariordea, Herri Lanetako zuzendari nagusi Nacho Nagorerekin batera, Ana Pastor ministroarekin izandako bileran. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Sustapeneko jarduneko ministro Ana Pastorrekin bildu da astelehen honetan; bilkura horretan, Nafarroako Gobernuaren desadostasuna helarazi dio Gobernu Zentralak 30 milioi euro ordaindu ez dituelako 2014ko abenduaren 31 baino lehen Prestazio Handiko Trenari dagozkion egikaritutako obrengatik. Bi aldeek adostu dute obren hitzarmen arauemailearen jarraipen-batzordea ahalik eta lasterren bildu dadila.

Hitzarmen horrekin bat etorriz eta jakina denez, Nafarroak azpiegitura horren obrak aurreratzen ditu eta interesen kostua bere gain hartzen; Estatuak, berriz, inbertsioa itzultzen du. Finantzaketa-sistema horren arabera, Gobernu Zentralak Nafarroako Gobernuari 30 milioi euro ordaindu behar zizkion 2015eko ekitaldian, 2014ko abenduaren 31 baino lehen egikaritutako obrei dagokien kopurua.

Nafarroak aurreratutako 71 milioi eurotatik eta duela ia urtebete bi aldeek ziurtatutakoa, Foru Administrazioak orain arte 35,65 milioi baino ez du kobratu.

Txosten juridiko batean, Estatuak bere burua defendatzen du esanez ez dagokiola ordaintzea "hitzarmenean aurreikusita zegoen moduan, Castejón-Arrizabalaga bide-zati guztiaren obrak ez direlako epearen barnean egikaritu, hau da, 2015eko amaierarako", Ayerdik azaldu duenez.

Nolanahi ere, Foru Gobernuak Pastor ministroari beste txosten juridiko batzuk helarazi dizkio, eta azken horietan esaten da kobrantza egiteko baldintzak betetzen direla; izan ere, hitzarmenean ez da jasotzen azpiegitura amaituta egotea beharrezko baldintza denik.

"Espero ez genuen egoera batekin topo egin dugu, seguru geundelako 2015. urte amaieran 30 milioi horiek jasoko genituela", aipatu du Ayerdi lehendakariordeak Madrilen gaur egindako bileraren amaieran. Lehendakariordeak hitzarmenaren jarraipen-batzordea urtarrilean bilduko dela espero du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa