(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak % 9,72 egin du behera Nafarroan 2014ko abenduarekin alderatuz, urte arteko jaitsiera handiena krisia hasi zenetik asteartea, 2016.eko urtarrilak 5


Estatuan baino 2 bat puntu gehiago jaitsi da eta 43.143 langabe daude orain


Erakusleihoa

Langabeziak behera egin du txikizkako merkataritzan eta osasun-jardueretan.

43.143 langabe erregistratu ziren abenduaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ), hau da, aurreko hilean baino 1.197 pertsona gehiago (% 2,85), aurreko hilabete horretan 41.946 langabe baitzeuden. Nolanahi ere, 2014ko abenduarekin alderatuz, 4.643 langabe gutxiago dago, % 9,72 jaitsi da balio erlatiboetan (Estatuan baino bi puntu gehiago ia, han % 7,96 jaitsi baita), eta datu hori urteko langabezia-jaitsiera handiena da krisia hasi zenetik.

Kontratazioari dagokionez, 2015eko abenduan lantokia Nafarroan zuten 26.149 kontratu erregistratu dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ), hots, azaroan baino 2.118 kontratu gutxiago.

Abenduan kontratu guztien % 5 baino ez dira mugagabeak izan. Aldi baterako kontratuak % 94 izan dira eta prestakuntzakoak, % 0,6. Denbora partzialeko kontratuak, berriz, kontratazio guztien % 29,6.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak adierazi duenez, langabeziak abenduan gora egin izana ez da datu ona, baina kontuan hartu behar da hala gertatu dela beti hilabete horretan 2008. urtetik, eta oraingo zifra epe guztiaren batez bestekoaren barnean dagoela.

Alde positibo modura, 2015ean Nafarroan 4.643 langabe gutxiago izan da, -% 9,72 aurreko urtearekin alderatuz, 2014ko langabezia-jaitsiera baino zifra hobeak (-3.702 pertsona) eta -% 7,19 aurreko urtearekin alderatuz (2013).

2015ean sortutako enpleguak kalitate txikikoa izaten jarraitzen du: % 95 inguru aldi baterako kontratazioa da eta % 30 denbora partzialekoak.

2016an langabezia-jaitsieraren joera positiboari eustea espero da aurreikusitako suspertze ekonomiko orokorragatik nahiz ekitaldi honetarako ezartzen ari diren enplegu-politiko publikoengatik.

Enplegu-agentziei dagokienez, honako agentzia hauetan igo da langabezia: Lodosa (% 11,28), Arrotxapea (% 3,5), Tafalla (% 3,29), Zabalgunea (% 3,17), Doneztebe (% 2,85), Yamaguchi (% 2,35), Tutera (% 1,85) eta Agoitzen (% 1,33). Aldiz, langabezia jaitsi egin da Altsasun (% 0,18) eta Lizarran (% 0,16).

Jarduera ekonomikoari dagokionez, aipagarria da langabezia igo egin dela enpleguari, eraikuntzari eta motordun ibilgailuen fabrikazioari lotutako jardueretan. Aldiz, txikizkako merkataritzan eta osasun-jardueretan jaitsi egin da.

Sexuari dagokionez, 23.068 emakume izan dira lanik gabe (% 0,89 jaitsi da) eta 20.075 gizon (% 7,51 igo da), aurreko hilarekin alderatuz. Emakume langabeak kopuru guztiaren % 53,5 dira eta gizon langabeak % 46,5.

Adin-taldeei erreparatuz, abenduan 25 urtetik beherako 3.875 pertsona zeuden lanik gabe, hau da, % 2,61 jaitsi da aurreko hilarekin alderatuz, eta 25 urtetik gorakoen artean, % 3,43 igo da (39.268 lagun).

Kontratazioa

26.149 kontratu erregistratu dira 2015eko abenduan Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hots, aurreko hilean baino 2.118 gutxiago. Erregistratutako kontratuetatik, 1.309 mugagabeak izan dira, kontratu guztien % 5,01.

Erregistratutako kontratuen % 29,6 denbora partzialekoak izan dira.

Sexuaren arabera, 12.190 gizonek (% 46,6) (azaroan baino 981 gutxiago) sinatu zuten kontraturen bat eta 13.959 emakumek (% 53,4) (1.137 gutxiago). Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 4.634 (% 17,7) 25 urtetik beherakoen artean (iragan hilean baino 94 gutxiago), 14.862 (% 56,8) 25 eta 44 urte arteko langileen artean (azaroan baino 1.850 gutxiago) eta 6.653 (% 25,5) 45 urtetik gorako pertsonen artean (hau da, 362 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreei dagokienez, 812 kontratu (% 3,1) sinatu dira nekazaritzan (azaroan baino 528 gutxiago); 7.522 industrian (% 28,8), aurreko hilean baino 355 gutxiago; 664 eraikuntzan (% 2,5), azaroan baino 17 gutxiago; eta 17.151 zerbitzuen sektorean (% 65,6), aurreko hilean baino 1.218 gutxiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa