(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 2016ko lehen deialdia argitaratu du Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko
astelehena, 2016.eko urtarrilak 11


Matrikulak 26 euro balio du eta izena emateko epea urtarrilaren 22an amaituko da


Hezkuntza Departamentuak 2016ko 1. deialdia argitaratu du (http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2015/255/Anuncio-9 Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko. Matrikulatzeko epea urtarrilaren 11tik 22ra zabalik dago, biak barne. Probak egiteko interesa dutenek matrikula Hezkuntza Departamentuko Informazioko Negoziatuan formaliza dezakete (Santo Domingo kalea, 8. Iruña), 08:30etik 14:30erako ordutegian edo online bidez egin.

Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko du azterketa-eskubideen kontzeptuan (13 euro lehen mailako familia ugariaren kasuan eta matrikula doan izango dute bigarren mailako familia ugariaren kideek).

Azterketa hiru probek osatzen dute: atarikoak, idatziak eta ahozkoak. Atarikoa otsailean egingo da eta hautagaiek 80 galderek osatutako test bat erantzun beharko dute; test horrekin hizkuntz baliabideak, ahozko ulermena eta irakurmena ebaluatuko dira.

Idatzizko azterketa bi ariketek osatuko dute: 180 hitzeko idatzi batek eta 250eko beste batek, gutxienez.

Azkenik, ahozko probak ere bi atal izango ditu: emandako testu bati buruz bost minutuz hitz egin beharko da eta, horren ondoren, hamar minutuz eztabaidatzen ariko dira.

Titulua eskuratzeko hiru probak gainditu beharko dira.

Informazio gehiago lortu nahi duten pertsonek https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/ega/ webgunera jo dezakete edo honako telefono-zenbaki hauetara deitu: 848 426 613 eta 848 426 593.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa