Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusia datozen egunetan hasiko da bilerak egiten federazio bakoitzarekin.
Gobernuko arduradunek federazioetako ordezkariekin izandako bileraren une bat.
(
irudia handitu
)
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak batera jarduteko eskatu die kirol-federazioei gaur goizean 2013ko diru-laguntzen egungo egoera konpontzeko.
Gaur goizean Kirolaren Etxean egin den bileran, deialdi berriak kirol-federazioen errealitatera egokitzeko eta egutegiak zein jardueren ezaugarriak kontuan hartzeko modukoak izan daitezen lortzeko lan egingo duela adierazi du Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak. Lehendakaria ere bertan izan da bileraren hasieran.
Horretarako, batera egingo dute lan federazioek eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko teknikariek, denen artean legea betetzen duen irtenbide bat aurkitzeko. Rubén Goñi Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak federazioekin elkartuko da datozen egunetan gainera.
Halaber, kirolak gure gizartean duen garrantzia islatuko duen aurrekontuko hornidura ekonomikoa lortu nahi duela adierazi du, eta ez duela hartuko bete ezin duen konpromisorik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen