(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak elurra kentzeko 24 ekipo mugiaraziko ditu datozen orduotan izan daitezkeen elurte arinak direla eta asteartea, 2016.eko urtarrilak 5


Nafarroako Gobernuak errepidean kontu handiarekin ibiltzea gomendatzen du


Nafarroako Gobernuak ibilgailuetan arreta handia jartzeko eskatu du Pirinio aldean tenperatura baxuak eta elurra aurreikusi baitira; hala, 700-900 metro artean elurte arinak izan daitezke goizaldean eta goizeko lehen orduetan, AEMETek esan duenez. Arrazoi hori dela eta, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak neguko bidezaintza-dispositiboa osatzen duten elurra kentzeko 127 ekipotatik 24 mugiaraziko ditu.

Arratsalde honetan hamaika makina aktibatuko ditu, haietatik seik Agoitz aldean jardungo dute Pirinioetako ibarretan, eta arreta handiz ibiliko dira honako mendate hauetan: Belagua, Ibañeta eta Mezkiritzen eta Auriztik Izaba alderako errepidean (NA-140). Beste bost makina honako leku hauetan ariko dira lanean: Lizarraga, Aralar, Egozkue-Artesiaga-Urkiagako mendateetan, Belate inguruan (N-121-A) eta N-121-B errepidean (Iruña-Frantzia, Baztandik).

22:00etatik 06:00etara beste zortzi makina gehituko zaizkie. Eta goizeko 6etan 24 izango dira guztira Leitzaran (A-12) eta Iparreko (A-1) autobietan lanean aritzeko, eta Agoitz (Coronas, Jaurrieta…), Loiti, Urbasa eta Lapoblacion inguruetan laguntzeko.

Nafarroako www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua ematen da. Nafarroaz kanpoko joan-etorrietarako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea (www.dgt.es) kontsultatzea komeni da, eta baita bertako informazioa emateko telefonoa ere: 011.

Nafarroako Gobernuaren Gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogora ekarri die trafikoko agintarien aginduak nahiz errepidean izotza egoteko aukeraren seinaleak errespetatu behar dituztela. Gainera, gidariei elurra kentzeko makinak ez aurreratzeko eskatu die, ibilgailua ez dezatela galtzadan gelditu eta errepidez kanpo bakarrik aparka dezatela.

Gainera, gogorarazi du hobe dela egunez bidaiatzea eta errepide nagusietatik edo bide azkarretatik. Halaber, garrantzitsua da pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, ibilgailu hoztailea eta berogailua berrikustea. Erregai-andela goraino beteta izatea ere komeni da eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, berotzeko arropa eramatea, kateak edo neguko pneumatikoak ibiltzea, telefono mugikorra kargagailuarekin eta alkohola eta errasketa bat haizetakotik izotza kentzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa