(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Net 21 eta Euskalerria Irratia, 1997ko lehiaketatik zintzilik zeuden Iruñeko FM irratiko lizentzietarako proposamenak ostirala, 2015.eko abuztuak 28


Ana Ollo kontseilariak kontratazio-mahaiko jardunak atzera ekartzea behartzen zuen Auzitegi Goreneko epaia egikaritzeko egoeraren berri eman dio Gobernuari


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak (ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen arloko eskumenen titularra) 2013an Auzitegi Gorenak emandako epaiaren egikaritze-egoeraren berri eman dio Nafarroako Gobernuari; epai horrek 1997ko irrati-lizentzien lehiaketako kontratazio-mahaiko jardunak atzera ekartzea behartu zuen (Iruñeko FM-ko bi irrati-etxeri lotuta), eta pleguko zenbait irizpide berriz baloratzeko eskatzen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak (ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen arloko eskumenen titularra) 2013an Auzitegi Gorenak emandako epaiaren egikaritze-egoeraren berri eman dio Nafarroako Gobernuari; epai horrek 1997ko irrati-lizentzien lehiaketako kontratazio-mahaiko jardunak atzera ekartzea behartu zuen (Iruñeko FM-ko bi irrati-etxeri lotuta), eta pleguko zenbait irizpide berriz baloratzeko eskatzen.

Hala, Ana Ollo kontseilariak jakinarazi duenez, aipatutako epaia egikaritzeko eratutako kontratazio-mahaiak uztailaren 1ean amaitu zuen bere lana, eta jarraian, bi lizentziak Comunicación 21 S.L. (95 puntutik 71,40 puntu) eta Iruñeko Komunikabideak S.A. (70,98 puntu) merkataritza-enpresei emateko proposamena egin zuen, haien Net 21 eta Euskalerria Irratia irrati-proiektuengatik, hurrenez hurren.

Abuztuan, espedientea, txosten juridiko batekin osatu da, eta mahaiko proposamena interesatutako bi irrati-etxeei jakinarazi zaie; haiei, indarrean dagoen ikus-entzunezko araudia betez, hamabost eguneko epea eman zaie emakida formalizatzeko beharrezko administrazio-dokumentazioa aurkez dezaten, dagokion foru-aginduaren bidez egingo dena.

Aurrekariak

Espediente hau dakarren irrati-lehiaketa ia 18 urtez luzatu da, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako 5121/1997 Foru Aginduarekin (azaroaren 28koa) hasi zen; haren bidez, uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioko zerbitzua emateko deialdia onartzen zen, modulazio-frekuentzia Iruñean eta Nafarroako beste udalerri batzuetan izanik. 1998ko uztailean, kontseilu beraren 2343/1998 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Unibertsitateari eta Medios de Comunicación 21 enpresari Iruñeko bi irrati-etxeen emakida esleitu zitzaien.

Iruñeko Komunikabideak, S.A., merkataritza-sustatzaileak, Euskalerria Irratiaren sustatzailea, emakida hori errekurrritu zuen Nafarroako Justizia Auzitei Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean; 2005eko abenduan arrazoia eman zion, honako hau argudiatuz: mahaiak pleguko oinarrien arabera alderdi zehatz batzuk bakarrik puntuatu zituela, eta emakidaren beste alderdi garrantzitsu batzuk puntuatu gabe utzi zituela, eta Garraio eta Telekomunikaizoetako zuzendari nagusiaren jarduna, mahaiak baloratu gabeko alderdi haiek baloratu eta puntuatzen zituen txostena egitean, "desegokia eta kontrajarria" izan zela. Horren ondorioz, auzitegi horren epaiak agindu zuen "administrazio-espedientea atzera ekartzea, kontratazio-mahaiak dagokion proposamena egin dezan era oso eta zehatzean baloratuz, pleguan ezarritako irizpide guztiei puntuazio egoki eta zehatza emanez".

Epaian adierazitakoa betetzeko, mahaiak hala eskatuta, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurkeztutako eskaintzak baloratzeko kanpoko azterketa bat kontratatu zuen, DOXA Consulting aholkulari-enpresari esleitu zitzaiona. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak irailaren 8an emandako 278/2006 Foru Aginduaren bidez, kontratazio-mahaiak proposatutako akordioa lortu zen eta, aldi berean, DOXAk egindako azterketaren proposamena hartu zuen; horrenbestez, bi irrati-etxeak Nafarroako Unibertsitateari eta Net 21-i esleitu zitzaizkien berriz.

Iruñeko Komunikabideak, S.A. merkataritza-sozietateak bigarren emakida hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira eraman zuen berriz administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren bidez, 2009ko abenduaren 30eko epai bidez baietsi zena. Epai horrek aipatutako administrazio-emakidak esleitzeko prozedura atzera ekartzea zekarren "2005eko abenduaren 22ko gure Epaian jadanik erabaki zen unera arte".

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian emandako epai horren aurka Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateak kasazio-errekurtsoak jarri zituzten Nafarroako Gobernuko Auzitegi Gorenaren aurrean. Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2013ko abenduaren 5an emandako epaian, honako hau deklaratu zuen: kasazio-errekurtsoak ez direla bidezkoak, eta kontratazio-mahaiko jardunak berriz atzera ekartzera behartu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jadanik erabakitako punturaino. Jardun horiek azkenean mahaiaren balorazio eta proposamenarekin amaitu dira, hau da, bi lizentziak Medios de Comunicación S.L. eta Iruñeko Komunikabideak S.A. merkataritza-enpresei ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa