(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi erakusketekin ospatzen da aurten Vianako Printzea Instituzioaren 75. urteurrena


asteartea, 2015.eko martxoak 10


Barcina Lehendakariak Nafarroako Kulturaren sustatzaile nagusiari buruzko erakusketak inauguratu ditu gaur Artxiboan


Erakusketa bisitatzen

Barcina Lehendakaria Vianako Printzea Instituzioaren 75. urteurreneko aldi baterako erakusketa bisitatzen. ( irudia handitu )

Bi erakusketekin ospatuko da Vianako Printzea Instituzioaren 75. urteurrena aurten, 1940. urtean Foru Aldundiak sortu zuena Nafarroako kultura kudeatzeko. Biak ala biak gaur, asteartea, inauguratu ditu Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean; bertan dauden ikusgai, gaur egun.

Haietako bat, "Kultura, Nafarroako identitatea" izenekoa, ibiltaria da eta, martxoaren 30a arte Artxiboko patioan ikusgai egon ondoren, Espainiako nafarren etxeak bisitatuko ditu, bai eta Foru Komunitateko zenbait kultur etxe ere. Bestea, "Vianako Printzea Instituzioa, Kulturaren 75 urte" izenekoa, irailaren amaiera arte izango da Artxiboko erakusketa-aretoan. Biak astelehenetik ostiralera bisita daitezke, 08:30etik 14:30era.

Bilduma ibiltaria Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, 26 azalpen-taulek osatzen dute eta organoaren historiari eta jarduerari buruzko bideo batek. Vianako Printzerriko zutoihal heraldikoa ere erakusgai du, eta kontsultarako liburuen erakusketa txiki bat ere barneratzen du instituzioaren argitalpenekin, bai eta bildumari buruzko galderak dituen lehiaketa bat ere; urtearen amaieran liburu-sorta bat zozketatuko du eta Nafarroako landetxe batean, asteburu pasa.


Erakusketa bisitatzen

Barcina Lehendakaria Vianako Printzea Instituzioaren 75. urteurrena ospatzeko erakusketa ibiltaria bisitatzen. ( irudia handitu )

Aldi baterako erakusketak, berriz, honako hauek batzen dituen hamar bat beira-arasa ditu: argitalpenak, osaeraren argazkiak eta piezak, instituzioaren historia eta jarduera, eta, haiekin batera, azalpen-testu bat dago. Besteak beste,gogoratzen dira, Aralarko San Migelgo erretaulako esmalteak berreskuratzea, Alto de la Cruz herriskako indusketak, Cortesen, bai eta Nafarroako Monumentuen Lehen Katalogoa ere. Erakusketa Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du.

Inaugurazioan honako hauek bildu dira: Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Kultura-Vianako Printzea Instituzioaren zuzendari orokor Ana Zabalegui eta Erakundeekiko Harremanetarako Fátima Baigorri; Gasteizko Nafarroako Etxeko lehendakariorde Jesús Echeverría, bai eta Vianako Printzea Instituzioa sortu zenetik izandako zuzendari ohi batzuk ere.

75 urteko historia

Vianako Printzea Instituzioa Nafarroako Foru Aldundiak sortu zuen 1940an bere kultur kudeaketako organo modura, honako helburu honekin: ondare artistikoa zaharberritu, gorde eta zaintzea, bere historiaren, zuzenbidearen, ohituren eta abarren ikerketa sustatzea, eta kultura zabaltzea argitalpen, liburutegi, artxibo, museo eta kultur jarduerekin.

Vianako printzerri izena hartu zuen, 1423an Nafarroako Karlos III. Noblea erregeak sortuta bere bilobarentzat, Carlos de Trastámara y Evreux (1421-1461), Nafarroako kultur historian gizon ospetsua zena.

Sortu zenetik, proiektu garrantzitsu asko egia bihurtu dira: monumentuak zaharberritzea, museoak, artxibo historikoak, arte eszeniko eta plastikoak sustatzea, eta kultura zabaltzea argitalpen nahiz liburutegien bidez; horrek guztiak Nafarrako gizarteak aurrera egiten eta bertako ongizatean "modu erabakigarrian" lagundu du, erakusketan ikusten den moduan.

Jarduera nagusiak

Nafarroako ondare historiko-artistikoa babestu eta zaintzea instituzioaren lehentasunezko zeregina izan da hasieratik. Haren lehen bi hamarraldietan, monumentu izendatutako eraikinetan oinarritu zen; esaterako: Tuterako eta Iruñeko katedralak, Erriberiko Errege Jauregia eta Leyre eta Irantzuko monasterioak.

1960tik aurrera, lan hori beste eraikin interesgarri askotara zabaldu zen.

Gainera, ondare dokumentala zaintzeaz arduratzen da Nafarrako Errge Artxibo Orokorraren bidez; hark Nafarroako Historia eta hurbileko lurraldeen historia aztertzen diren agiriak zaintzen dira, Erdi Aroko erreinutik (Txanzilleria, Errege Ogasuna, Epaitegiak, Protokoloak...) eta Erregeordetzatik hasi eta gaur arte.

Bestalde, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema kudeatzen du, Foru Aldundiak 1960. urtean sortutakoa. Gaur egun, Mendebaldekako egoitza nagusiak (Iruña) eta 84 udalerritan banatutako 92 liburutegik osatzen dute; haiek guztiek 2,2 milioi liburuk, aldizkarik eta abarrek osatutako funtsa eskaintzen dute. 2,3 milioi pertsona inguru izan zen azken urtean liburutegietan

Haren beste jardueretako bat Nafarroako pieza artistiko eta historikoak bildu eta zaintzea da. Horrek hiru museo propio sortzea ekarri du: Nafarroako museoa (1956), "Julio Caro Baroja" Nafarroako Etnologia museoa (1994) eta Karlismoaren museoa (2011). Gainera, 2003an Jorge Oteiza museoa zabaldu zen eskultore gipuzkoarrak Nafarroako herriari bere obra dohaintzan eman ondoren.

Kultur ekintzaren alorrean, Vianako Printzea Instituzioak ospe handiko ekitaldiak antolatzen ditu, adibidez. Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Nafarroako Antzinako Musika Astea, Cultur programa, Organoko Musika Zikloa edo Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia.

Gainera, lankidetza artistiko eta kulturaleko programak bultzatzen ditu eta, haiei esker, musika, antzerki, dantza, arte plastiko, argazki eta abarren 770 ekintza egiten dira 40 entitateren eskutik; ikurrak diren erakunde artistikoak babesten ditu, esaterako: Iruñeko Orfeoia, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Antzokien Sarea; eta arte plastikoetako nahiz alor eszeniko eta musikaleko proiektuetarako laguntzak ematen ditu.

Halaber, beste erakunde publiko batzuekin koordinatuta, 1982. urtetik hogeita hamar kultur etxe sortu dira eta beste hamar espazio soziokultural; haiei lau gune eszeniko berezi gehitu behar zaizkie: Baluarte, Gayarre antzokia (Iruña), Gaztambide antzokia (Tutera) eta Barañaingo auditoriuma. Hala, Nafarroako biztanleen % 80k kultur ekintzak ikus ditzake bere udalerrian edo handik gertu.

Kultura zabaltzeko beste tresnetako bat argitalpenak izan dira. Bere 75 urteko historian, instituzioak ehunka monografía argitaratu ditu historia, arte, arkeologia, etnografia, hizkuntzalaritza eta abarrei iuruz. Obra garrantzitsuenetako bat Nafarroako Monumentuen Katalogoa izan da; bederatzi liburukitan argitaratu da, 10.000 orrialde baino gehiago ditu eta 9.000 ilustraziotik gora.

Gainera, Foru Komunitatetik pasatzean Donejakue bideko hainbat monumentu eta elementu zaharberritu ditu, eta bide horretako kultur, gizarte, turismo eta kiroletako jarduera sustatu. Nafarroako bide hori urtero mundu guztiko 80.000 erromesek erabiltzen dute.

Gogora ekarri behar da, azkenik, 1990ean, instituzioak 50 urte bete zituenean, Nafarroako Gobernuak Kulturaren Vianako Printzea Saria sortu zuela kultura-arloko pertsona eta talde ezagunen ibilbidea saritu eta aitortzeko. Harrezkero, Nafarroari lotutako arte plastiko, arkitektura, musika, literatura, arte eszeniko, ikerketa eta abarretako pertsona ospetsuek sari hori jaso dute


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa