(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrak eta enpresak 90 proiektu eta ekintzen kultur mezenas bihur daitezke urtarrilaren 1etik aurrera
asteartea, 2014.eko abenduak 30


Nafarroako Kultura Kontseiluak zerga-pizgarri garrantzitsuak ekar ditzakeen ekimenen zerrenda onartu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Kultura Kontseiluak kulturako 90 proiektu eta ekintzek MECNA interes sozialeko izendapena jasotzea proposatu du. Horrenbestez, osteguna, urtarrilaren 1etik aurrera, ekimen horiek babesten dituzten herritar eta enpresek egindako ahalegina sarituko da zerga-pizgarri garrantzitsuekin.

MECNA proiektua

Nafarroako kultur garapena babesteko hiru bide daude.

Nafarroako Kultura Kontseiluak kulturako 90 proiektu eta ekintzek MECNA interes sozialeko izendapena jasotzea proposatu du. Horrenbestez, osteguna, urtarrilaren 1etik aurrera, ekimen horiek babesten dituzten herritar eta enpresek egindako ahalegina sarituko da zerga-pizgarri garrantzitsuekin.

Hala, urtarrilaren 1ean, Kultura Mezenasgoaren Foru Legea praktikan jarriko da Nafarroan. Lege hori Foru Gobernuak sustatu du eta Nafarroako Parlamentuak onartu zuen 2014ko maiatzean. Gogoratuko denez, Foru Komunitatea, horrenbestez, gizarte zibilak kultur sektorearen garapenean parte hartzeko pizgarriak jarri zituen lehen administrazio bihurtu zen.

Guztira, urrian egindako MECNA izendapena lortzeko eskaeraren lehen aldian, 124 ekimen aurkeztu ziren guztira. Azkenean, Nafarroako Kultura Kontseiluak, abenduaren 18an egindako bilkuraren ondoren, kultur jardueren 90 proiektu, ekintza eta programa-eredu azpimarratu ditu, honako alor hauetakoak direnak: musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak, bai eta literatura nahiz ondarea eta diziplina anitzeko beste batzuk ere.

Gainerakoek ez dute aurrera egin eskatzaileek eskatutako baldintzak bete ez dituztelako, atzera egin dutelako edo funtsean kultur izaera handirik ez zuten proiektuak aurkezteagatik.

Laster, proiektu guztiak (erakunde sustatzailea, proiektua, kontu-zenbakia ekarpena egiteko eta lankidetzarako beste zenbait bide) www.mecna.navarra.es webgunean jasoko dira.

Lankidetzarako hiru bide

Helbide fiskala Nafarroan duten enpresek eta partikularrek Nafarroako kultur garapena babesteko hiru bide izango dituzte 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

- DOHAINTZA: diru, ondasun edo eskubideen ekarpena edo zerbitzuak doan ematea.

- ERABILTZEKO MAILEGUAK: kultur intereseko ondasunak doan eta aldi baterako lagatzea, proiektuak, kalitatezko artelanak eta abar egiteko lokalak.

- LANKIDETZA-HITZARMENAK, kolaboratzaileen (ekarpen ekonomikoak egiten dituztenak) eta onuradunen artean sinatuta eta, haiek, laguntza ekonomikoaren truke, kolaboratzailearen partaidetza zabaltzeko konpromisoa hartzen dute.

MECNA proiektu eta ekintzei laguntzeagatik, ondorengo zerga-pizgarriak daude Mecna proiektu eta ekintzen ekarpenetarako.

Partikularrek PFEZ zergaren kuotatik zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehen 150 euroren % 80 kentzeko eskubidea izango dute; gainerako zenbatekoek. berriz, % 40ko kenkarirako eskubidea izango dute. Adibidez, 200 euroko ekarpenetik, 140 euro kenduko dira.

Eta enpresek, kenkaria Sozietate Zergaren zerga-oinarriko dohaintzen zenbatekoetan – oro har dohaintzak ez dira ken daitezkeen gastua– eta kuota likidoaren % 30eko kenkaria zergaldi bakoitzean emandako lehen 300 eurotan, eta % 20koa ondorengo zenbatekoetan. Adibidez, % 20ko kargaren tasa eraginkorra duen enpresa batek, 3.000 euroko dohaintza baterako, Sozietate Zergaren aitorpenean 1.230 euro kentzeko eskubidea izango du.

Kenkariak eta murrizketak burutu ahal izateko, kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsonek edo erakundeek ekarpenak egiaztatu eta Nafarroako Zerga Ogasunean jakinarazi beharko dituzte. Gainera, kenkariak eta murrizketak bateraezintasuneko araubide baten mende daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa